Langileen hautaketa eta promozioa
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
Hautaketa- eta promozio-prozesuen bitartez, nahi dugu langile egokienak erakundeak sortutako lanpostuetan aritzea, gaitasun profesional eta pertsonalaren printzipioak errespetatuz, eta, halaber, aukera-berdintasuna eta kanpo- eta barne-arauen exijentziak, prozesu bakoitzean eraginkortasuna eta efizientzia lortu nahian.
Enpresako pertsona guzti-guztiek daukate aukera garapen profesional handiagoa eta erantzukizun berriak dakartzaten beste lanpostu batzuetan aritzeko, betetzeko lanpostuak enpresak kontratatutako langileei, kontratu mugagabea dutenei, eskaintzen baitzaizkie lehenbizi. Lanpostua barneko jendearekin ez bada betetzen edo betebeharrak betetzen dituen langilerik ez badago, eskaintza kanpora zabaltzen da.
2025ean, 43 deialdi egin dira: 26 barnekoak eta 17 kanpokoak. Barneko deialdiei dagokienez, 5 lekualdatzeei eta promozioei egokitu zaizkie, 20 soil-soilik barne-promozioei eta bat aldi baterako betetzeko egin zen (ESEPE). Bi faseetan iragarritako 102 plazetatik, guztira, 79 plaza bete dira: 19 barneko fasean eta 59 kanpoko fasean. Bete gabe 23 lanpostu gelditzen dira, eta 2026an zehar kudeatuko dira. Kanpoko prozesuen bidez 2.046 hautagaitzari egin zaie arreta, eta 75 pertsonari, barnekoen bidez.
Langileen hautaketa- eta promozio-adierazleak
| 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | 2025 | |
|---|---|---|---|---|---|
| Barne-promozioko prozesuen %, hautaketa-prozesu guztien gainean | 63,64 | 51,35 | 45,00 | 56,41 | 60,47 |
| Promozionatutako langileen %, hautatutako langile guztien gainean | 20,00 | 25,00 | 38,10 | 32,14 | 19,57 |
| Promozionatutako langileen %, plantillaren batez bestekoaren gainean | 1,24 | 0,82 | 1,48 | 1,63 | 1,65 |
