Hiri hondakinak
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
2024an sortu ziren etxeko eta merkataritzako hondakinen kantitatea 148.264 tonakoa izan zen, 2023ko kantitatea baino % 2,8 handiagoa (144.271 tona). Koronabirusaren ondoren sortutako kantitateak egonkortu egin direla ikusten da, pandemiaren aurreko urteetan (2018an eta 2019an) sortzen ziren kantitate ia berdintsuak izanda.
Gainerakoen edo errefusaren frakzioan 64.031 tona bildu ziren, 2023an bildu ziren 62.863 tonen aldean, hau da, % 1,86 gehiago, jarduera ekonomikoa pitin bat handitu izanaren ondorioz. Gogora ekarri behar da Edukiontzietarako Sarbidea Kontrolatzeko Sistema ezarri aurretik biltzen zen gainerakoen frakzioaren kantitatea 80.000 tonatik gorakoa izaten zela.
84.232 tona bildu ziren bereiz, sortutako hondakin guztien % 56,81. 2023an, 81.408 tona izan ziren, hondakin guztien % 56,43. Gaikako bilketaren portzentajea aurreko urtekoaren antzekoa izan zen, eta, horrenbestez, 7/2022 Legean (Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa, ekonomia zirkular baterako) udal-hondakinak bereiz biltzearen gainean dauden helburuak lortzeko bidea eman zuen (gutxienez, udal-hondakinen % 50 2035ean).
Ontzien, arroparen, paper-kartoiaren eta tamaina handikoen bilketak izan dira emendatze handienak erregistratu dituztenak: ontziak % 8,49, arropa % 5,32 eta paper-kartoia % 2,05. Gaikako bilketaren batek, ordea, jaitsiera txikiren bat izan du, esate baterako, gai organikoen bilketak, % 1,20, eta beirarenak, % 0,04.
Merkataritzakoa den bilketari dagokionez, Iruñeko Alde Zaharreko ostalaritza-establezimenduetan egiten diren kartoi- eta beira-bilketak % 5,97 eta % 3,94 jaitsi ziren hurrenez hurren 2023ko kantitateen aldean.
2024an, berreskuratutako hondakinen kantitatea 67.489 tonakoa izan zen, eta 2023an berreskuratu ziren 66.125 tonen ildo berean dago, % 2,0 gehiago, hain zuzen. Horrek esan nahi du sortutako hondakin guztien % 45,52 berreskuratu zirela 2024an (2023an, % 45,83 izan ziren).
Hondakinak HHTZn ezabatzeari dagokionez, HHTZko zabortegira bideratutako kantitatea 98.175 tona izan ziren, 2023an baino % 2,65 gehiago, hain zuzen (95.638). Hartara, HHTZ 1992an lanean hasi zenetik urte batean isuri den gutxieneko kantitatea erregistratu den bigarren urtea izan zen 2024a, eta urte batean, 2006an, isuri zen kantitate maximoaren erdia baino gutxiago izan zen (% 54,46 gutxiago), orduan 215.585 tona bideratu baitziren zabortegira. Balio horiek ekarri dute 2024an 18.934 bidaia egitea zabortegira, 2023an egin ziren 18.515 bidaien aldean (419 bidaia gehiago), nahiz eta 2006an baino % 48 gutxiago den. 2006an aldean izandako jaitsiera hori halakoa izanda bai gainerakoen frakzioa murriztu delako etxebizitzetako eta merkataritzako hondakinetan, materialak berreskuratzean izandako emendatzearengatik, eta bai industriako hondakinak murriztu direlako, azken urteetan ikusten ari garen moduan. HHTZn zuzenean jasotako industria-hondakinak 2020an 4.741 tona izatetik 2024an 3.201 tona izatera igaro dira.
Bio-hondakinak berreskuratzeari dagokionez, etxeko eta auzoko konpostajean, gai organikoak edukiontzietan gaika biltzean eta hondakin berdeak kudeatzean lan egiten jarraitzen dugu.
Landa-eremuan, hondakin organikoak in situ edo bertan kudeatzeko politikak jarraipena du, eta, gainera, bere garaian hondakin organikoak biltzeko 5. edukiontzia jarri zen baina orain erabilera hori egokia ez izateaz gain ingurumen-kostu handia duela ulertu den landa-herrietara zabaldu da. Hori dela-eta, herri horietan hondakin organikoen 0 kilometroko kudeaketa egitearen alde egin zen, hau da, bilketarik gabeko kudeaketaren alde.
Etxeko konpostajerako programan izena emandakoak 3.587 familia ziren, hondakinak beren kasa kudeatzeko kategorian (konposta pilan egitea, oiloei edo beste animalia batzuei ematea janari-hondarrak) erregistratuta dauden 792 familiez gain. Kopuru horri auzoko konpostajerako 79 guneak gehitu behar zaizkio: 786 familia dira beren hondakinak konpostaje deszentralizatuaren bidez kudeatzen dituztenak. Parte-hartzaile horiek guztiak aintzat hartuta, kalkulatzen da 2024an hondakin organikoen 3.179 tona birziklatu zirela.
2024an, hondakin berdeak metatu eta birrintzeko 61 gune zeuden landa-eremuan. Kalkulatzen da 912 tona hondakin utzi zirela haietan, bertan birrintzeko helburuarekin.
Gai organikoen gaikako bilketa (16.222 tona bildu ziren) pitin bat murriztu zen aurreko urtearen aldean (% 1,20 gutxiago). Hain zuzen ere, bildutako kantitatea sortutako gai organikoen % 31,8 da.
Nahiz eta 2024an bildutako gai organikoen kantitateak 2023ko kantitateen antzekoak izan diren, espero da 2025ean Edukiontzietarako Sarbidea Kontrolatzeko Sistemaren IV. blokea hedatzean % 40 inguruko bilketa-balioak lortzea, eta horrek emendatze handia ekarriko du giltza mekanikoa duen edukiontziaren bidez lortzen den % 19,3ko bilketa-balioaren aldean. Edonola ere, edukiontzi berriekin lortzea espero den emendatze hori hala bada ere, 2017-2027 aldirako Nafarroako Hondakinen Planean jasota dauden helburuak ez dira lortuko oraindik: % 50 2020rako eta % 70 2027rako.
Iruñerriko Ingurumen Zentroaren proiektua dela-eta –hondakinak tratatzeko ekintza garrantzitsuena–, gogoan izan behar da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bi espediente horiek baliogabetu zituela 2022ko urtarrilean eta berriro izapidetu behar izan zirela urtean zehar. Horrek berekin ekarri zuen, gainera, ingurumen-zentro hori egiteko proiektua, obra eta abian jartzea egiteko kontratua bertan behera gelditzea, 2021eko abenduan esleituta zegoena, eta bai laguntza teknikoa emateko kontratua ere. Nafarroako Gobernuak adierazitako onarpenen ondoren, kontratuen galarazpenak kendu ziren eta Iruñerriko Ingurumen Zentroaren Ingurumen Baimen Integratua eta obrak hasteko baimena onartzeko izapidetzeak berriro hasi ziren. Proiektuaren konplexutasuna eta gauzatzeko epeak murrizteko premia aintzat hartuta, proiektua hiru fasetan egitea aukeratu zen, hartara, izapidetzeetan eta obretan aurrera egin eta aldi berean proiektuaren xehetasunak garatzeko. Hala, Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusiak ebatzi zuen Iruñerriko Ingurumen Zentroaren Ingurumen Baimen Integratua ematea 2023ko uztailaren 21ean, eta uztailaren 31n Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak Iruñerriko Ingurumen Zentroaren proiektuaren 1.1 fasea gauzatzeko obrak egiteko baimena eman zuen, nagusiki, lursailaren urbanizazioa, administrazio-eraikina eta bio-iragazkiak gauzatzean datzan baimena, hain zuzen.
Irailaren 4an, Garraioaren Hiriko Iruñerriko Ingurumen Zentroaren (IIZ) 1.1 fasearen eraikuntza-lanak hasi ziren. 2024an zehar proiektuaren gainerako faseak onartu ziren, eta aurreikusita dago eraikuntza-lanak 2025aren amaieran bukatzea eta zentroa abian jartzen hastea 2026an.
Ekoizpena
| 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|---|---|
| Sortutako hondakinen kantitate osoa (t) | 149.093 | 151.167 | 145.128 | 144.271 | 148.264 |
| Kilogramoak biztanleko eta urteko | 394,20 | 399,93 | 383,95 | 380,24 | 386,14 |
Osaera
| 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Papera-kartoia | 24.871 | % 16,50 | 22.439 | % 15,46 | 21.961 | % 14,94 | 21.589 | % 14,56 |
| Brikak | 1.938 | % 1,30 | 2.001 | % 1,38 | 2.238 | % 1,55 | 2.177 | % 1,47 |
| Plastikoa | 12.580 | % 8,30 | 13.052 | % 8,99 | 13.471 | % 9,34 | 13.282 | % 8,96 |
| Beira | 14.361 | % 9,50 | 14.356 | % 9,89 | 14.067 | % 9,75 | 14.033 | % 9,46 |
| Metalak | 3.795 | % 2,50 | 3.670 | % 2,53 | 3.739 | % 2,59 | 3.451 | % 2,33 |
| Ehun-gaiak | 4.731 | % 3,10 | 4.840 | % 3,33 | 5.286 | % 3,66 | 4.867 | % 3,28 |
| Tamaina handikoak | 2.673 | % 1,80 | 3.006 | % 2,07 | 2.719 | % 1,88 | 3.152 | % 2,13 |
| Zura | 4.248 | % 2,80 | 4.032 | % 2,78 | 3.949 | % 2,74 | 4.785 | % 3,23 |
| TEEHak | 1.116 | % 0,70 | 1.589 | % 1,09 | 1.472 | % 1,02 | 1.521 | % 1,03 |
| Pilak | 41 | % 0,00 | 56 | % 0,04 | 68 | % 0,05 | 68 | % 0,05 |
| Olioak | 131 | % 0,10 | 152 | % 0,10 | 214 | % 0,15 | 145 | % 0,10 |
| Beste produktu batzuk | 12.262 | % 8,40 | 10.991 | % 7,57 | 10.363 | % 7,18 | 12.732 | % 8,59 |
| Paper zikina, pixoihalak... | 6.698 | % 4,40 | 5.779 | % 3,98 | 5.099 | % 3,53 | 4.769 | % 3,22 |
| Etxebizitza+udaletako inauste-hondakinak | 10.347 | % 6,80 | 9.067 | % 6,25 | 9.530 | % 6,61 | 10.732 | % 7,24 |
| Gai organikoak | 50.975 | % 33,70 | 50.098 | % 34,52 | 50.495 | % 35,00 | 50.961 | % 34,37 |
| Guztira | 151.167 | % 100,00 | 145.128 | % 100,00 | 144.271 | % 100,00 | 148.264 | % 100,00 |
Sortutako hondakinak, bilketa-motaren arabera (t)
| 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|---|---|
| Gainerakoen frakziorako edukiontzian | 83.400 | 83.483 | 70.742 | 62.863 | 64.031 |
| Gai organikoetarako edukiontzian (5. edukiontzian) | 9.138 | 9.521 | 13.619 | 16.419 | 16.222 |
| Ontzietarako edukiontzian | 9.886 | 9.852 | 11.681 | 14.525 | 15.758 |
| Etxeko eta auzoko konpostajean | 3.043 | 3.053 | 3.535 | 3.831 | 4.091 |
| Material bakarreko bilketetan | 36.113 | 37.114 | 37.037 | 38.187 | 39.451 |
| Tamaina handikoen bilketan eta garbiguneetan | 7.513 | 8.143 | 8.513 | 8.446 | 8.710 |
Hiri-hondakinen berreskuratze osoaren bilakaera
|
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
2024 |
|
| Hiri-hondakin berreskuragarriak (t) analisien arabera | 128.358 | 129.270 | 125.173 | 125.768 | 126.420 |
| Berreskuratutako hiri-hondakinak (t) | 58.934 | 61.237 | 62.433 | 66.125 | 67.489 |
| Hiri-hondakinen berreskuratze osoaren indizea | % 45,91 | % 47,37 | % 49,88 | % 52,58 | % 53,38 |
Bio-hondakinen berreskuratze-indizea (t) (gai organikoak, inauste-hondakinak eta konpostajea)
| 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
| Bio-hondakinak hondakinetan (t) | 61.242 | 61.322 | 59.165 | 60.024 | 61.693 |
| Berreskuratutako bio-hondakinak | 21.116 | 20.888 | 23.014 | 25.995 | 26.952 |
| Bio-hondakinen berreskuratze-indizea | % 34,5 | % 34,1 | % 38,90 | % 43,31 | % 43,70 |
Bio-hondakinen berreskuratze-ehunekoa

Berreskuratzea, produktuen arabera (t)
| 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|---|---|
| Tamaina handikoak | 864 | 1.070 | 1.064 | 1.012 | 1.103 |
| Berreskuratutako papera-kartoia, guztira | 17.580 | 18.155 | 18.032 | 16.409 | 16.228 |
| Beira, guztira | 9.295 | 10.317 | 10.487 | 10.354 | 10.303 |
| Metalak, guztira | 1.320 | 1.343 | 1.472 | 1.436 | 1.355 |
| Plastikoa, guztira | 3.833 | 3.834 | 4.297 | 5.050 | 5.427 |
| Brikak, guztira | 753 | 727 | 744 | 848 | 865 |
| Ehun-gaiak | 930 | 1.139 | 1.350 | 1.411 | 1.452 |
| TEEHak | 1.023 | 1.116 | 1.117 | 1.096 | 1.226 |
| Zura | 2.052 | 2.475 | 2.442 | 2.357 | 2.421 |
| Pilak | 38 | 41 | 35 | 43 | 48 |
| Olioa | 132 | 130 | 118 | 115 | 108 |
| Etxebizitzetako inauste-hondakinak | 6.684 | 6.198 | 4.577 | 4.790 | 5.002 |
| Udaletako inauste-hondakinak | 2.643 | 2.526 | 2.416 | 2.386 | 3.136 |
| Gai organikoak | 8.745 | 9.112 | 12.564 | 14.988 | 14.724 |
| Etxeko eta auzoko konpostajea | 3.043 | 3.053 | 3.535 | 3.831 | 4.091 |
| Berreskuratutako produktuak, guztira | 58.934 | 61.237 | 64.249 | 66.125 | 67.489 |
| Berreskuratutako kilogramoak biztanleko eta urteko | 155,82 | 162,01 | 169,98 | 174 | 176 |
| Ontzien berreskuratze osoaren indizea | % 52,7 | % 55,6 | % 60,06 | % 64,5 | % 67,4 |
Paperaren eta kartoiaren berreskuratze osoaren indizearen bilakaera
| 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
| Hiri-hondakinetan dagoen papera eta kartoia (t) | 25.173 | 24.871 | 22.439 | 21.560 | 21.589 |
| Berreskuratutako papera eta kartoia (t) | 17.580 | 18.155 | 16.294 | 16.409 | 16.228 |
| Paperaren eta kartoiaren berreskuratze osoaren indizea | % 69,8 | % 73,0 | % 72,61 | % 76,11 | % 75,17 |
Zabortegira desbideratzea
| 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|---|---|
| Zabortegira bideratutakoaren % (bildutako zabor guztien %, zabortegira ez doazenak) |
54,49 | 54,76 | 57,37 | 59,21 | 58,72 |
