Uraren Ziklo Integrala
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
2023an, ur-ekoizpena 28.939.303 m3-koa izan da, 2022an baino % 8,54 txikiagoa eta azken bost urteetako batezbestekoa baino % 4,21 txikiagoa. Gauden mende honetako ekoizpen baxuena da, hain zuzen ere.
Alderdi aipagarriena izan da ekoizpena murriztu izana maiatz eta irail artean, ekaineko ekaitzengatik, udakoak izan ohi diren kontsumoak atzeratzea eragin baitzuten, eta irail hasierako euri zakar eta biziengatik, udazkeneko kontsumoaren aldia aurreratu baitzuten. Hartara, 2022arekin alderatuta, bereziki bestelakoa izan zen ekoizpen hori, orduan prezipitazio eskasek eta maiatz eta abuztu arteko tenperatura altuek ekarri baitzuten agorraldia aurreratzea eta kontsumoa handitzea.
Ur-ekoizpen handiena abuztuko laugarren astean egin zen, Iruñerrian izan zen bero-bolada bakarrarekin batera. Zehazki, abuztuaren 22a, asteartea, kontsumo handieneko eguna izan zen, 124.027 m3-rekin. Ur-ekoizpen txikiena, berriz, abenduko zubien astean egin zen. Abenduaren 4a, astelehena, kontsumo txikieneko eguna izan zen, 53.416 m3-rekin.
Eugin, prezipitazio metatua 1.413 mm-koa izan da, aurreko 15 urteetako batezbestekoa baino % 5,4 txikiagoa. Otsail, martxo eta maiatzeko prezipitazio baxuak, eta iraileko altuak nabarmendu behar dira.
Ebroko Ur Konfederazioak, Lehorteko Plan Bereziaren barnean, arro desberdinen egoera jasotzen duen txosten bat ematen du argitara hilero. Zehazki, 16. zenbakiko arroa, Ega, Arga eta Irati ibaiei dagokiena, maiatzean lehorte luzeko egoeran eta, urtegien erreserban, aurrealertako egoeran egotetik ekainean normaltasuneko egoeran egotera igaro zen, eta urtearen amaiera arte iraun zuen. Artetako, Eugiko eta Itoizko gure hornidura-iturrien egoera onak adierazten du egoera normala dela eta hornidura bermatuta dagoela.
Urtean zehar uraren jatorria hau izan da:
- Egillor % 33,3 ( 9.634.510 m3)
- Urtasun % 39,1 ( 11.314.048 m3)
- Tiebas % 27,6 ( 7.990.542 m3)
2023an, ur-ekoizpenari dagokion alderdi esanguratsuena izan da 2+1 ustiapen-eredua lanean hasi izana, hau da, urte osoan soil-soilik edateko uren bi araztegirekin lan egitea eta hirugarrena erreserban uztea. Lanean aritzen diren bi araztegiren ustiapen-eredu hau orain arte azaro eta maiatz arteko aldirako baino ez da erabili izan Iruñerrian (Urtasungo eta Egillorko plantak), ekainetik urrira hirugarren planta (Tiebas) jartzen baitzen martxan, udako hornidura osatzeko.
Eskualdeko hornidura-sarean azken urte honetan zenbait obra egin dira, eta horrek ahalbidetu du aurtengo ekain eta urri artean Egillorko planta, Artetako iturburuko ura tratatzen duena, erreserban utzi ahal izatea, eta uda-sasoi horretan Urtasungo eta Tiebasko plantekin hornitu ahal izatea Iruñerriko Mankomunitateak uraren zerbitzua ematen duen eremu osoa. Udako eredu honekin eskualdea hornitzeko sistema askoz ere sendoagoa lortzen dugu, eta Artetako iturburuaren emariak, txikitzen joaten diren emariak, bazter utzi ditzakegu eta, gainera, Udarbe ibaian emari ekologikoa bermatu ahal dugu, izan ere, sarritan oso balio baxuetan gelditzen baitzen, agorraldi bete-betean iturburuaren % 80 inguru hartzean.
Horniduraren kalitatea kontrolatzeari dagokionez, Kalitatea Kontrolatzeko laborategiek ENACen (Egiaztatze Erakunde Nazionala) auditoretza egin dute 2023an eta UNE EN ISO 17025 araua betetzea. Bi laborategi horiek auditoretza gainditu dute, eta egiaztatzearen norainokoa zabaldu dute, hiru EUTEetan edateko uraren kalitatea determinatu eta ziurtatzean etengabeko hobekuntza bermatzeko, eta bai araztutako urarena Aratzuriko HUAn eta Iruñerriko gainerako hondakin-uren araztegietan eta arazketa sistemetan.
Horniduraren Kalitatea Kontrolatzeko Laborategian 2023an egindako kontrolak, programatuta zeudenak eta IZSAko hainbat sailek eskatu dituztenak, 85.803 parametro izan dira, 6.736 lagini zegozkionak. Hornidura-sarea kontrolatzeari dagokion informazioa Kontsumoko Uren Informazio Nazionalerako Sisteman inplementatu da (SINAC).
Uraren Osasun Plana hedatzen jarraitu da, 2013an egindako diagnostikoko arrisku adierazgarriak minimizatuta. Urtean zehar egindako mugarri garrantzitsu hauek nabarmendu behar dira, gauzatutako gainerako proiektuen artean:
- Urtasungo EUTE berritzeko III. fasea gauzatzen ari da. Hain zuzen, erreaktiboen aretoa berrituko da eta ozono bidezko tratamendu berria izango da. Aurreikusita dago lanak 2024aren erdialdera amaitzea.
- Osasun Plana 3/2023 Errege Dekretura egokitzean lan egiten ari gara, hornidura-sistemako prozedura desberdinak moldatzeko.
Saneamendua eta arazketa
Arazketarekin lotuta, Arazuriko HUAn, hondakin-ur influentearen bolumena 2023an 34.669.820 m3 izan da, 2022an baino % 12,3 gehiago eta azken 5 urteetako batezbestekoa baino % 4,9 gutxiago. Urteko karga kutsatzailea 511.612 biztanle baliokidekoa izan da, aurreko urtekoa baino % 1,7 handiagoa.
41.079 tona lohi sortu dira, aurreko urteko 42.041 tonak baino pitin bat gutxiago. Halaber, 5.499.238 Nm3 biogas sortu dira, 2022an baino % 6,8 gutxiago eta azken 5 urteetako batezbestekoa baino % 0,6 gutxiago. Biogasa erregai moduan erabilita energia elektrikoa ekoiztea horrekin bat etorri da: % 103ko autokontsumoa lortu da, aurreko urteko % 105ekoaren antzekoa.
Arazketaren errendimendu handiei eutsi zaie gai organikoetan eta nutrienteetan, eta, hortaz, Ebroko Ur Konfederazioak ezartzen dituen isurtze-mugak bete dira.
Ezarrita dagoen industria-isurketen kontrola egiteko planari eutsi zaio, saneamendu-sareek eta arazketa-sistemek (Arazuriko HUA eta tokiko araztegi txikiak) ongi funtzionatzen dutela ziurtatzeko. Saneamenduaren Kalitatea Kontrolatzeko Laborategiak, 2023an zehar, parametroen 102.967 kontrol egin ditu, 10.318 lagini zegozkienak.
2021-2024 aldirako III. Saneamendu eta Arazketa Plana betetzeko lantaldearen lanak jarraitzen du. Bertan, hain zuzen, saneamenduaren eta arazketaren gaian hurrengo urteetan gauzatu beharreko lan-ildo nagusiak jasotzen dira. Plana 2017-2030 aldirako Plan Estrategikoaren barnean kokatu da, eta jarduketa garrantzitsuenak izango dira tokiko arazketan hobekuntzak egitea, jarduketak egitea Arazuriko HUAn eta kolektore berriak egitea. Beriaindik Biurrun-Olkotzerako kolektorea nabarmendu behar da, I. fasea (Tiebas-Campanaseraino) gauzatu dena. Estatuak interes orokorrekotzat deklaratu zuen 2009an. II. fasea 2024an gauzatuko da, Biurrun eta Olkotzeraino. Halaber, aipatu behar da lehen seihilekoan Berriobeitiko kolektorea amaitu zela, Arazuriko HUAren eskualde-sarean sartu dena. Kolektore horrek berekin ekarri zuen Berriobeitiko, Berriogoitiko eta Elkarte-Ballariaingo hobiak kentzea.
Saneamendua hobetzen jarraitzeko, urtean zehar Bidaurreta-Ziritza-Etxarriko hustubidearen eta arazketaren obrak bukatu ziren, eta zegozkien hobiak kendu ziren. Egun, tokiko 8 HUA dauzkagu, eta herri horien arazketa hobea izatea ekartzen dute.
Arazuriko HUAn egindako obrekin lotuta, lehen mailako 5. digestorea eraiki izana nabarmendu behar da. Kudeaketa hobea eta digestio-sistema mantentzea ahalbidetuko du, eta bai prozesua optimizatzea eta biogasa lortzea balorizatzeko.
2021 | 2022 | 2023 | ||
---|---|---|---|---|
Ur-ekoizpena, guztira (m3) |
29.812.753 | 31.484.905 | 28.939.572 |
Analisi bidezko kontrola
Analisi bidezko kontrola | Laginak | Parametroak |
---|---|---|
Hornidura-iturriak | 416 | 9.397 |
Ura edateko on bihurtzeko prozesua | 1.749 | 6.015 |
Ura, EUTEtik irtetean | 328 | 11.800 |
Ur-biltegiak | 791 | 25.592 |
Banaketa-sarea | 360 | 10.796 |
Kontsumoko iturria | 541 | 9.581 |
Isuriak ibilgura | 157 | 560 |
Eskaerak (IZSA) | 322 | 2.189 |
Eskaerak (kanpokoak) | 179 | 341 |
Kalitate-kontrola eta barnekoak, laborategia | 1.893 | 9.532 |
Kontrolak, guztira | 6.736 | 85.803 |
Kontrolen emaitzak
Banaketa-sarea eta kontsumoko iturria | Emaitza konformeen % | |
---|---|---|
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa | % 100 | |
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa | % 99,3 | |
Hornitutako uraren kalitate kimikoa | % 99,2 | |
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan | % 100 |
Edateko uren araztegiak (EUTEak) | Emaitza konformeen % | |
---|---|---|
Hornitutako uraren kalitate organoleptikoa | % 100 | |
Hornitutako uraren kalitate mikrobiologikoa | % 100 | |
Hornitutako uraren kalitate kimikoa | % 99,9 | |
Erradioaktibitate-eza, aztertutako laginetan | % 100 |
Kontsumoa 2023an (m3)
2021 | 2022 | 2023 | ||
---|---|---|---|---|
m3 | m3 | m3 | ||
Zerbitzu publikoak | Administrazio publikoak | 471.501 | 526.628 | 498.267 |
Udal-zerbitzuak | 836.341 | 923.155 | 910.353 | |
Interes sozialeko erabilera | 537.719 | 561.137 | 555.444 | |
Zerbitzu publikoak, guztira | 1.845.561 | 2.010.920 | 1.964.064 |
|
Merkataritza-industria | Nekazaritza eta abeltzaintza | 2.717 | 4.037 | 4.597 |
Merkataritza | 3.284.406 | 3.761.817 | 3.605.500 | |
Merkataritza/ureztatzea | 45.651 | 48.230 | 39.252 | |
Suteak, aho zigilatuak | 1 | 29 | 213 | |
Suteak, kontagailuarekin | 29.129 | 23.884 | 20.843 | |
Industria | 1.533.927 | 1.604.288 | 1.545.380 | |
Jarduerarik gabeko lokalak | 1 | 0 | 0 | |
Obrak | 133.371 | 159.964 | 162.728 | |
Behin-behineko zerbitzu berezia | 19.577 | 24.154 | 22.428 | |
Merkataritza-industria, guztira | 5.048.775 | 5.626.403 | 5.400.941 |
|
Etxebizitzak | Etxebizitzak | 13.075.691 | 12.603.988 | 12.422.981 |
Etxebizitzak/merkataritza | 28.677 | 30.045 | 27.589 | |
Etxebizitzak/merkataritza/ureztatzea | 12.935 | 10.811 | 6.990 | |
Etxebizitzak/ureztatzea | 2.819.103 | 3.106.457 | 2.670.527 | |
Etxebizitzak, guztira | 15.936.406 | 15.751.301 | 15.128.087 |
|
Apaingarriak-ureztatzea | Iturriak | 52.178 | 65.424 | 44.393 |
Aisiako baratzeak | 65.836 | 82.883 | 56.692 | |
Ureztatze pribatua | 698.018 | 997.401 | 654.257 | |
Ureztatze publikoa | 485.254 | 649.209 | 462.797 | |
Udal-ureztatzea | 2.197.646 | 2.934.062 | 1.917.954 | |
Apaingarriak-ureztatzea, guztira |
3.498.932 | 4.728.979 | 3.136.093 |
|
Hornidura tokiko erakundeei | Hornidura tokiko erakundeei | 69.718 | 5.838 | 650 |
Hornidura tokiko erakundeei, guztira |
69.718 | 5.838 | 650 | |
Kontsumoa, guztira | 26.399.392 | 28.123.441 | 25.629.835 |
Kontsumoa (litroak biztanle eta eguneko)
2021 | 2022 | 2023 | |
---|---|---|---|
Etxebizitzetakoa | 115 | 115 | 109 |
Industria-merkataritza | 35 | 40 | 38 |
Iturriak eta ureztatzeak | 25 | 34 | 23 |
Kontsumoaren emaitzak, guztira | 190 | 205 | 185 |
Saneamendua eta arazketa
Arazuriko HUAren errendimenduak | 2021 | 2022 | 2023 | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Tratatutako ur-emaria | 35.572.770 | 30.878.475 | 34.669.820 | ||||||
Solido esekiak | % 96,9 | % 97,5 | % 96,1 | ||||||
Oxigeno-eskari kimikoa | % 94,4 | % 94,7 | % 93,6 | ||||||
Oxigeno-eskari biokimikoa | % 96,2 | % 96,3 | % 95,3 | ||||||
Nitrogenoa | % 80,4 | % 81,6 | % 79,5 | ||||||
Fosforoa | % 88,1 | % 89,2 | % 79,5 |
Analisi bidezko kontrola laborategian | 2021 | 2022 | 2023 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Laginak | Parametroak | Laginak | Parametroak | Laginak | Parametroak | |
HUAko lohien lineak | 3.374 | 8.801 | 3.382 | 9.377 | 3.348 | 9.975 |
Industria-isurketak | 929 | 12.527 | 836 | 19.541 | 781 | 20.532 |
Uraren linea, HUA | 801 | 19.647 | 207 | 2.794 | 198 | 2.650 |
HUA txikiak | 224 | 2.688 | 36 | 938 | 37 | 1.011 |
Ibilguen kontrola | 39 | 940 | 839 | 10.826 | 851 | 10.781 |
Lohi deshidratatua eta konposta | 435 | 4.446 | 471 | 2.688 | 408 | 2.450 |
Barneko kontrola, guztira | 5.802 | 49.049 | 5.771 | 47.091 | 5.623 | 47.399 |
Kanpoko analisiak eta zenbait | 5.241 | 54.574 | 5.166 | 54.699 | 4.695 | 55.568 |
Laborategiko analisiak, guztira | 11.043 | 103.623 | 10.937 | 101.760 | 10.318 | 102.967 |
2021 | 2022 | 2023 | |||
---|---|---|---|---|---|
Industria-isurketen kontrola | |||||
Ikuskatzeak industriei | 36 | 25 | 27 | ||
Ikuskatzeak tokiko araztegiei | 210 | 178 | 198 | ||
Jarduera sailkatuen espedienteak | 161 | 124 | 104 | ||
Beste txosten batzuk | 53 | 48 | 45 | ||
Isurketa etenen baimenak | 100 | 75 | 85 | ||
Ibilgura isurtzeko baimenak | 32 | 10 | 7 |
Kontrola eta mantentzea prozesuan | 2021 | 2022 | 2023 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Ekipoak, guztira, linean | 40 | 41 | 45 | |||
OTen kopurua | 401 | 402 | 403 | |||
Ratio zuzentzailea/prebentziozkoa | % 3,0 | % 2,5 | % 2,0 | |||
Prebentziozkoa betetzearen ratioa | % 98,5 | % 100 | % 100 |
Hornidura-iturriak
Artetako iturburua
Udarbe ibaiaren buruan.
- Biltzeko azalera: 100 km
- Iturburuaren batez besteko emaria: 3.328 l/s
- Hornidurarako baliatutako batez besteko emaria: 334 l/s
- Energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatutako batez besteko emaria: 1.668 l/s
- Udarbe ibaira isuritako batez besteko emaria: 1.325 l/s
Eugiko urtegia
Arga ibaiaren buruan.
- Oinplano makotuan duen grabitate-presa
- Ibaiaren mailaren gaineko garaiera: 44,3 m
- Luzera: 252 m.
- Presaren bolumena: 21 hm3
- Kota maximoa: 628 m.
- Azalera: 123 ha
- Batez bestek sakonera: 18 m
- Bertan ura zenbat egoten den: 2-5 hilabete
Itoizko urtegia
Kokapena: Irati ibaia (Longida ibarra)
- Presa-mota: grabitatekoa, hormigoi arruntarekin egina
- Zimenduen gaineko garaiera handiena: 122 m
- Bururatze-luzera: 525 m
- Bururatze-kota: 592 m
- Gehieneko mailan normalean estalita dagoen azalera: 1.100 ha
- Ur-mailak normalean gehienez duen edukiera: 418 hm3
Edateko ura tratatzea
- Urtasungo EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.050 l/s
- Egillorko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 800 l/s
- Tiebasko EUTE. Tratatzeko ahalmena: 1.000 l/s
Hornidura-sarea
- Luzera: 1.498 km
- Harguneak: 43.851
- Ur-biltegiak: 140 unitate. Edukiera: 273.164 m3
- Ponpatzeak: 55
- Emari-neurgailuak: 1.255
Saneamendu-sarea
- Luzera: 1.738 km
- Harguneak: 74.269
Ekaitz-urak biltzeko biltegiak
- Txantreako ekaitz-urak biltzeko biltegiak
- V=3.000 m3 C2 kolektorera
Hondakin-uretarako instalazioak
Ezaugarriak | Kop. | Zerbitzua hartzen duten biztanleak | |
---|---|---|---|
Arazuriko HUA | Tratamendu osoa: lehen mailakoa + biologikoa (nitrifikazio desfosforizazioarekin) Biosolidoak birziklatzeko planta, kogenerazio-planta |
1 | 506.067 |
HUA txikiak | 7 | ||
Hobi septikoak | Iragazki biologikoa dutenak |
106 |
- |