Uraren Ziklo Integrala
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
Urteko ur-ekoizpena 28.876.753 m3-koa izan da, 2023koa baino % 0,21 txikiagoa eta azken bost urteetako batezbestekoa baino % 3,98 txikiagoa. Mende honetan igaro ditugun urte guztietan ekoizpen baxuena da, eta hala gertatu den bigarren urtea izan da. Aurreko urtean bezala, alderdi nabarmenena izan da ekoizpena asko jaistea irailean, izan genituen euri zakarrengatik, udako kontsumo ohikoak amaitzea aurreratu baitzuten.
Ur-ekoizpen handiena uztaileko azken astean erregistratu zen, Iruñerrian izan genituen tenperatura beroekin batera. Zehazki, kontsumo handieneko eguna uztailaren 31 izan zen, asteazkena, 118.842 m3-rekin. Ur-ekoizpen txikiena, aldiz, Aste Santuan izan zen. Hain zuzen, ur-kontsumo txikieneko eguna martxoaren 31 izan zen, igandea, 50.064 m3-rekin.
Eugin, prezipitazio metatua 1.412 mm-koa izan da, aurreko 15 urteetako batezbestekoa baino % 5,2 txikiagoa. Urtarril, apiril eta azaroko prezipitazio baxuak nabarmendu behar dira, eta otsail, irail, urri eta abenduko prezipitazio altuak.
Ebroko Ur Konfederazioak, Lehorteko Plan Bereziaren barnean, arro desberdinen egoera jasotzen duen txosten bat ematen du argitara hilero. Zehazki, 16. zenbakiko arroa, Ega, Arga eta Irati ibaiei dagokiena, normaltasun-egoeran egon zen urte osoan, eta horrek hornidura-bermea ekarri zuen Artetako, Eugiko eta Itoizko hornidura-iturrietatik.
Urtean zehar, uraren jatorria hau izan zen:
- Egillor % 28,7 (8.315.530 m3)
- Urtasun % 40,1 (11.702.599 m3)
- Tebas % 30,6 (8.858.624 m3)
2024an, ur-ekoizpenari dagokion alderdi esanguratsuena izan da 2+1 ustiapen-eredua lanean aritu izana bigarren urtez jarraian, hau da, urte osoan soil-soilik edateko uren 2 araztegirekin lan egitea eta hirugarrena erreserban uztea. Lanean aritzen diren bi araztegiren ustiapen-eredu hau, 2022a arte, azaro eta maiatz arteko aldirako baino ez zen erabili izan Iruñerrian (Urtasungo eta Egillorko plantak), ekainetik urrira hirugarren planta (Tebas) jartzen baitzen martxan, udako hornidura osatzeko.
Eredu berriarekin, ekain eta urri artean Urtasungo EUTErekin eta Tebasko EUTErekin lan egiten da, eta Egillorko EUTE erreserban gelditzen da. Udako eredu honekin eskualdea hornitzeko sistema askoz ere sendoagoa lortzen dugu, eta Artetako iturburuaren emariak, txikitzen joaten diren emariak, bazter utz ditzakegu eta, gainera, Udarbe ibaian emari ekologikoa bermatu ahal dugu, izan ere, sarritan oso balio baxuetan gelditzen baitzen, agorraldi bete-betean iturburuaren % 80 inguru hartzean. Beste alde batetik, ustiapen-sistema honekin, gainera, giza baliabideak eta baliabide teknikoak optimizatzea lortzen da, edateko uren bi araztegitan biltzean jarduna.
Hornidura-sarearen ustiapen-emaitzak direla-eta, adierazi behar da erregistratu gabeko uraren adierazlea, 2024koa, % 9,8koa izan dela (2.834.733 m3). Azken urteetakoaren oso antzekoa da eta termino absolutuetan erregistratutako balio onena.
Hornikuntzaren kalitatearen kontrola dela-eta, Horniduraren Kalitatea Kontrolatzeko Laborategian urtean zehar egindako kontrolak, programatuta zeudenak eta IZSAko hainbat sailek eskatu dituztenak, 111.917 parametro izan dira, 6.704 lagini zegozkionak. Nabarmen handitu da bai laginen kopurua eta bai parametroena ere, kontsumoko urei buruzko 3/2023 Errege Dekretua betetzeko. Hornidura-sarea kontrolatzeari dagokion informazioa Kontsumoko Uren Informazio Nazionalerako Sisteman inplementatu da (SINAC).
Uraren Osasun Plana hedatzen jarraitu da, 2013an egindako diagnostikoko arrisku adierazgarriak minimizatuta. Urtean zehar egindako mugarri garrantzitsu hauek nabarmendu behar dira:
- Urtasungo EUTE berritzeko III. fasea amaitu da. Hain zuzen, erreaktiboen aretoa berritu da eta ozono bidezko tratamendu berria kokatu da (tratamendu aurreratua).
- Usi herria (Txulapain) hornikuntza-sarean sartu da.
- Zandio eta Otsakain herriak (Olaibar) hornikuntza-sarean sartu dira.
- Garrues (Ezkabarte) hornitzeko eraikuntza-lanak hasi dira.
Saneamendua eta arazketa
Arazketari dagokionez, Aratzuriko HUAn, hondakin-ur influientearen bolumena 2024an 37.662.407 m3 izan da, azken bost urteetako batezbestekoa baino % 8 handiagoa, publiometria handiago baten ondorioz, euri-uren isurketen ekarpen handiago baten eraginez. Urteko batez besteko karga kutsatzailea 510.878 biztanle baliokidekoa izan da, aurreko urtekoaren oso antzekoa.
5.591.712 Nm3 biogas sortu dira, azken bost urteetako batezbestekoa baino % 2,3 gutxiago. Biogasa erregai moduan erabilita energia elektrikoa ekoiztea horrekin bat etorri da: urria bitartean % 98,2ko autokontsumoa lortu da, aurreko urteko erregistroa baino handiagoa, orduan % 95ekoa izan baitzen.
Arazketaren errendimendu handiei eutsi zaie gai organikoetan eta nutrienteetan, eta, hortaz, Ebroko Ur Konfederazioak ezartzen dituen isurtze-mugak bete dira.
Ezarrita dagoen industria-isurketen kontrola egiteko planari eutsi zaio, saneamendu-sareek eta arazketa-sistemek (Aratzuriko HUA eta tokiko araztegi txikiak) ongi funtzionatzen dutela ziurtatzeko. 2024an zehar, guztira, parametroen 10.108 kontrol egin dira, 826 lagini dagozkienak. Lanaren ohiko bolumenari eutsi zaio, ezarrita zegoen plangintza betetze aldera.
2021-2024 aldirako III. Saneamendu eta Arazketa Plana betetzeko lantaldearen lanak jarraitzen du. Bertan, hain zuzen, saneamenduaren eta arazketaren gaian hurrengo urteetan gauzatu beharreko lan-ildo nagusiak jasotzen dira. Beriaindik Olkotzerako kolektorea edo hodi biltzailea egin da, eta horrek ahalbidetu du Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Tebas eta Campanasko hobi septikoak eraistea, herri horietako hondakin-urak Aratzuriko HUAn tratatzeko. Berriobeitiko hodi biltzailea ere egin zen, eta horrek ekarri zuen Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko hobi septikoak kentzea. Kolektorea zabaldu zen, Berriobeitiko industrialderaino emateko zerbitzua.
Aratzuriko HUAko obrekin lotuta, aipagarriena izan da lohiak eguzkitan lehortzeko proiektua egin izana eta lizitaziorako ingurumen-izapidetzeak hasi izana. Aurreikusita dago 2026an gauzatzea.
| 2022 | 2023 | 2024 | ||
|---|---|---|---|---|
| Ur-ekoizpena, guztira (m3) |
31.484.905 | 28.939.572 | 28.876.753 | |
Analisi bidezko kontrola
| Analisi bidezko kontrola | Laginak | Parametroak |
|---|---|---|
| Hornidura-iturriak | 461 | 15.576 |
| Ura edateko on bihurtzeko prozesua | 1.276 | 5.038 |
| Ura, EUTEtik irtetean | 348 | 18.619 |
| Ur-biltegiak | 780 | 27.868 |
| Banaketa-sarea | 839 | 17.134 |
| Kontsumoko iturria | 546 | 10.286 |
| Eskaerak (IZSA) | 426 | 2.585 |
| Eskaerak (kanpokoak) | 18 | 820 |
| Kalitate-kontrola eta barnekoak, laborategia | 2.010 | 13.975 |
| Kontrolak, guztira | 6.704 | 111.901 |
Kontrolen emaitzak
| Banaketa-sarea eta kontsumoko iturria | Emaitza konformeen % | |
|---|---|---|
| Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa | % 100 | |
| Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa | % 99,2 | |
| Hornitutako uraren kalitate kimikoa | % 99,2 | |
| Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan | % 100 | |
| Edateko uren araztegiak (EUTEak) | Emaitza konformeen % | |
|---|---|---|
| Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa | % 100 | |
| Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa | % 100 | |
| Hornitutako uraren kalitate kimikoa | % 99,9 | |
| Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan | % 100 | |
Kontsumoa 2024an (m3)
| 2022 | 2023 | 2024 | ||
|---|---|---|---|---|
| m3 | m3 | m3 | ||
| Zerbitzu publikoak | Administrazio publikoak | 526.628 | 498.267 | 495.555 |
| Udal-zerbitzuak | 923.155 | 910.353 | 922.139 | |
| Interes sozialeko erabilera | 561.137 | 555.444 | 531.473 | |
| Zerbitzu publikoak, guztira | 2.010.920 | 1.964.064 |
1.949.167 | |
| Merkataritza-industria | Nekazaritza eta abeltzaintza | 4.037 | 4.597 | 4.777 |
| Merkataritza | 3.761.817 | 3.605.500 | 3.641.318 | |
| Merkataritza/ureztatzea | 48.230 | 39.252 | 40.325 | |
| Suteak, aho zigilatuak | 29 | 213 | 632 | |
| Suteak, kontagailuarekin | 23.884 | 20.843 | 16.750 | |
| Industria | 1.604.288 | 1.545.380 | 1.620.349 | |
| Jarduerarik gabeko lokalak | 0 | 0 | 0 | |
| Obrak | 159.964 | 162.728 | 144.596 | |
| Behin-behineko zerbitzu berezia | 24.154 | 22.428 | 17.263 | |
| Merkataritza-industria, guztira | 5.626.403 | 5.400.941 |
5.486.010 | |
| Etxebizitzak | Etxebizitzak | 12.603.988 | 12.422.981 | 12.611.087 |
| Etxebizitzak/merkataritza | 30.045 | 27.589 | 26.667 | |
| Etxebizitzak/merkataritza/ureztatzea | 10.811 | 6.990 | 6.087 | |
| Etxebizitzak/ureztatzea | 3.106.457 | 2.670.527 | 2.591.994 | |
| Etxebizitzak, guztira | 15.751.301 | 15.128.087 |
15.235.835 | |
| Apaingarriak-ureztatzea | Iturriak | 65.424 | 44.393 | 43.254 |
| Aisiako baratzeak | 82.883 | 56.692 | 55.492 | |
| Ureztatze pribatua | 997.401 | 654.257 | 629.258 | |
| Ureztatze publikoa | 649.209 | 462.797 | 449.504 | |
| Udal-ureztatzea | 2.934.062 | 1.917.954 | 1.814.635 | |
| Apaingarriak-ureztatzea, guztira |
4.728.979 | 3.136.093 |
2.992.143 | |
| Hornidura tokiko erakundeei | Hornidura tokiko erakundeei | 5.838 | 650 | 45 |
| Hornidura tokiko erakundeei, guztira |
5.838 | 650 | 45 | |
| Kontsumoa, guztira | 28.123.441 | 25.629.835 | 25.663.200 |
Kontsumoa (litroak biztanleko eta eguneko)
| 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|
| Etxebizitzetakoa | 115 | 109 | 109 |
| Industria-merkataritza | 40 | 38 | 38 |
| Iturriak eta ureztatzeak | 34 | 23 | 21 |
| Kontsumoaren emaitzak, guztira | 205 | 185 | 185 |
Saneamendua eta arazketa
| Aratzuriko HUAren errendimenduak | 2022 | 2023 | 2024 | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Tratatutako ur-emaria | 30.878.475 | 34.669.820 | 37.662.407 | |||||||
| Solido esekiak | % 97,5 | % 96,1 | % 95,8 | |||||||
| Oxigeno-eskari kimikoa | % 94,7 | % 93,6 | % 93,1 | |||||||
| Oxigeno-eskari biokimikoa | % 96,3 | % 95,3 | % 94,4 | |||||||
| Nitrogenoa | % 81,6 | % 79,5 | % 80,4 | |||||||
| Fosforoa | % 89,2 | % 79,5 | % 73,7 | |||||||
| Analisi bidezko kontrola laborategian | 2022 | 2023 | 2024 | |||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Laginak | Parametroak | Laginak | Parametroak | Laginak | Parametroak | |
| HUAko lohien lineak | 3.382 | 9.377 | 3.348 | 9.975 | 3.364 | 9.923 |
| Industria-isurketak | 836 | 19.541 | 781 | 20.532 | 793 | 19.779 |
| Uraren linea, HUA | 207 | 2.794 | 198 | 2.650 | 224 | 3.502 |
| HUA txikiak | 36 | 938 | 37 | 1.011 | 31 | 832 |
| Ibilguen kontrola | 839 | 10.826 | 851 | 10.781 | 826 | 10.108 |
| Lohi deshidratatua eta konposta | 471 | 2.688 | 408 | 2.450 | 308 | 2.490 |
| Barneko kontrola, guztira | 5.771 | 47.091 | 5.623 | 47.399 | 5.546 | 46.634 |
| Kanpoko analisiak eta zenbait | 5.166 | 54.699 | 4.695 | 55.568 | 4.956 | 56.933 |
| Laborategiko analisiak, guztira | 10.937 | 101.760 | 10.318 | 102.967 | 10.502 | 103.567 |
| 2022 | 2023 | 2024 | |||
|---|---|---|---|---|---|
| Industria-isurketen kontrola | |||||
| Ikuskatzeak industriei | 25 | 27 | 23 | ||
| Ikuskatzeak tokiko araztegiei | 178 | 198 | 224 | ||
| Jarduera sailkatuen espedienteak | 124 | 104 | 106 | ||
| Beste txosten batzuk | 48 | 45 | 42 | ||
| Isurketa etenen baimenak | 75 | 85 | 90 | ||
| Ibilgura isurtzeko baimenak | 10 | 7 | 3 | ||
| Kontrola eta mantentzea prozesuan | 2022 | 2023 | 2024 | ||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Ekipoak guztira, linean | 41 | 45 | 45 | ||||
Hornidura-iturriak
Artetako iturburua
Udarbe ibaiaren buruan.
- Biltzeko azalera: 100 km
- Iturburuaren batez besteko emaria: 3.975 l/s
- Hornidurarako baliatutako batez besteko emaria: 281 l/s
- Energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatutako batez besteko emaria: 2.029 l/s
- Udarbe ibaira isuritako batez besteko emaria: 1.665 l/s
Eugiko urtegia
Arga ibaiaren buruan.
- Oinplano makotua duen grabitate-presa
- Ibaiaren mailaren gaineko garaiera: 44,3 m
- Luzera: 252 m
- Presaren bolumena: 21 hm3
- Kota maximoa: 628 m
- Azalera: 123 ha
- Batez besteko sakonera: 18 m
- Bertan ura zenbat egoten den: 2-5 hilabete
Itoizko urtegia
Kokapena: Irati ibaia (Longida ibarra).
- Presa-mota: grabitatekoa, hormigoi arruntarekin egina
- Zimenduen gaineko garaiera handiena: 122 m
- Bururatze-luzera: 525 m
- Bururatze-kota: 592 m
- Gehieneko mailan normalean estalita dagoen azalera: 1.100 ha
- Ur-mailak normalean gehienez duen edukiera: 418 hm3
Edateko ura tratatzea
- Urtasungo EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s
- Egillorko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 800 l/s
- Tebasko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s
Hornikuntza-sarea
- Luzera: 1.516 km
- Harguneak: 54.106
- Ur-biltegiak: 143 unitate. Edukiera: 273.562 m3
- Ponpatzeak: 55
- Emari-neurgailuak: 458
Saneamendu-sarea
- Luzera: 1.753 km
- Harguneak: 74.766
Ekaitz-urak biltzeko biltegiak
- Txantreako ekaitz-urak biltzeko biltegiak
- V=3.000 m3 C2 kolektorera edo hodi biltzailera
Hondakin-uretarako instalazioak
| Ezaugarriak | Kop. | Zerbitzua ematen zaien herritarrak | |
|---|---|---|---|
| Aratzuriko HUA | Tratamendu osoa: lehen mailakoa + biologikoa (nitrifikazio desfosforizazioarekin) Biosolidoak birziklatzeko planta, kogenerazio-planta |
1 | 510.878 |
| HUA txikiak | 9 | ||
| Hobi septikoak | Iragazki biologikoa dutenak |
135 |
- |
