Taxi zerbitzua

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2025ean taxiaren tarifak aldatu egin ziren, eta igoera globala % 4,32koa izan zen (246. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2024ko abenduaren 5ekoa). Horrez gain, zerbitzuaren ohiko lanak eta izapidetzeak (transmisioak, ibilgailu-berritzeak, bisak, soldatapeko langileak kontratatzea, dirulaguntzak, erreklamazioak, ikuskatzeak eta abar) egiten jarraitu zen.

Beste alde batetik, taxiaren eskaintza, zerbitzua eta kontrola hobetzeko neurriak garatzen jarraitu zen. 

Zerbitzua eskaintzeko neurrien barnean, eurotaxien zazpi lizentzia berri esleitzeko deialdi bat nabarmendu behar da. Lizentzia horietako bi behin betiko esleitu ziren, eta 2025ean hasi ziren jardunean. Hartara, guztira, 330 lizentzia daude esleituta, eta gurpil-aulkian ibiltzen diren pertsonentzat egokituta dauden lizentzien portzentajea % 11,8koa da. Aurreikusita zegoen beste bost lizentziak aktibo egotea 2026aren hasieran.

Jardueraren kontrolarekin lotuta, zerbitzuak kontrolatzen jarraitu zuen Iruñerriko Mankomunitateak eta tren-geltokian ezarritako gutxieneko zerbitzuak inolako arrazoi justifikaturik gabe ez betetzeagatik taxi-gidariak zigortzeko 15 zehapen-prozedura abiarazi zituen.

Halaber, 2025ean, berriro eduki zen Nafarroako Gobernuaren eta Estatuko segurtasun-indarren eta -gorputzen elkarlana, bai taxien lizentziak kontrolatzeko eta bai gidaridun ibilgailuen alokairu-baimenak kontrolatzeko ere. Izan ere, helburu nagusia izan zen bi sektore horietan jarduera indarreko legeriari egokitzea.

Beste alde batetik, Iruñeko Udalak, Mankomunitatearen eta Teletaxi San Fermin elkartearen laguntzarekin batera, “PaMplona Alert” aplikazioa garatzea bultzatu zuen. Larrialdi-alerta komunikatzeko eta poliziakideak berehala agertzea eskatzeko aplikazioa, garraio publikorakoa eta Iruñeko Udaltzaingoko CECOP zentroak kudeatua (eragiketen edo operazioen koordinazio-zentroa). Hasierako proiektuaren garapenean 18 taxi-gidarik parte hartu zuten, eta 2025eko apiriletik aurrera aktibo egon zen eta interesa zuten titular guztiek zerbitzu berri hau erabiltzeko modua eduki zuten.

Azkenik, 2025ean, ibilgailu ekologikoetarako, segurtasun-elementu eta elementu teknologikoetarako eta gurpil-aulkiko erabiltzaileentzako eurotaxi zerbitzurako dirulaguntzak eman ziren. Behin prozesua amaituta, hauek izan ziren emaitzak:

  • Berrikuntzako eta segurtasun-elementuetarako deialdiak lizentzien bi titularri eman zien dirulaguntza, segurtasun-kamerak kokatzeagatik. Bakoitzari 500 euro eman zitzaizkion.
  • Desgaitasuna duten pertsonentzako taxi-zerbitzua hobetzeko deialdiak 59.805,49 euro eman zizkien eurotaxien 38 lizentziari eta Teletaxi San Fermin elkarteari, gurpil-aulkian ibiltzen diren erabiltzaileei 15.863 zerbitzu egiteagatik.

Azkenik, ibilgailu ekologikoen deialdiaren barnean, 13 lizentzia diruz lagundu ziren “zero isurpeneko” ibilgailuak erosteagatik. Hain zuzen, 769,12 euro eman zitzaizkion bakoitzari.

Zerbitzuaren datu nagusiak

Flota

2022202320242025
Ibilgailuak, guztira 318 318 332 334
Ordezko ibilgailuak 3 3 4 4
Eurotaxiak (egokituak) 23 23 39 39
Ibilgailu ekologikoak 190 213 228 246
Ibilgailu estandarrak 102 79 61 49
Batez besteko antzinatasuna 4,8 4,8 4,4 5,19

Azpiegitura

2022202320242025
Geraleku-kopurua 42 42 42 42
Plazen kopurua 275 275 271 269
Taxi-bidearen kilometroak 4,6 4,6 4,6 4,6

Izapideak

2022202320242025
Transmisioen kopurua 14 13 20 31
Ibilgailu-berritzeen kopurua 39 36 40 37
Bisen eta ohiz kanpoko ikuskatzeen kopurua 2 34 28 37
Erreklamazioen kopurua 73 127 59 90