Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
2025eko energia-estrategia
2023an IM eta IZSAren Energia Estrategia (MANCOENER) onartu eta gero, 2024an eta 2025ean zehar, markatutako ildoetan lan egiten jarraitu dugu eta estrategia ezartzen hasi gara. Ildo horietan IM eta IZSAren zerbitzuen energia-trantsizioa definitzen da, hiru helburu argi hauekin:
- IM eta IZSAk sortutako energia berriztagarria biderkatzea, elektrikoa (fotovoltaikoa, hidraulikoa, etab.), termikoa (aerotermia, geotermia, hidrotermia, etab.) eta erregaiak (biometanoa).
- Energia-autosufizientzia. 2030ean autosufizientziaren % 90 gainditzeko asmo handiko helburua, sortutako energia modurik eraginkor eta efizienteenean aprobetxatuz.
- Estrategia honen kudeaketa adimenduna, energia-kudeaketarako sistema baten eta berrikuntzaren bidez (berrikuntza teknikoa eta soziala ere energiaren jardueran.
MANCOENER estrategiaren xedea da IMk eta IZSAk energia berriztagarria sortzeko dituzten instalazioen kopurua handitzea.
MATRIZE ENERGETIKOA
Estrategia honen elementu giltzarria gure matrize energetikotik deskarbonizatu batera igarotzea da, bertan sortutako energia askoz ere gehiago aprobetxatuko duen batera. Jarraian, lanaren oinarri-urtetik, 2021etik, 2024rako matrizea erakusten da.

Gainera, urtez urte energia berriztagarriek matrize horretan duten eginkizuna handitzen goaz, erakundearen energia berriztagarriko proiektuak garatzea eta elektrizitaterako eta gaserako jatorri berriztagarriko bermea duten energia erostea barne hartuta.

Energia berriztagarriaren bilakaera energia erostean

Energia berriztagarriaren bilakaera energia kontsumoan
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK SORTZEA
IMk energia trantsizioan duen konpromisoa argi gelditzen da, horrenbestez, lehenago deskribatu den klima-konpromisotik eratorrita. Energia berriztagarrien alde egiteak aurrera egiten jarraitzen du eta ezartze-erritmo hobea lortzen.
Proiektu berriztagarriak garatzeko bide bati heldu diogu, MANCOENERen jasota dagoen moduan. Egun, teknologia hauek ditugu operazioan:
- Energia hidroelektrikoa Urtasun, Eugi eta Egillorko zentraletan.
- Aratzuriko HUAn lohiak tratatzean eta Gongorako HHTZko zabortegian sortutako biogasa aprobetxatzea.
- Eguzki-energia fotovoltaikoa.
- Bero-ponpak aplikatzea.
Jarraian, IZSAk kudeatutako instalazioetan autokontsumitutako energiaren maila erakusten da, erakundearen instalazioetan sortzetik abiatuta:

Autokontsumitutako eta sarera isuritako energiaren bilakaera
APROBETXAMENDU HIDRAULIKOA
Bi zentral hidroelektrikok, Eugikoak eta Egillorkoak, energia ekoizten dute Eugiko urtegiko eta Artetako iturburuko ur-soberakinetatik, hurrenez hurren. Hirugarrenak, Urtasungoak, tratatzeko plantara ura sartzea baliatzen du, hau da, turbinak eragiten dira lehenbizi, eta, gero, tratatu egiten da kontsumitu ahal izateko.
Zentral hauek erabiltzen jarraitzen da eta beren ekoizpena ahal den guztia optimizatzen da, energia elektriko berriztagarria sortuz, dagokien jatorri berriztagarriko bermeekin. 2025 honetan, ia 20 milioi kWh energia sortu dira.
ARATZURIKO ARAZTEGIKO ETA GONGORAKO HIRI HONDAKINAK TRATATZEKO ZENTREOKO BIOGASA
Aratzurin hondakin urak araztuta sortzen diren lohien digestio anaerobioak eta Gongorako zabortegian utzitako hiri hondakinen materia organikoaren deskonposizioak sortzen dute biogasa. Biogas horrek % 50-60 arteko metano-kopurua du, batez beste, eta adierazitako tokietan dauden kogenerazio plantetan elektrizitatea eta beroa sortzeko erabiltzen dute.
Aratzuriko araztegiak kogenerazioko instalazio bat du. 2025 honetan 19 GWh baino gehiago sortu ditu: 12.193.595 kWh elektrikoak izan dira, eta haietatik gehienak instalazioan bertan kontsumitu dira eta ia 1.700.000 sarera igorri dira eta merkatu elektrikoan saldu dira. Eta 6 milioi kWh baino gehiago berokoak izan dira, instalazioan bertan aprobetxatu direnak.
Gongorako HHTZren kasuan, 8 milioi kWH baino gehiago sortu ziren. Haietatik ia 6,5 milioi merkatu elektrikoan saldu ziren eta gainerakoa plantan bertan kontsumitu zen.
EGUZKI-ENERGIA FOTOVOLTAIKOA
MANCOENERen definitutako helburuetako ba ta da erakundeak energia berriztagarriak sortzeko duen ahalmena handitzea. 2019an, hain zuzen, eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuak garatzen hasi zen, elektrizitatea sortzeko, bai erakundearen kontsumorako bai eta sarera igortzeko ere. 2025aren amaieran, hamar instalazio ditugu martxan: zortzi autokontsumo indibidualeko modalitatean, soberakinekin, bat soberakinik gabea eta hamargarrena bakartua.
Egungo kokalekuak hauek dira:
- Egillorko EUTE.
- Agustindarren industrialdeko tailerra.
- E. Leclerc supermerkatuko garbigunea (instalazio bakartua, biltegiratzearekin).
- Eta Astrain, Muru Astrain, Olatz, Noain, Getze, Garrues eta Zandioko EUPEak.
Jarraian, instalatutako potentziaren bilakaera (334 kW eta gehiago, egun) eta instalazioen kopurua (hamar guztira 2025a arte) ageri dira.

Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen bilakaera
Edateko Ura Ponpatzeko Estazioetan 2025ean kokatutako eguzki-energia fotovoltaikoko instalazio berriak ezaugarri hauek ditu:
|
KOKAPENA |
Pp (kW) |
Pn (unitarioa) |
EKOIZ. (kWh/urte) |
GEN vs KONS |
|
GARRUESKO EUPE |
4,46 kWp |
10,0 kWn |
5.575 kWh |
% 90 |
2025ean zehar, orain arte erakundearentzat garrantzitsuenak izan diren bi proiektu fotovoltaikoak gauzatzean lan egin da, instalatutako potentzia fotovoltaikoan aldaketa kuantitatiboa ematea ekarriko duten proiektuak baitira. Izan ere, bi instalazio horiekin bakarrik potentziako MWa gaindituko da. 2026ko lehen hiruhilekoan jarriko dira abian. Horrez gain, Arlegiko EUPEn beste instalazio bat kokatzeko proiektua idatzi eta esleituko da.
Instalazioak ezartzeaz gain, oinarrizko proiektu bana idatzi da, etorkizuneko instalazio fotovoltaikoetarako, ezaugarri hauekin. Nafarroako Gobernuak tokiko erakundeei ematen dizkien dirulaguntzak jaso dituzten lanak dira.
- TEBASKO EUPE handitzea. Potentzia zenbatetsia 750 kWn, 990 kWp.
- MENDILLORRIko UR-BILTEGIAK. Potentzia zenbatetsia 1.000 kWn. Autokontsumo kolektiboko proiektu baterako garapen-potentzial interesgarria du.
BERO-PONPA
IM eta IZSAren helburua da erregai fosilen bere eskaera guztiak ezabatzea. Emandako pausoetako bat da lehen zeuden gasolio eta gas natural bidezko galdarak kendu eta bero-ponpako sistemak kokatzea. Bero-ponpen teknologia desberdinak aplikatu dira, erregai fosilak kontsumitzea ekiditeko.
Energia elektrikotik abiatuta sorkuntza termikoko (beroa eta hotza) teknologia berriztagarri hau ezin hobeto hibridatu ahal da tokiko energia fotovoltaikoaren sorkuntzarekin. Egun, instalazio hauek ditugu.
- Hidrotermia bero-ponparekin (panel fotovoltaikoek elikatuta) Egillorko EUTEn.
- Aerotermia eta geotermia Salestarren egoitza berriko eraikinean.
- Aerotermia instalazio bat SIMZen, lehen zegoen gas galdara ordezteko.
2025ean zehar, instalazio hauek monitorizatu eta erakundearen SCADA sisteman sartu dira. Hartara, horrek ahalbidetuko du haien jardun energetikoa ebaluatzeko eta urtez urte hobetzen saiatzeko.
BIOMETANOA
Energia-iturri berriztagarri honekin egiten den lana, nagusiki, IIZn garatzen ari da. Ikuspuntu energetikotik, energia honekin lan egiteko beharrezkoak diren instalazio hauek 2026an zehar abian jartzeko lan egin da:
- Lana gas-banatzailearekin eta industrialdearen jabearekin, industrialdean gas-hodi bat garatzeko.
- Aktiboki parte hartzea ENAGASen Subjektuen Batzordean (gasetarako Jatorri Berriztagarriko Bermeen sistema garatzeko arduraduna).
- Biometanoa gas naturaleko sarera isurtzeko konexio-puntua garatzea, urte amaieran Injekzio Modulua abiaraztearekin.

IIZn jada ezarrita dagoen Injekzio Modulua
- Gasinera edo gas-hornitegia. Proiektua eta bera idaztea esleitu da, eta horrez gain obra 2026an hasteko prestatu da.
ENERGIA-KUDEAKETA
IM eta IZSAren Energia Estrategiaren elementu giltzarrietako bat da hau, ahalik eta eraginkor eta efizienteena izatea elementu nagusia baita. Ildo honetan, zenbait lan egin dira urtean zehar, gure jardun energetikoa hobetzeko eta instalazio bakoitzean hobekuntza-neurri interesgarrienak abiarazteko asmoarekin.
Asmoa da jarraipen etengabea egitea, baina 2025 honetan, gainera, berariazko lan batzuk egin dira:
- Bero-ponpa hidrotermiko bat integratzearen potentzialaren analisi energetikoa, Aratzuriko HUAn biogas-kogenerazioak sortutako beroa sortzeko.
- Deskarbonizazio-plana eta IZSA osoaren energia-auditoretza. Lan hau beharrezko elementutzat jotzen da erakundearen Energia Kudeaketarako Sistema ezartzeko aurreneko pausoak emateko. Nafarroako Gobernuak industria deskarbonizatzeko ematen dituen laguntzek diruz lagundu dute lan hau.
Energia saltzeko aukera berrien ebaluazioa, alde biko kontratuen bidez.
MUGIKORTASUNA – ERAKUNDEAREN BERAREN KARGA-GUNEAK
Aduanako Zokoa kaleko aparkalekuan uzten diren ibilgailu elektriko berriak kargatzeko azpiegitura abian jarri zen 2025ean.
Hornidura elektrikoko gune berria 4 kargagailu bikoitzekin. Hortaz, 8 plaza berri elektrifikatu dira.
