Uraren Ziklo Integrala

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2025ean, ur-ekoizpena 30.573.125 m3-koa izan zen, eta, horrenbestez, 2024an baino % 5,87 handiagoa izan zen eta azken bost urteetako batezbestekoa baino % 2,65 handiagoa, eta, hala, 2024an erregistratu zen ekoizpeneko minimo historikoaren ondoren joera-aldaketa ekarri zuen.

Gehikuntza honen arrazoi nabarienak izan ziren eguraldi egonkorra eta irail eta urriko prezipitazio baxuak, parkeak eta lorategiak ureztatzen aritu behar izatea luzatzea eragin baitzuten. Ur-ekoizpen handiena abuztuko lehen bi asteetan erregistratu zen, tenperatura beroak izan ziren egun batzuetan. Zehazki, abuztuaren 7a, osteguna, kontsumo handieneko eguna izan zen, 125.296 m3-rekin. Ur-ekoizpen txikiena, berriz, Aste Santuan erregistratu zen, eta, hartara, apirilaren 20a, igandea, kontsumo txikieneko eguna izan zen, 51.173 m3-rekin.

Eugiko urtegian, prezipitazio metatua 1.099 mm-koa izan zen, aurreko 15 urteetako batezbestekoa baino % 26 txikiagoa. Otsail eta abenduko prezipitazio baxuak, eta irail eta urrikoak nabarmendu behar dira, udako agorraldia luzatzea eragin zutenak.

Urtean zehar, uraren jatorria hau izan zen:

- Egillor % 28,7 (7.260.810 m3).

- Urtasun % 45,4 (13.877.872 m3).

- Tebas % 30,9 (9.434.443 m3).

Edateko urak tratatzeko bi estazio bakarrik martxan edukitzeko 2023an abian jarri zen estrategiaren arabera (2+1 eredua), Egillorko edateko uren araztegia geldirik egon zen bost hilabetean, ekainetik urrira, eta haren ordez Tebasko EUTE aritu zen lanean. Hala, aldaketa honekin eskualdea udan hornitzeko sistema askoz ere sendoagoa lortzen dugu, eta Artetako iturburuaren emariak, txikitzen joaten diren emariak, bazter utz ditzakegu eta, gainera, Udarbe ibaian emari ekologikoa bermatu ahal dugu. Aipatzekoa da 2025ean Tebasko EUTEk errekor bat ezarri zuela ekoitzitako uraren bolumenean, 9.434.443 m3 ekoitzita, lanean aritu zen 162 egunetan.

Hornidura-sarea ustiatzeko emaitzei dagokienez, nabarmendu behar da erregistratu gabeko uraren koefizientea edo adierazlea 2025ean % 9,46koa izan zela, azken urteetakoaren antzekoa eta, Hirietako Uraren Espainiako Elkartearen (DAQUAS) 2024ko Azterketa Nazionaleko datuen arabera, metropoli-eremuetarako dagoen % 18ko batezbestekotik oso behera dagoen portzentajea, gainera. 

Tratamendu aurreratuak EUTEetan eta jarraipen analitikoa

Edateko uraren arloan duela gutxi abian jarri diren araudi-eskakizunen arabera, tratamendu aurreratu berriak sartu ziren prozesuetan, adibidez, ozonoa erabiltzea Urtasungo EUTEn eta ikatz aktibatua erabiltzea Egillorko EUTEn.

Hornikuntzaren kalitatearen kontrola dela-eta, Horniduraren Kalitatea Kontrolatzeko Laborategian urtean zehar egindako kontrolak, programatuta zeudenak eta IZSAko hainbat sailek eskatu dituztenak, 117.095 parametro izan dira, 6.294 lagini zegozkionak. Aurrerapen nabari moduan, parametro berriak, adibidez, pestizidak, determinatzean kontrol analitikoa sendotu izana aipatu behar da, 3/2023 Errege Dekretuan ezarrita dauden eskakizunen ildoan, hartara, zaintza eta araudi-betetze maila handiagoa sendotuz kontsumoko uraren kalitatearen gaian.

Saneamendua eta arazketa

Arazketarekin lotuta, Aratzuriko Hondakin Uren Araztegian (HUA), 2025ean 35.912.852 m3-ko ur-bolumena araztu zen, 2024an baino % 4,6 gutxiago, publiometria txikiago baten ondorioz, euri-uren isurketen ekarpen txikiago baten eraginez. Tratatutako karga 526.812 biztanle baliokidekoa izan zen, aurreko urteetakoaren oso antzekoa. Zehazki, erreferentziazko magnitude horrek Iruñerriko biztanleriaren eta Arazurin tratatzen diren industria-uren, hiri-urekin parekagarrien, batura ordezkatzen du.

Arazketaren errendimendu handiei eutsi zitzaien gai organikoen eta mantenugaien gainean, Ebroko Ur Konfederazioak ezartzen dituen isurketa-mugak beteta.

HUAn ezabatutako karga organikotik abiatuta, 5.787.963 Nm3 biogas sortu ziren, azken bosturtekoan baino % 1,9 gehiago. Biogasa erregai moduan erabilita energia elektrikoa ekoiztea aurreko urteetakoaren antzekoa izan zen: % 91ko autokontsumo elektrikoa lortu zen.

Aratzuriko HUAko obrekin lotuta, aipagarriena izan da lohiak eguzkitan lehortzeko proiektua egin izana eta lizitaziorako ingurumen-izapidetzeak hasi izana. Aurreikusita dago 2026an gauzatzea.

202320242025
Ur-ekoizpena, guztira (m3)
28.939.572 28.876.753 30.573.125

Analisi bidezko kontrola

Analisi bidezko kontrolaLaginakParametroak
Hornidura-iturriak 434 18.149
Ura edateko on bihurtzeko prozesua 1.112 4.410
Ura, EUTEtik irtetean 322 21.288
Ur-biltegiak 720 29.447
Banaketa-sarea 576 16.654
Kontsumoko iturria 859 13.351
Eskaerak (IZSA) 452 2.798
Eskaerak (kanpokoak) 10 188
Kalitate-kontrola eta barnekoak, laborategia 1.809 10.810
Kontrolak, guztira 6.294 117.095

Kontrolen emaitzak

Banaketa-sarea eta kontsumoko iturriaEmaitza konformeen % 
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa % 100 
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa % 99,3 
Hornitutako uraren kalitate kimikoa % 99,1 
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan % 100 
Edateko uren araztegiak (EUTEak)
Emaitza konformeen % 
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa % 100 
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa % 100 
Hornitutako uraren kalitate kimikoa % 99,97 
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan % 100 

Kontsumoa 2025ean (m3)

202320242025
m3m3m3
Zerbitzu publikoak Administrazio publikoak 498.267 495.555 468.114
Udal-zerbitzuak 910.353 922.139 970.311
Interes sozialeko erabilera 555.444 531.473 570.465
Zerbitzu publikoak, guztira 1.964.064
1.949.167 2.008.890
Merkataritza-industria Nekazaritza eta abeltzaintza 4.597 4.777 5.924
Merkataritza 3.605.500 3.641.318 3.788.806
Merkataritza/ureztatzea 39.252 40.325 43.994
Suteak, aho zigilatuak 213 632 32
Suteak, kontagailuarekin 20.843 16.750 33.229
Industria 1.545.380 1.620.349 1.713.742
Jarduerarik gabeko lokalak 0 0 0
Obrak 162.728 144.596 163.805
Behin-behineko zerbitzu berezia 22.428 17.263 11.861
Merkataritza-industria, guztira 5.400.941
5.486.010 5.761.393
Etxebizitzak Etxebizitzak 12.422.981 12.611.087 12.957.604
Etxebizitzak/merkataritza 27.589 26.667 26.137
Etxebizitzak/merkataritza/ureztatzea 6.990 6.087 5.570
Etxebizitzak/ureztatzea 2.670.527 2.591.994 2.818.877
Etxebizitzak, guztira 15.128.087
15.235.835 15.808.188
Apaingarriak-ureztatzea Iturriak 44.393 43.254 63.521
Aisiako baratzeak 56.692 55.492 70.666
Ureztatze pribatua 654.257 629.258 758.338
Ureztatze publikoa 462.797 449.504 519.382
Udal-ureztatzea 1.917.954 1.814.635 2.359.634
Apaingarriak-ureztatzea, guztira
3.136.093
2.992.143 3.771.541
Hornidura tokiko erakundeei Hornidura tokiko erakundeei 650 45 691
Hornidura tokiko erakundeei, guztira
650 45 691
Kontsumoa, guztira 25.629.835
25.663.200 27.350.703

Kontsumoa (litroak biztanleko eta eguneko)

202320242025
Etxebizitzetakoa 109 109 112
Industria-merkataritza 38 38 39
Iturriak eta ureztatzeak 23 21 27
Kontsumoaren emaitzak, guztira185185193

Saneamendua eta arazketa

Aratzuriko HUAren errendimenduak202320242025
Tratatutako ur-emaria 34.669.820 37.662.407 35.912.852
Solido esekiak % 96,1  % 95,8  % 95,7 
Oxigeno-eskari kimikoa % 93,6  % 93,1  % 93,1 
Oxigeno-eskari biokimikoa % 95,3  % 94,4  % 94,0 
Nitrogenoa % 79,5  % 80,4  % 81,0 
Fosforoa % 79,5  % 73,7  % 81,5 
Analisi bidezko kontrola laborategian202320242025
LaginakParametroakLaginakParametroakLaginakParametroak
HUAko lohien lineak 3.348 9.975 3.364 9.923 3.625 10.365
Industria-isurketak 781 20.532 793 19.779 777 19.235
Uraren linea, HUA 198 2.650 224 3.502 207 3.236
HUA txikiak 37 1.011 31 832 36 952
Ibilguen kontrola 851 10.781 826 10.108 882 10.958
Lohi deshidratatua eta konposta 408 2.450 308 2.490 347 2.525
Barneko kontrola, guztira 5.623 47.399 5.546 46.634 5.874 47.271
Kanpoko analisiak eta zenbait 4.695 55.568 4.956 56.933 4.568 48.499
Laborategiko analisiak, guztira 10.318 102.967 10.502 103.567 10.442 95.770
202320242025
Industria-isurketen kontrola
Ikuskatzeak industriei 27 23 30
Ikuskatzeak tokiko araztegiei 198 224 213
Jarduera sailkatuen espedienteak 104 106 141
Beste txosten batzuk 45 42 52
Isurketa etenen baimenak 85 90 100
Ibilgura isurtzeko baimenak 7 3 3
Kontrola eta mantentzea prozesuan202320242025
Ekipoak guztira, linean 41 45 46

Hornidura-iturriak

Artetako iturburua

Udarbe ibaiaren buruan.

- Biltzeko azalera: 100 km

- Iturburuaren batez besteko emaria: 2.981 l/s

- Hornidurarako baliatutako batez besteko emaria: 245 l/s

- Energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatutako batez besteko emaria: 1.881 l/s

- Udarbe ibaira isuritako batez besteko emaria: 852 l/s 

Eugiko urtegia

Arga ibaiaren buruan.

- Oinplano makotua duen grabitate-presa

- Ibaiaren mailaren gaineko garaiera: 44,3 m

- Luzera: 252 m

- Presaren bolumena: 21 hm3

- Kota maximoa: 628 m

- Azalera: 123 ha

- Batez besteko sakonera: 18 m

- Bertan ura zenbat egoten den: 2-5 hilabete

Itoizko urtegia

Kokapena: Irati ibaia (Longida ibarra)

- Presa-mota: grabitatekoa, hormigoi arruntarekin egina

- Zimenduen gaineko garaiera handiena: 122 m

- Bururatze-luzera: 525 m

- Bururatze-kota: 592 m

- Gehieneko mailan normalean estalita dagoen azalera: 1.100 ha

- Ur-mailak normalean gehienez duen edukiera: 418 hm3

Edateko ura tratatzea

- Urtasungo EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s

- Egillorko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 800 l/s

- Tebasko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s

Hornikuntza-sarea

- Luzera: 1.519 km

- Harguneak: 54.170

- Ur-biltegiak: 147 unitate. Edukiera: 273.690 m3

- Ponpatzeak: 55

- Emari-neurgailuak: 458

Saneamendu-sarea

- Luzera: 1.751 km 

- Harguneak: 75.205

Ekaitz-urak biltzeko biltegiak

- Txantreako ekaitz-urak biltzeko biltegia 

- V=3.000 m3 C2 kolektorera edo hodi biltzailera 

Hondakin-uretarako instalazioak

EzaugarriakKop.Zerbitzua ematen zaien herritarrak
Aratzuriko HUA Tratamendu osoa: lehen mailakoa + biologikoa (nitrifikazio desfosforizazioarekin)
Biosolidoak birziklatzeko planta, kogenerazio-planta
1 526.812
HUA txikiak 9
Hobi septikoak Iragazki biologikoa dutenak

107

-