Eskualdeko Hiri Garraioa
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
2025ean garraiatutako bidaiarien behin-behineko kopurua 45.759.260 izan zen, ia-ia 2024ko datu berbera (46.070.858 bidaia, hau da, % 0,6 gehiago 2024an. Bidaiarien kopuruan izandako murrizketa TCCko plantillaren zati batek joan den otsailetik abendua bitartean egindako lanuzteen eta greba-egunen ondorioa izan da. Edonola ere, urteko azken kopurua 2024an erregistratu zen kopuru maximo historikotik oso gertu dago (46.070.858 bidaia), ohiko erabiltzaileentzako tarifen beherapenak mantendu zirelako eta, bereziki, haurrentzako tarifa ezarri zelako, aurreko urteko uztailaz geroztik 5 eta 14 urte arteko adingabeak billabesetan dohainik bidaiatzeko bidea ematen duena. Adibide moduan aipa daiteke uztaila bitartean ia 800.000 bidaia galdu zirela greba-jardunaldien ondorioz, eta, haurrentzako tarifa ezarri eta gero, urtearen amaieran bidaien jaitsiera 300.000 baino zertxobait gehiago izan zela.
Eguneko lineek garraiatutako pertsona-kopurua 44.590.338 izan zen (guztizkoaren % 97,45), aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, hain zuzen. Hain zuzen ere, 2025ean, gehien erabili ziren lineak hauek izan ziren: 4. linea (Barañain - Atarrabia), 8.950.533 bidaiarekin; 16. linea (Aitzoain - Noain – Beriain), 4.183.568 bidaiarekin; 7. linea (Atarrabia - Txantrea - Barañain), 4.060.054 bidaiarekin; eta 18. linea (Zizur Nagusiko urbanizazioa – Sarriguren), 3.711.868 bidaiarekin. Hazkunde handiena izan zuten lineak L14, L24, L25 eta L19 izan ziren (den-denak, % 5etik gora).
Nabarmendu behar da 2025ean ibilgailuetan eta teknologian hobekuntzak egiten jarraitu zela. Halaber, TCCrekin eta TCCko Enpresa Batzordearekin elkarlanean aritzearen emaitza moduan, L5, L10 eta L18 lineen ibilaldi-denborak handitu ziren larunbatetan, eta bai L4 eta L16 lineetakoak ere, jaiegunetan. Horrez gain, zerbitzuaren hobekuntza bat jarri zen martxan lanegunetako puntako orduan 18. linean, baina emaitza ez da izan espero zena eta berrikusten ari da antolabidea.
Gaueko lineetan, berriz, bidaiariak 1.167.937 izan ziren (guztizkoaren % 2,55), hau da, aurreko urtean baino % 3,0 gehiago. Gehien erabili ziren lineak hauek izan ziren: N7 linea (Sarasate pasealekua – Sanduzelai – Txantrea – Nafarroa Beherea), 256.676 bidaiarekin; N5 linea (Nafarroako Gorteak – Uharte), 176.298 bidaiarekin; eta N2 linea (Merindadeen plaza – Barañain), 162.045 bidaiarekin.
Gaueko zerbitzuaren erabileran izan den gehikuntza, neurri handi batean, 2024ko irailean egin ziren hobekuntzei zor izan zaie, N1, N8 eta N9 lineetan gehikuntza handia ekarri baitzuten, orduan sortu ziren sei linea berriez gain (N11tik N16ra), Iruñeko auzo eta Iruñerriko biztanlegune desberdinei zerbitzua emate aldera (Artika Berria, Artiberri, Andre Maria Erregina, Zizur Txikia, Olloki, Arre, Cordovilla eta Artika).
Sanferminetan, bidaiarien kopuru osoa 1.574.229 izan zen, hau da, 2024ko jaietan baino % 22 gutxiago. Arrazoia garraioaren arloko greba mugagabea izan zen, uztailaren 6a eta 14a arteko egun guztietan egin baitzuten gidariek.
Tarifengatiko diru-sarrerak % 8,0 igo ziren
2025ean erabiltzaileek ordaindutako tarifengatiko diru-sarrera garbiak (BEZik gabe) –aldi baterako abonuen diru-sarrerak periodifikatzeagatik doitzeke dagoen datua da– 14.743.402 euro izan ziren, hau da, aurreko urtean baino % 8,0 gehiago. Bi urteetan, 2024an eta 2025ean, ohiko erabiltzaileei % 50eko aldi baterako murrizketa aplikatu zitzaien tarifetan. Edonola ere, 2025eko uztailetik aurrera, haurrentzako tarifaren doakotasuna gehitu zen eta gainerako tarifen beherapena % 40koa izatera igaro zen, 30 eguneko gazteentzako abonuaren kasuan izan ezik, % 50ekoa izaten jarraitu baitzuen. Aintzat hartu behar da, deskontu horien ondorioz, egun tarifengatiko diru-sarrerek zerbitzuaren kostuaren herena baino ez dutela estaltzen.

2025ean, tarifa erabilienak txanpon-txartel orokorra (% 37,7), 65 urtetik gorako pertsonentzako B tarifa berezia (% 11,3), 30 eguneko gazteentzako abonua (% 10,1) eta autobus-aldaketako tarifa (% 8,5) izan ziren).
Haurrentzako tarifa berriari dagokionez –tarifa horretarako 28.165 txartel pertsonalizatu jaulki dira–, egun duen erabilera gutxi gorabehera titulu guztien % 6 da.
Tarifak direla-eta, nabarmendu behar da gehien erabili den tarifak, txanpon-txartel orokorrak, 2025eko bigarren seihilekoan izan duen prezioa (0,50 euro) 2008an zuen berbera izan dela, nahiz eta geroztik izan den prezioen gehikuntza ia % 40koa izan den.
Herritarrek kalitateaz duten pertzepzioa jaitsi egin da, aurreko urteen aldean
Eskualdeko Hiri Garraioaren gainean dagoen gogobetetasuna aztertzeko urteroko azterlana egin zen 2025eko azken lauhilekoan, eta bertan erabiltzaileek zerbitzuari eman zioten balorazio globala 7,3koa izan zen, 2024an zerbitzuari eman zioten 7,8aren aurrean.
Mankomunitateak grebaren testuinguruaren barnean baloratu du jaitsiera hori, 10 hilabetean zehar izan duen inpaktu jarraiak, zalantzarik gabe, eragina baitu herritarrek kalitateaz duten pertzepzioan. Edonola ere, zerbitzuak pertzepzio ona izaten jarraitzen du erabiltzaileen artean, eta hainbat alderdi nabarmentzen dira, besteak beste, segurtasuna eta irisgarritasuna, haien balorazioa 8tik gorakoa izanda.
Gas naturalak propultsatutako 16 autobus
Gogoan izan behar da, ‘Mankomunitatea 2030ean karbonoan neutroa izateko estrategiari’ jarraituta eta EHGan gutxiago kutsatzen duten energiak erabiltzeko II. planaren arabera, 2022az geroztik gasolioa erregai moduan erabiltzea baztertu dela.
Hartara, uztailean, jatorri berriztagarriko bermea duen gas natural konprimatuak higiarazten dituen hamar autobus berri eskuratu zituen Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuak, denak zurrunak eta 12 metroko luzerakoak. Ibilgailu horien erosketa 2024ko irailean esleitu zen. Autobus bakoitzak 364.750,00 euroko kostua izan zuen (BEZik gabe), eta, hortaz, ibilgailu guztien kostua 3.647.500,00 eurokoa izan zen (BEZik gabe).
Ondoren, abenduan, zerbitzuan beste sei autobus sartu ziren, haiek ere zurrunak eta jatorri berriztagarriko bermea duen gas natural konprimatuak propultsatzen dituenak. Sei ibilgailu horien erosketa 2025eko maiatzean esleitu zen, hasiera batean flota berritzeko 2026rako eta 2027rako aurreikusita zegoen programaren barnean. Aurreratzea lortu zen, 2025ean zerbitzua ematen hasi ahal izateko, hala, eskaerara egokitzeko beharrezkoak ziren ibilgailuak flotan sartzeko helburuarekin. Autobus bakoitzak 394.400,00 euroko kostua izan zuen (BEZik gabe), eta, hortaz, sei ibilgailuen kostu osoa 2.366.400,00 eurokoa izan zen (BEZik gabe). Garrantzitsua da aipatzea gasa baliatzen duten autobusek % 80 gutxitzen dutela partikulen eta kutsatzaileen emisioa, besteak beste, nitrogeno dioxidoarena, gasolioa erabiltzen dutenen aldean.
Ondorioz, 2025ean, flota modu nabarmenean berritu da, 16 autobus berri sartuta zerbitzuan, den-denak gas natural konprimatuak higiaraziak, eta 6 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eginda. Ibilgailu berri horiek zerbitzuan sartuta, Hiri Garraioko flotak handiagotze- eta berritze-prozesu azeleratu bati jarraitzen dio. Hala, 2006az geroztik, billabesa kopurua 127koa izatetik 169koa izatera igaro da, eta, beraz, % 33 emendatu da. Autobusek egiten dituzten kilometroen kopurua ere handitu da, era berean, 2006an 6,76 milioikoa izatetik 2025erako zenbatetsitako 8,16ko kopurura igarota, eta, beraz, igoera % 20,8koa izan da. Halaber, nabarmendu behar da flota iraunkor edo jasangarriago baten proportzioa % 78,1ekoa dela. Autobusen % 39,1 “garbi” gisa sailkatzen dira emisioei dagokienez.
Informazio orokorra
| 2024 | 2025 | gehikuntza | |
|---|---|---|---|
| Zerbitzua ematen den eremua | 9.165,46 ha | 9.165,46 ha | % 0,00 |
| Arreta ematen zaien biztanleak | 365.485 | 368.742 | % 0,89 |
Zerbitzuaren eskaintza
| Garraio-sarearen ezaugarriak | 2024 | 2025 | gehikuntza |
|---|---|---|---|
| Lineak (egunekoak/gauekoak) | 24/16 | 24/16 | - |
| Eguneko sarearen hedadura (km) | 252,84 | 251,09 | -% 0,69 |
| Gaueko sarearen hedadura (km) | 177,18 | 179,00 | % 1,03 |
| Eguneko zerbitzuaren ordutegi-tartea | 06:30-22:30 | 06:30-22:30 | - |
| Gaueko zerbitzuaren ordutegi-tartea | 22:30-00:30 (ig., al., ar., az., og.) |
22:30-00:30 (ig., al., ar., az., og.) 22:30-04:00 (og.) |
- |
| 22:30-04:30 (or.) |
22:30-04:30 (or.) |
- | |
| 22:30-06:30 (lr.) |
22:30-06:30 (lr.) |
- |
| Flota | 2024 | 2025 | gehikuntza |
|---|---|---|---|
| Autobus-kopurua | 163 | 170 | % 4,29 |
| Hibridoak (gasolioa-elektrizitatea) | 66 | 66 | % 0,00 |
| Elektrikoak | 26 | 26 | % 0,00 |
| Gas natural konprimatua erabiltzen dutenak | 13 | 29 | % 123,08 |
| Hibridoak (gas natural konprimatua-elektrizitatea) | 12 | 12 | % 0,00 |
| Egokituak (zoru baxua) | 163 | 170 | % 4,29 |
| Batez besteko adina (urteak) | 6,23 | 6,23 | % 0,00 |
| Azpiegitura | 2024 | 2025 | gehikuntza |
|---|---|---|---|
| Geraleku-kopurua | 567 | 568 | % 0,18 |
| Markesina eta zutoina dutenak | 0 | 0 | % 0,00 |
| Markesina dutenak | 337 | 342 | % 1,48 |
| Zutoina dutenak | 229 | 225 | -% 1,75 |
| Altzaririk gabe | 1 | 1 | % 0,00 |
| SAE taula dutenak | 114 | 114 | % 0,00 |
| Instalazioak | 10.000 m2 (Ezkaba) | 10.000 m2 (Ezkaba) | - |
| Zerbitzuaren maila | 2024 | 2025 | gehikuntza |
|---|---|---|---|
| Ibilitako kilometro-kopurua | 8.124.906 | 8.038.605 | -% 1,06 |
| - Eguneko zerbitzuan + errefortzuak | 7.789.646 | 7.649.030 | -% 1,81 |
| - Gaueko zerbitzuan | 335.260 | 389.575 | % 16,20 |
| Ibilgailuen zerbitzu-orduak | 645.400 | 645.180 | -% 0,03 |
| - Eguneko zerbitzuan + errefortzuak | 621.127 | 617.432 | -% 0,59 |
| - Gaueko zerbitzuan | 24.272 | 27.748 | % 14,32 |
| Zerbitzuaren eskaera | 2024 | 2025 | gehikuntza |
|---|---|---|---|
| Bidaia sinpleak, guztira | 46.055.590 | 45.797.251 | -% 0,56 |
| - Eguneko zerbitzuan | 44.976.195 | 44.669.516 | -% 0,68 |
| - Gaueko zerbitzuan | 1.079.395 | 1.127.735 | % 4,48 |
| Sarean egindako bidaiak | 42.104.878 | 41.917.752 | -% 0,44 |
Bidaiak, linea bakoitzeko
| Eguneko lineak | Bidaiariak |
|---|---|
| L1 Unibertsitateak | 411.950 |
| L2 Nafarroako Gorteen kalea - Etxabakoitz | 955.380 |
| L3 Zirkularra, mendebaldea: Hirigunea - Antsoain | 1.638.403 |
| L4 Barañain - Atarrabia | 8.969.159 |
| L5 Orvina 3 - Nafarroako Unibertsitatea | 1.308.601 |
| L6 Arrotxapea - Nafarroako Unibertsitate Publikoa | 1.251.273 |
| L7 Atarrabia - Txantrea - Barañain | 4.064.818 |
| L8 Nafarroako Blanca plaza - Buztintxuri | 1.348.598 |
| L9 Renfe - Nafarroako Unibertsitate Publikoa | 2.035.159 |
| L10 Belosogoiti - Orkoien | 859.191 |
| L11 Ezkaba - Sario eraikina | 2.514.425 |
| L12 Ermitagaña - Mendillorri | 2.583.072 |
| L14 Udaletxea - Arrotxapea | 189.389 |
| L15 Sarasate pasealekua - Zizur Nagusia - Ardoi | 663.880 |
| L16 Aitzoain - Noain - Beriain | 4.191.881 |
| L17 Mutiloa - Artiberri | 1.954.131 |
| L18 Zizur Nagusiko urbanizazioa - Sarriguren | 3.716.301 |
| L19 Erripagaña - Barañain | 2.275.712 |
| L20 Vianako Printzearen plaza - Gorraitz | 719.736 |
| L21 Zirkularra, ekialdea: Hirigunea - Antsoain | 1.538.141 |
| L22 Merindadeen plaza - Lezkairu | 291.321 |
| L23 Cordovilla - Olloki | 426.720 |
| L24 Zirkularra: Donibane - Azoka | 15.588 |
| L25 Merindadeen plaza - Mutiloartea | 697.943 |
| Beste batzuk | 45.756 |
| Egunekoak, guztira | 44.669.516 |
| Gaueko lineak | Bidaiariak |
|---|---|
| N1 San Ignazio etorbidea - Zizur Nagusia | 87.818 |
| N2 Sarasate pasealekua - Barañain | 162.359 |
| N3 Labriteko aldapa - Noain - Beriain | 65.630 |
| N4 Sarasate pasealekua - Aitzoain | 97.188 |
| N5 Nafarroako Gorteen kalea - Uharte | 176.609 |
| N6 Nafarroako Gorteen kalea - Mendillorri | 49.640 |
| N7 Sarasate pasealekua - Sanduzelai - Txantrea - Nafarroa Beherea | 256.930 |
| N8 Labriteko aldapa - Mutiloa | 49.178 |
| N9 Sarasate pasealekua - Orkoien | 28.624 |
| N10 Nafarroako Gorteen kalea - Sarriguren | 103.333 |
| N11 Berriozar – Andre Maria Erregina | 31.637 |
| N12 Vianako Printzearen plaza – Zizur Txikia | 6.345 |
| N13 Vianako Printzearen plaza – Olloki | 4.413 |
| N14 Vianako Printzearen plaza – Arre | 3.791 |
| N15 Vianako Printzearen plaza – Cordovilla | 2.070 |
| N16 Vianako Printzearen plaza – Artika | 2.170 |
| Gauekoak, guztira | 1.127.735 |
| Bidaiak, guztira | 45.797.251 |
|---|
Bidaiak, tarifaren arabera

| Kudeaketaren adierazleak | 2024 | 2025 | gehikuntza |
|---|---|---|---|
| Per capita erabilera (igoera biztanleko) | 126,01 | 124,20 | -% 1,44 |
| Autobus-aldaketarik gabeko bidaiak, per capita (bidaiak biztanleko) | 115,20 | 113,68 | -% 1,32 |
| Ibilitako kilometro-kopurua, per capita | 22,23 | 21,77 | -% 2,07 |
| Zerbitzu-orduak, per capita | 1,77 | 1,75 | -% 1,04 |
| Batez besteko abiadura komertziala (km/h) | 12,59 | 12,46 | -% 1,04 |
| Ibilaldiak betetzea | % 100,00 | % 100,00 | % 0,00 |
| Puntualtasun-indizea | % 88,16 | % 86,15 | -% 1,94 |
| Energia-kontsumoa kilometroko (kWh kilometroko) | 5,83 | 5,86 | % 0,50 |
| Energia-kontsumoa bidaiariko (kWh bidaiariko) | 1,03 | 1,03 | -% 0,14 |
