Taxi zerbitzua

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2024an taxiaren tarifak aldatu egin ziren, eta igoera globala % 5,06koa izan zen (259. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2023ko abenduaren 15ekoa). Horrez gain, zerbitzuaren ohiko lanak eta izapidetzeak (transmisioak, ibilgailu-berritzeak, bisak, soldatapeko langileak kontratatzea, dirulaguntzak, erreklamazioak, ikuskatzeak eta abar) egiten jarraitu zen.

Beste alde batetik, taxiaren eskaintza, zerbitzua eta kontrola hobetzeko neurriak garatzen jarraitu zen. Neurri horien artean hauek aipatu behar dira:

- Eurotaxien 14 lizentzia berri sartzea zerbitzuan. Hartara, 329 lizentzia daude, eta gurpil-aulkian ibiltzen diren erabiltzaileentzat egokituta dauden lizentzien portzentajea % 11,8, benetan aipagarria den portzentajea.

- Lizentzien jarduna kontrolatu zen. Eta horrek berekin ekarri zuen arrazoi justifikaturik gabe inaktibo zeuden bi lizentzia baliogabetzeko prozedurak hastea.

- Tren-geltokiko geralekuan zerbitzua hobetzea, besteak beste, jarduketa hauekin:

  • Gutxieneko zerbitzuak ezarri ziren.
  • Iruñeko Udaltzaingoak bideozaintzako kamera bat jarri zuen, ematen den zerbitzuaren kontrolerako.
  • Pergola bat kokatu zen, zain dauden erabiltzaileek babes hartzeko.

- Zerbitzua arautzen duen ordenantza aldatu zen (132. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2024ko ekainaren 27koa). Zerbitzua eta eskaintza hobetzeko hainbat alderdi aldatu ziren, esate baterako, Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan taxi-gidari aritzeko taxi-gidari profesionalaren baimena baldintza izatea kentzea.

- Elkarlanean aritu ginen Nafarroako Gobernuarekin, zerbitzua hobetzeko neurriak bultzatzeko, adibidez, taxiei buruzko foru-legea aldatzeko, eta, hartara, soldatapeko langileen kontratazioa malgutzeko.

Halaber, 2024an “Taxi-lizentziari lotutako turismo-ibilgailuan eskaeraren araberako bidaiarien garraio publiko erregularrerako zerbitzua, banakako ordainketako plaza bidezko erregimenean, Iruñea-Iruñeko Aireportua (Noain) eta Iruñea-Iruñeko espetxea artean, 2024-2028” kontratu berria esleitu zitzaion Teletaxi San Fermín elkarteari, eta, hala, egun jada ematen diren zerbitzuei jarraipena eman zitzaien.

Azkenik, 2024an, ibilgailu ekologikoetarako, segurtasun-elementu eta elementu teknologikoetarako eta gurpil-aulkiko erabiltzaileentzako eurotaxi zerbitzurako dirulaguntzak eman ziren. Behin prozesua amaituta, hauek izan ziren emaitzak:

  • Berrikuntzako eta segurtasun-elementuetarako deialdiak lizentzien 13 titularri eman zien dirulaguntza, segurtasun-kamerak kokatzeagatik. Kopuruak 216 eta 500 euro artekoak izan ziren.
  • Desgaitasuna duten pertsonentzako taxi-zerbitzua hobetzeko deialdiak 59.994,12 euro eman zizkien eurotaxien 31 lizentziari eta Teletaxi San Fermín elkarteari, gurpil-aulkian ibiltzen diren erabiltzaileei 15.412 zerbitzu egiteagatik.

Azkenik, ibilgailu ekologikoen deialdiaren barnean, 11 lizentzia diruz lagundu ziren “zero isurpeneko” ibilgailuak erosteagatik. Hain zuzen, 909,09 euro eman zitzaizkion bakoitzari. 

Zerbitzuaren datu nagusiak

Flota

202220232024
Ibilgailuak, guztira 318 318 332
Ordezko ibilgailuak 3 3 4
Eurotaxiak (egokituak) 23 23 39
Ibilgailu ekologikoak 190 213 228
Ibilgailu estandarrak 102 79 64
Batez besteko antzinatasuna 4,8 4,8 4,4

Azpiegitura

202220232024
Geraleku-kopurua 42 42 42
Plazen kopurua 275 275 271
Taxi-bidearen kilometroak 4,6 436 4,6

Izapideak

202220232024
Gidari-baimen berriak 24 44 -
Transmisioen kopurua 14 13 20
Ibilgailu-berritzeen kopurua 39 36 40
Bisen eta ohiz kanpoko ikuskatzeen kopurua 2 34 28
Erreklamazioen kopurua 73 127 59