Prestakuntza eta garapen profesionala

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Langileen prestakuntzari eskaintzen diogun arretak pertsonek ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak bereganatzea eta eguneratzea erraztu nahi du, enpresak bere egindako estrategiari eta erronkei erantzuteko.

2025-27 aldirako lan-hitzarmena: prestakuntza-programak

Prestakuntza-programakHelburuakBaldintzak
Prestakuntza-premiak. I. Programa Langileak berak egiten dituen lanetan edo bere lanpostuko berrikuntza edo proiektuetarako gaitzera zuzendutako prestakuntza ekintzak dira. Enpresak bere egiten ditu kostu zuzen guztiak eta lan-jardunaldian egiten da.
Mailaz igotzea laguntzea. II. Programa Prestakuntza-ekintzak, barne-prestakuntzaren bidez lortzeko moduko mailetan, promozioetara aurkez daitezkeen langileak gaitzeko. Enpresak bere egiten ditu kostu guztiak, irakasle, lokal eta materialei dagokienez. Lan-jardunalditik kanpo egiten da, eta denbora ez da itzultzen.
Interes pertsonala. III. Programa Baliagarritasun profesionaleko ikastaroak, hau da, IZSAren xede sozialarekin lotuta daudenak.

Gastu zuzenen % 75, 750 euroraino pertsonako eta urteko, barnean hartuta kopuru horretan eta denboran langile batek interes pertsonalarengatik egiten dituen prestakuntza-jarduera guztietarako laguntzak.

Ingelesa ikastea. Laguntzek muga ekonomiko gehigarria izango dute, 750 eurokoa pertsonako eta urteko, eta eskolen % 75era joatearen eta/edo nahikotasunaren mende egongo dira eta prestakuntzako 1.500 ordutara mugatuta. Erabilitako denbora langilearen konturakoa izango da.
Euskara sustatzea Euskara ikastea bultzatzea, bere balio kultural bereziagatik eta indarrean dagoen legeriarekin bat. 750 euroraino pertsonako eta urteko, eta eskolen % 75era joatearen eta/edo nahikotasunaren mende egongo dira eta prestakuntzako 1.500 ordutara mugatuta. Gehienez, bertaratutako orduen % 50 konpentsatuko dira, urtean 250 orduko muga izanda.

2025eko Prestakuntza Programak berekin ekarri du prestakuntzarako 415 ekintza garatzea, eta kostu zuzena 88.897 eurokoa izan da. Enpleguko Prestakuntzarako Estatuko Fundazioak 2025ean emandako dirulaguntza 40.218 eurokoa izan da.

Interes pertsonaleko programa gure langileetako 15ek baliatu dute, honako arlo hauetan: oinarrizko ikasketa zenbait, unibertsitate-ikasketak eta profesionalak. Horrez gain, 8 ingelesa lantzen aritu ziren. Bestalde, 11 pertsonak jaso zituzten euskara ikasteko laguntzak.

Langileen prestakuntzari buruzko datu nagusiak

ENPLEGATUEN PRESTAKUNTZAREN DATUAK20212022202320242025
Prestakuntza-ekintzen kopuru osoa 426 393 378 326 415
Bertaratze-kopurua, guztira 2.521 1.405 2.206 3.085 2.603
Bertaratze-orduen kopurua, guztira 13.709 12.157 11.216 12.086 12.630
Erabilitako lanorduak, guztira 11.164 9.166 10.237 10.469 11.003
Prestakuntza-ekintzen kostu zuzena (€) 154.787 135.519 114.120 111.273 88.897
Lanorduen kostua (€) 330.094 272.703 289.018 388.035 452.348
Kostu osoa (kostu zuzena + lanorduak) (€)484.881408.222403.138499.308541.245

Langileen prestakuntzaren adierazleak

 20212022202320242025
Prestakuntza-orduak, langile eta urte bakoitzeko 28,30 24,78 22,43 23,37 23,13
Prestakuntzan aritutako langileen %, urte horretan kontratatutako guztiaren gainean 95,16 83,58 100,00 89,24 84,03
Lanorduen %, bertaratutako ordu guztien gainean 81,44 75,40 91,27 86,62 87,12
Prestakuntzarako inbertsioaren %, soldata-masaren gainean 2,50 1,94 1,84 2,11 2,19

2025ean, 14 ikaslek egin dituzte praktika profesionalak (12 gizon eta 2 emakume), eta unibertsitateko 4 ikaslek (laurak gizonak).

Heziketa-praktiken adierazleak

Praktikak IZSAn20212022202320242025
SexuaGEGEGEGEGE
Lanbide Heziketako praktikak 0 0 3 2 4 0 11 3 12 2
Unibertsitateko praktikak 3 3 2 1 3 1 3 2 4 0
Guztirako partziala335371145162
GUZTIRA6881918