2024ko ekitaldiko txostena
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
1. Bateratze-perimetroaren aurrekari historikoak, izaera, xedea, jarduerak eta definizioa
1.1. Aurrekari historikoak
Iruñerriko Mankomunitatea (aurrerantzean Mankomunitatea edo Erakunde Menderatzailea), 1982ko uztailaren 2an eratu zen, Plangintza Orokorreko Mankomunitate moduan, lankidetza-eginkizunean Nafarroako Foru Diputazioak parte hartuta, eta Iruñerriko Uren Mankomunitatea izenarekin, Nafarroako Udal Administrazioaren Araubidearen babesean (V. kapitulua, 55. artikulua, d) atala).
Iruñerriko Mankomunitatea (aurrerantzean Mankomunitatea edo Erakunde Menderatzailea), 1982ko uztailaren 2an eratu zen, Plangintza Orokorreko Mankomunitate moduan, lankidetza-eginkizunean Nafarroako Foru Diputazioak parte hartuta, eta Iruñerriko Uren Mankomunitatea izenarekin, Nafarroako Udal Administrazioaren Araubidearen babesean (V. kapitulua, 55. artikulua, d) atala.
1991n, Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea promulgatu eta gero (nabarmen aldatu zuen Foru Komunitateko toki-erakundeen araubide juridikoa) Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuak aldatu ziren, haien edukia errealitate juridiko berrira egokitzeko xedearekin.
Ondoren, zenbait alditan aldatu dira estatutuak, nagusiki, hauetan jarrita arreta: bai eskumenak bere gain hartzea bidaiarien garraio publikoaren gaian, Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan taxi-zerbitzuan eta Iruñerriko Ibai Parkea kudeatzean; eta bai toki-administrazioaren gaian gauzatutako zenbait legegintza-egokitzapen betetzea ere.
Garrantzitsua da nabarmentzea, bere helburuak garatzeko, Erakunde Menderatzailea Iruñerriko Zerbitzuak SA mendeko sozietatearekin aritzen dela (aurrerantzean IZSA edo Mendeko Sozietatea). 1983ko urtarrilaren 4an eratu zen, eta ondoko izen soziala zuen: Iruñerriko Urak, S.A. (ACPSA). Egungo izena hartu zuen Batzar Nagusi Orokorrak hala ebatzi zuelako 1992ko ekainaren 26an egin zen saioan. Sozietate Menderatzaileak IZSAren kapital sozialaren % 100a du.
Azkenik, Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak azken urte hauetan hartutako hiru akordio nabarmendu behar dira:
- 2022ko urriaren 20an egindako saioan, Iruñerriko Zerbitzuak SA Iruñerriko Mankomunitatearen ente instrumental deklaratzea, Nafarroako Kontratu Publikoen apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 8. artikuluan xedatuta dagoenaren eraginetarako.
- 2023ko apirilaren 27ko eta azaroaren 16ko datarekin, estatutuetako 6. artikulua aldatzea onartzea, “8. Mugikortasuna” atal berria sartzeko xedearekin, eta, hartara, etorkizunean bizikleta publikoen kudeaketa-zerbitzua modu erkidetuan ematea ahalbidetzeko.
Foru Komunitateko Administrazioko Tokiko Administrazioko eta Despopulatzeko Zuzendaritza Nagusiak txostena egin zuen eta bertan ondorioztatu zuen estatutuen aldaketa zuzenbidearen araberakoa zela.
Estatutuen aldaketa hori onartutzat jotzeko udal nahikoek onetsi zuten, eta 2024ko apirilaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 88. zenbakikoan, kaleratu zuten.
- 2023ko maiatzaren 25ean egin zen saioan, Iruñerriko Zerbitzuak SAri agindu zitzaion izaera materialeko jarduerak egiteko Ezkabako Eskualde Parkearen kudeaketa zuzena gauzatzearren, eta bai berak zuzenean kudeatzera bideratutako espedientea hasteko ere, Toki Erregimeneko Oinarriak arautzen dituen Legearen 85. artikuluaren arabera. 2024ko ekainaren 20an, Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak onetsi zuen IZSAk Ezkabako Eskualde Parkea zuzenean kudeatzeko formula.
1.2. Izaera, xedea eta jarduerak.
Iruñerriko Mankomunitatea nortasun eta gaitasun juridikoa duen toki-erakundea da, eta autonomia ere badu, bere berariazko xedeak betetzeko. Erakundearen estatutuetan xedatuta dagoenak eraentzen du.
Iruñerriko Mankomunitatearen IFZ P-31 12070B da, eta egun, eta 2023ko azaroaren 15az geroztik, Aduanako Zokoa kalearen 12an du helbidea (lehenago Chinchilla Jeneralaren kalearen 7an zuen). Dagokion zerbitzuaren titulartasuna duen udalerri erkidetuen lurralde-esparrura mugatzen da bere lurralde-esparrua.
Bere estatutuetako 5. artikulua betez, titulartasuna dagokion gai hauetan eskumenak betetzea da Mankomunitatearen xedea, legez ezarrita dauden eta bere lurralde-esparruaren barnean dauden eskumenak:
a) Edateko urez hornitzea, estolderia, eta hondakin-uren saneamendua eta arazketa.
b) Hiri-hondakinak biltzea, tratatzea eta aprobetxatzea.
c) Bidaiarien garraio publikoa.
d) Taxi-zerbitzua, Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuaren barnean.
e) Iruñerriko Ibai Parkearen kudeaketa.
Era berean, Erakunde Menderatzailearen xedea hauxe da: neurria egokia eta beharrezkoa dela ziurtatzen duen txostenaren bidez, unean-unean titulartasuna egokiturik dituen gaietako ekonomia-jarduerak egitea.
Beste alde batetik, aurrekoa kontuan hartu gabe, eta bere estatutuetako 6. artikuluak xedatzen duenez, Mankomunitateak udalaren eskumenak gauzatu ahalko ditu ondoko gaietan, aldez aurretik horien titulartasuna harturik:
1. Hirigintza-arloko antolakuntza, kudeaketa, jarduketa eta araudia; etxebizitzak sustatu eta kudeatzea; parkeak eta lorategiak, hiri-errepide publikoak zolatzea; eta bideak eta landa-bideak zaintzea.
2. Ondare historiko-artistikoa.
3. Ingurumena babestea.
4. Hornidurak, hiltegiak, feriak, azokak, eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzea.
5. Hilerriak eta hileta-zerbitzuak.
6. Kale-bideak garbitzea.
7. Kultur- eta kirol-jarduerak edo instalazioak, aisiarako jarduerak, turismoa.
8. Mugikortasuna.
Gainera, Mankomunitateak onar dezake eskumenak gauzatzea bere esku uztea eta bai haien transferentzia edo deszentralizazioa ere, bere xedea ukitzen duten gaietan, administrazio publikoetako edozeinek eginda.
Azkenik, Iruñerriko Mankomunitatearen eta Iruñerriko Zerbitzuak SAren arteko Harremanen Araudia nabarmendu behar da, bi erakundeen arteko koordinaziorako araudi-tresna gisa duen garrantziarengatik.
Araudi horretako I. kapituluak ezartzen du Mankomunitateak duela bere xedea eratzen duten zerbitzuen titulartasuna eta Iruñerriko Zerbitzuak SA dela zerbitzuak emango dituena, Batzar Nagusiaren akordioen arabera. Ondoren, erakunde bakoitzari dagozkion eginkizunak eta eskumenak zehazten dira. Mankomunitateari Iruñerriko Zerbitzuak SAren jardunaren kontroleko, ikuskatzeko eta goi-zuzendaritzako eginkizunak dagozkio, eta sozietateari, enpresa-jardueraren emate materiala bere osotasunean.
II. kapituluak Iruñerriko Zerbitzuak SAri aplikagarria zaion araubide juridikoa ezartzen du, eta garrantzi handiko hainbat alderdi arautzen ditu:
- IZSAri atxikitzen zaizkion betebeharrak, Mankomunitatearen bitarteko teknikoa den aldetik.
- IZSAri atxikitzen zaizkion betebeharrak, Mankomunitatearen bitarteko teknikoa den aldetik.
- Kudeatzea aginduta duen zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondorioz partikularrei beren ondasun eta eskubideetan eragindako kalte-galerengatiko IZSAren erantzukizuna.
- Mankomunitatearen ondasunak IZSAri atxikitzea.
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak 1997ko abenduaren 18an egin zuen saioan hitzartu zuen, 1998ko urtarrilaren 1eko eraginarekin, Mendeko Sozietateari atxikitzea, gutxienez hogeita bost urteko eperako, Mankomunitateak aginduta zituen zerbitzuen kudeaketari lotutako ondasun guztiak, ondasun horiek eratzen dituzten ondasun, eskubide eta betebehar guztiak ematearen bidez. Gero, Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak 2022ko urriaren 20an egin zuen saioan hitzartu zuen beste hogeita bost urterako luzatzea IZSAri ondasunak atxikitze hori, eta denak, beranduenez, 2047ko abenduaren 31n amaituko dira.
- IZSAren artxiboetan dauden erregistroak eta dokumentuak eskuratzeko eskubidea.
III. kapituluak Iruñerriko Zerbitzuak SAren araubide ekonomikoa zehazten du, aurrekontuei, kontabilitateari, tarifei, urteko kontuei eta kontrolari (bai kanpokoa eta bai Mankomunitateak barnean egiten duena) dagozkion gaiak eta alderdiak araututa.
1.3. Bateratze-perimetroaren definizioa
Hemen ageri diren urteko kontu bateratuen barne daude Erakunde Menderatzaileak zuzenean edo zeharka kontrolatutako sozietateen finantzetako egoera-orriak, ekitaldi bakoitzeko abenduaren 31n. Erakunde Menderatzaileak kontrola du, baldin eta partaidetza izandako enpresen finantza- eta eragiketa-politikak ezartzeko ahalmena badu.
2023ko ekitaldi itxikoak izan ziren azken urteko kontu bateratuak, eta Mankomunitateko Batzar Nagusiak 2024ko ekainaren 20an onetsi zituen.
Urtean zehar eskuratutako edo besterendutako sozietateen emaitzak emaitza bateratuaren barnean sartzen dira kontrola benetan hartzen den egunetik edo kontrola galtzen den unea arte, egokia denaren arabera.
Beharrezkoa denean, bertan sartutako sozietateetako batzuek erabilietatik desberdinak badira urteko kontu bateratu atxikiak prestatzean aplikatutako kontabilitatearen printzipioak eta balorazio-irizpideak, bateratze-prozesuan doitzeak sartzen dira eta beharrezkoak diren birsailkatzeak, azken horiek homogeneizatzeko eta matrizeak aplikatutako Kontabilitateko Plan Orokorrera egokitzeko.
Hau da mendeko sozietateen gaineko informazioa, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitakoarekin bat:
| MENDEKO SOZIETATEAK | Euroak | Balio garbia liburuetan | 2022an jasotako dibidenduak | Partaidetza % | ||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Harpidetutako kapitala | Jaulkipen-prima | Erreserbak | Ekitaldiko emaitza | Zuzena | Zeharkakoa | |||
| Iruñerriko Zerbitzuak SA | 1.202.000,00 | 27.768.094,58 | 61.593.065,57 | 6.037.162,45 | 28.970.118,79 | 0,00 | 100,00 | 0,00 |
Mendeko Sozietateak -Iruñerriko Zerbitzuak SA- 2024ko abenduaren 31n itxi zituen bere azkeneko urteko kontuak. Akziodun bakarrak onetsi zain daude kontu horiek. Sozietateko administratzaileek ez dute espero aldaketa garrantzitsuak izatea horietan onespen horren ondorioz.
2. Urteko kontuak aurkezteko oinarriak
a) Irudi zehatza
Mankomunitateko kontu-hartzaileak eta lehendakariak formulatu dituzte honekin batera dauden 2024ko ekitaldiko urteko kontu bateratuak. 2024ko abenduaren 31n bukatu den urteko ekitaldiko urteko kontuak prestatu dira Erakunde Menderatzailearen eta Mendeko Sozietatearen kontabilitate-erregistroak oinarritu hartuta. Kontu hauek ondokoekin bat aurkezten dira: Kontabilitate Plan Orokorra, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuak onartua, Kontabilitate Plan Orokorra onartzen duena; irailaren 17ko 1159/2010 Errege Dekretuak xedatutako irizpideak, urteko kontu bateratuak formulatzeko arauak onartzen dituena; eta kontabilitateari buruz legez eta nahitaez bete behar diren xedapenak. Beraz, ondokoen irudi zehatza agertzen dute alderdi esanguratsu guztietan: ondasunak eta finantza-egoera bateratua 2023ko abenduaren 31n, eta horren eragiketen emaitza bateratua; eta eskudiru-fluxu bateratuak, dagokien ekitaldian izandakoak.
Batzarrak 2024ko urteko kontuak onartu gabe baditu ere, urteko kontu bateratuak formulatzearen arduradunen ustez, ez da aldaketa nabarmenik izango, onartze horren ondorioz.
b) Kontabilitate-printzipioak
Urteko kontu bateratu hauek egiteko aplikatu diren kontabilitate-printzipioak eta arauak laburtuta daude txosten honen 3. oharrean. Ondasunei, finantza-egoerari eta emaitzei eragiten dieten nahitaezko kontabilitate-oinarriak aplikatu dira urteko kontu bateratu hauek egiteko.
c) Balorazioaren alderdi kritikoak, ziurgabetasunaren zenbatespena eta iritzi nabarmenak kontabilitate-politikak aplikatzean
Mankomunitateko lehendakaria eta kontu-hartzailea dira urteko kontu hauek jasotzen duten informazioaren erantzuleak.
Funtzionamenduan dagoen enpresaren printzipioaren pean egin ditu Taldeak 2024ko ekitaldiko urteko kontuak. Ez dago inolako arrisku garrantzitsurik, hurrengo ekitaldiko aktiboen eta pasiboen balioetan aldaketa esanguratsurik ekarriko duenik.
2024/RECURSOS/000008 errekurtsoa, 2024ko konturako ordainketei dagokiena, etenda dago.
Honekin batera doazen urteko kontuetan, zenbaitetan, zenbatespenak erabili dira bertan erregistratuta dauden aktibo, pasibo, diru-sarrera, gastu eta konpromisoetako batzuk kuantifikatzeko. Funtsean, zenbatespen horiek aktibo materialen eta ukiezinen bizitza baliagarriari dagozkio (3.3 eta 3.4 oharrak), aktibatutako zerga-kredituak berreskuratu ahal izateari (3.12 oharra) eta Gongorako zabortegia eraisteko hornidurei (3.10 oharra). Urteko kontu hauek egiteko unean aztertutako gertakarien gainean eskuragarri zegoen informazio onena kontuan hartuta egin baziren ere zenbatespen horiek, gerta liteke etorkizunean zerbait gertatzea eta haiek aldatzera behartzea (gorantz edo beherantz) hurrengo ekitaldietan, eta hori modu prospektiboan egingo litzateke, zenbatespenaren aldaketaren eraginak aitortuta etorkizuneko galeren eta irabazien kontuetan.
d) Informazioa alderatzea
Alderatu ahal izateko, urteko kontu bateratuek aurreko ekitaldikoak ere aurkezten dituzte, balantzeko kontu-sailetako bakoitzarekin, galeren eta irabazien kontukoekin, ondasun garbien aldaketen egoera-orrikoekin, eskudiru-fluxuen egoera-orrikoekin batera, 2024ko ekitaldiko kopuruez gain. Halaber, 2024ko ekitaldiari dagokion txosten honetan dagoen informazioa, alderatzeko xedeetarako, 2022ko ekitaldiko informazioarekin batera aurkezten da.
Ez da aldaketarik egon bateratze-perimetroan 2024ko ekitaldian, aurreko urtearen aldean.
e) Kontu-sailak multzokatzea
Urteko kontu bateratuek ez dute balantze bateratuan, galeren eta irabazien kontu bateratuan, ondasun garbien aldaketen egoera-orri bateratuan edo eskudiru-fluxuen egoera-orri bateratuan multzokatu den kontu-sail bakar bat ere.
f) Kontu-sail arrunten eta ez arrunten sailkapena
Kontu-sail arruntak sailkatzeko, urtebeteko epe maximoa hartu da kontuan, urteko kontu hauen datatik aurrera zenbatzen hasita.
g) Aldaketak kontabilitate-irizpideetan
2023ko ekitaldian ez da aldaketa esanguratsurik izan kontabilitateko irizpideetan, aurreko ekitaldian aplikatutako irizpideak aintzat hartuta.
h) Zenbait kontu-sailetan bildutako elementuak
Ez da aurkezten balantze bateratuko bi kontu-sailetan edo gehiagotan erregistratutako ondarezko elementurik.
i) Akatsak zuzentzea
2023ko ekitaldiko urteko kontu bateratuek ez dute barne hartzen ekitaldian detektatutako akatsen ondorioz egindako doitzerik.
j) Garrantzi erlatiboa
Finantza-egoeretako kontu-sail desberdinei edo beste alderdi batzuei buruz txosten honetan bereizi beharreko informazioa zehaztean, Erakunde Menderatzailea eta erakunde bateratuak, Kontabilitateko Plan Orokorraren kontzeptu-esparruarekin bat eginda, aintzat hartu du garrantzi erlatiboa 2023ko ekitaldiko urteko kontu bateratuekin lotuta.
3. Erregistro- eta balorazio-arauak
Hauek izan dira 2024ko abenduaren 31n bukatutako urteko ekitaldirako bere urteko kontuak egitean taldeak erabili dituen erregistro- eta balorazio-arau nagusiak, Kontabilitateko Plan Orokorrean xedatutakoekin bat:
3.1) Homogeneizazioa
Aldi baterako homogeneizazioa.
Bateratzera behartuta dagoen sozietatearen urteko kontuen data eta aldi berberean ezarri dira erantsitako urteko kontu bateratuak.
Taldeko sozietate guztiek beren ekitaldia ixten dute urteko kontu bateratuan data berberean.
Balorazio-homogeneizazioa.
Aktiboaren eta pasiboaren elementuak, diru-sarrerak eta gastuak, eta taldeko sozietateen urteko kontuen gainerako kontu-sailak metodo uniformeei jarraituta daude baloratuta, betiere araudi hauetan ezarritako printzipio- eta balorazio-arauekin bat: Merkataritza Kodea, Kapitaleko Sozietateen Legearen eta Kontabilitateko Plan Orokorraren testu bategina, eta kasu honetan aplikagarria den gainerako legeria.
Aktibo edo pasiboaren elementuren bat, edo diru-sarrera edo gasturen bat, edo urteko kontuen beste kontu-sailen bat uniformeak ez diren irizpideen arabera baloratu bada bateratzean aplikatutakoekin alderatuta, elementu hori berriz baloratzen da eta soilik bateratzearen ondorioetarako. Orduan beharrezkoak diren egokitzapenak egiten dira. Salbuespena litzateke balorazio berriaren emaitzak garrantzi gutxiko interesa ez eskaintzea taldearen irudi zehatza lortze aldera.
Hala ere, taldeak zenbait jarduera egiten baditu, eta horietako batzuk kontuei buruzko arau orokorraren (Kontabilitateko Plan Orokorra) arabera arautzen badira, eta beste batzuk Espainian finantza-sektoreko erakunde batzuei aplikatzen zaien arauaren arabera, edo subjektu kontablearen arrazoiarengatik, arau espezifikoak errespetatu beharko dira erabilitako irizpideak zehatz-mehatz azalduta; nolanahi ere, aukerak aurkezten dituzten irizpide horien beharrezko homogeneizazioa egin beharko da irudi zehatzaren helburuari begira. Hartara, eragiketak homogeneizatzeko orduan kontuan hartu beharko da taldearen baitan eragiketa horretarako garrantzi handiagoa duen sozietatearen banakako kontuetan aplikatutako irizpidea.
Araudi espezifikoak ez badu aukerarik ematen, erakundeak bere banakako kontuetan aplikatutako irizpideari jarraitu beharko zaio.
Homogeneizazioa barne-eragiketengatik.
Taldeko sozietateetako urteko kontuetan barneko eragiketetatik eratorritako kontu-sailak ez datozenean bat, edo erregistratzeko zain dagoen kontu-sailen bat dagoenean, egokiak diren doitzeak egiten dira, dagozkion ezabatzeak praktikatzeko.
Agregazioa egiteko homogeneizazioa.
Taldeko sozietate baten urteko kontuen egituran beharrezkoak diren birsailkatzeak egiten dira, urteko kontu bateratuetakoarekin bat etortzeko.
3.2) Bateratze-perimetroaren barnean dauden sozietateen arteko eragiketak
Erakunde Menderatzailearen urteko kontuak eta Mendeko Sozietatearenak bateratu dira integrazio orokorraren metodoaren bidez, jarraian agertzen diren funtsezko oinarriekin bat:
- Mendeko Sozietatean izandako parte-hartzea ezabatu da aipatutako partaidetzari egozten ahal zaion berezko funtsen zati proportzionalaren bidez.
- Hauek kendu dira: 2024ko abenduaren 31ko saldoak eta bi sozietate bateratuen artean data horretan bukatutako ekitaldian egin diren transakzio garrantzitsuak.
- Halaber, 2024ko urtarrilaren 1ean gauzatutako atxikitzeen luzapenari dagozkion saldoak kendu egin dira.
3.3) Ibilgetu ukiezina
Administrazio-kontzesioak, Erakunde Menderatzailean sartzerakoan toki-erakundeek egindako ekarpenetatik etorriak, integrazio-egintzan onartutako balioan aurkezten dira. Geroko kontzesioak, Erakunde Menderatzaileak zuzen lortuak, eskurapen-prezioan baloratuko dira, edo, bestela, behar den kontzesioa eskuratzeko egindako gastuen zenbateko osoarengatik.
Horiek guztiek amortizatzeko prozesu lineal bati jarraitzen diote, kontzesio bakoitzerako hasiera batean zehaztutako kontzesio bizitzaren arabera, 1990eko urtarrilaren 1etik aurrera sartutako kontzesioak izan ezik. Haiei 20 urteko gehieneko muga ezartzen zaie. Balorazioa murriztu ahalko lukete narriadurengatik izandako galerek, halakoak gertatuko balira.
Kontzesio-bizitzaren urteak eta atxikitako administrazio-kontzesioei ezarri zaien amortizazio-epea hauek dira:
| Hasierako kontzesio-bizitza | Amortizazio-epea | |
|---|---|---|
| Artetako iturburua | 30 | 29 |
| Eugiko urtegia | 40 | 28 |
| Arakil ibaia | 10 | 10 |
| Julián Arteaga kaleko aparkalekuko plazak | 50 | 20 |
| Eugiko aprobetxamendu hidroelektrikoa | 70 | 20 |
| Urtasungo aprobetxamendu hidroelektrikoa | 70 | 20 |
Urei buruzko 29/1985 Legearen, abuztuaren 2koaren, babesean formalizatu da kontzesio-bizitzak bukatzeko epe berria. Aipatutako arauarekin bat, 2061eko urtarrilaren 1ean finkatu da horien bukaera, aurreko koadroan zehazten diren kontzesio guztietarako, Julián Arteaga kaleko aparkalekuei dagokiena izan ezik, ez baita sartzen lege horren esparruan. Kontzesioen bizitzak luzatzeak ez dio inolako aldaketarik ekarri kontzesioen balorazioari, ezta xedatutako amortizazio epeei ere.
"Beste ibilgetu ukiezin batzuk” epigrafea Erakunde Menderatzaileak 2014ko uztailaren 1ean (ikusi 1.1 oharra) egindako ondarezko ekarpenetatik dator eta Ibai Parkeari atxikitako ondasunen erabilera-eskubidearen balioa erakusten du.
Ibilgetu ukiezinaren gainerakoa aitortzen da, hasiera batean, erosketa-kostuarengatik, eta, geroago, bere kostuan baloratzen da, dagokion amortizazio metatuak (bere balio-bizitzaren arabera kalkulatua) eta narriatzeagatik gertatzen ahal zaizkion galerek murriztua. Aplikazio informatikoen amortizazioa linealki egiten da lauzpabost urteko aldian, aplikazio bakoitza ustiatzen hasten den unetik kontatzen hasita.
Taldeak kontabilitatean aitortzen du narriaduran jatorria duten aktibo horien balio erregistratuan gertatzen ahal den edozein galera, eta kontrapartida gisa erabiltzen da galeren eta irabazien kontuaren "Narriadura eta emaitza ibilgetuaren besterentzeengatik" epigrafea.
Narriadura dela-eta, ekitaldi honetan ez da aktibo ukiezin horietatik etorritako galera garbirik aitortu.
Erabilera-, ustiapen- edo salmenta-baldintzetan egoteko urte batetik gorako denbora behar duen ibilgetu ukiezinaren kostuan, Taldeak zuzenean eskuratzeari, eraikitzeari edo ekoizteari egozten ahal zaion berariazko finantzaketarekin edo generikoarekin lotutako finantza-gastuak sartzen ditu. Ekitaldian zehar ez da kontzeptu honengatiko zenbatekorik aktibatu.
Konponketak ez dira bizitza baliagarria luzatzea eta mantentze-kostuak galeren eta irabazien kontuan kargatzen dira, gertatzen diren ekitaldian.
3.4) Ibilgetu materiala
Eskuratze-prezioan edo ekoizpen-kostuan balioesten da. Deskontu edo prezio-beherapen oro kendu ondoren fakturatutako zenbatekoaz gain, abian jarri arte sortzen diren gastu gehigarri guztiak eta zuzenean lotutakoak ere hartzen ditu barne, hala nola berdinketa- eta eraispen-gastuak, garraioa, aseguruak, instalazioa, muntaketa eta antzeko beste batzuk edo ekarpen-kostuan.
Erabilera-, ustiapen- edo salmenta-baldintzetan egoteko urtebete baino gehiago behar duen ibilgetu materialaren kostuan, erosketari, eraikuntzari edo ekoizpenari zuzenean egotz dakiokeen finantzaketa espezifikoarekin edo generikoarekin lotutako finantza-gastuak sartzen ditu Taldeak. Ibilgetu materialaren balioaren parte da, halaber, eraistearen edo erretiratzearen ondoriozko obligazioen eta aktiboari lotutako beste obligazio batzuen egungo balioaren hasierako estimazioa, hala nola birgaitze-kostuena, obligazio horiek hornidurak erregistratzea dakartenean.
Ibilgetu materialaren balorazioa murriztuta dago dagokion amortizazio metatuarengatik eta izan dituen narriaduragatiko galerengatik.
Ibilgetu materialaren hasierako balorazioa aldarazi ahal izango dute eraiste- eta birgaitze-kostuei lotutako horniduraren zenbatekoa aldatzen duten kontabilitateko zenbatespenetan egin daitezkeen aldaketek.
Produktibitatea, ahalmena edo eraginkortasuna handitzea edo ondasunen balio-bizitza luzatzea ekartzen duten zabaltze-, modernizatze- edo hobetze-kostuak kapitalizatzen dira aipatutako ondasunen kostu handiago gisa.
Kontserbatze- eta mantentze-gastuak, ekitaldian eragindakoak, galeren eta irabazien kontuan sartzen dira, gertatzen diren unean.
Ibilgetu materialaren amortizazioak egiten dira metodo linealari jarraikiz. Aktiboen kostua ken beren hondar-balioa banatzen da kalkulatzen den balio-bizitzaren urteetan, ondoko xehetasunen arabera:
| Zenbatetsitako balio-bizitzaren urteak | |
|---|---|
| Eraikuntzak eta instalazio teknikoak | 20 |
| Makineria, tresneria, beste instalazio batzuk eta altzariak | 7 |
| Informazio-prozesuen ekipoak | 4 |
| Garraio-elementuak | 5 |
| Beste ibilgetu batzuk | 7-10 |
Taldeak, gutxienez, ekitaldi bakoitzaren amaieran ebaluatzen du ibilgetu materialaren narriaduragatiko balio-galeren zantzurik dagoen, aktibo horien balio berreskuragarria liburuetako balioaren zenbatekoa baino zenbateko txikiagora murrizten duenik. Edozein zantzu badago, aktiboaren balio berreskuragarria zenbatesten da, balio-narriaduragatiko balizko galeren galeraren irismena zehazteko. Aktiboak beste aktibo edo aktibo multzo batzuekiko independenteak den diru-fluxurik sortzen ez badu, aktiboa dagoen unitate diru-sortzailearen (UDS) balio berreskuragarria kalkulatzen du Taldeak.
Aktiboen balio berreskuragarria hauxe da: arrazoizko balioa ken salmenta-kostuaren eta erabilerako balioaren arteko balio handiena. Erabilerako balioa zehazteko, honako hauek hartzen dira kontuan: aktiboa erabiltzean etorkizunean espero diren diru-fluxuak, fluxuen zenbatekoan edo denbora-banaketan izan daitezkeen aldaketei buruzko itxaropenak, diruaren denbora-balioa, aktiboarekin lotutako ziurgabetasuna jasateagatik ordaindu beharreko prezioa eta merkatuko partaideek aktiboarekin lotutako etorkizuneko diru-fluxuen balorazioan kontuan hartuko lituzketen beste faktore batzuk.
Zenbateko berreskuragarri zenbatetsia aktiboaren kontabilitateko balio garbia baino txikiagoa bada, narriaduragatiko galera erregistratuko da galera eta irabazien kontuan zordunduta, eta aktiboaren kontabilitate-balioa zenbateko berreskuragarrira murriztuko da.
Narriaduragatik egindako balio-zuzenketa edo itzulketa aitortu ondoren, hurrengo ekitaldietako amortizazioak kontabilitate-balio berriaren arabera doituko dira.
Aurrekoa gorabehera, aktiboen inguruabar espezifikoek agerian uzten badute galera itzulezina dela, galera hori galera eta irabazien kontuko ibilgetutik datozen galeretan aitortzen da zuzenean.
2024ko ekitaldian, Taldeak ez du ibilgetu materialen narriadura-galerarik izan.
3.5) Ondasun higiezinetako inbertsioak
Ondasun higiezinetako inbertsio gisa sailkatzen dira aktibo ez-korrienteak edo arruntak, higiezinak direnak eta errentak, gainbalioak edo biak lortzeko dituenak, ondasun edo zerbitzuen ekoizpenean edo horniduran erabili beharrean, edo helburu administratiboetarako edo eragiketen ohiko jardueran saldu beharrean. Halaber, Taldearen ondarean sartzeko unean zehaztu gabeko etorkizuneko erabilerak dituzten lursailak eta eraikinak.
Ondasun higiezinetarako inbertsioak baloratzeko, lursailetarako eta eraikuntzetarako ibilgetu materialaren irizpideak erabiltzen dira, eta honako hauek dira:
- Eraiki gabeko orubeak eskuratze-prezioan balioesten dira, gehi egokitzapen-gastuak, hala nola itxiturak, lur-mugimenduak, saneamendu- eta drainatze-obrak, eraikuntzak eraisteko gastuak oin berriko obrak egiteko beharrezkoa denean, ikuskapen-gastuak eta planoak altxatzeko gastuak erosi aurretik egiten direnean, bai eta orubea birgaitzeko kostuetatik eratorritako egungo betebeharren egungo balioaren hasierako balioespena ere.
- Eraikuntzak eskuratze-prezioaren edo ekoizpen-kostuaren arabera balioesten dira, iraunkortasun-izaera duten instalazioak eta elementuak barne, eraikuntzari datxezkion tasen eta proiektuaren eta obra-zuzendaritzaren ordainsari fakultatiboen arabera.
3.6) Errentamenduak
Taldeak finantza-errentamendu gisa erregistratzen ditu errentatzaileak kontratuaren xede den aktiboaren jabetzari datxezkion arriskuak eta etekinak errentariari funtsean transferitzea ekartzen duten eragiketak, gainerakoa errentamendu operatibo gisa erregistratuta.
Indarrean dagoen araudiak ezartzen du errentan hartutako ondasunen kostua egoera-balantzean kontabilizatuko dela, kontratuaren xede den ondasunaren izaeraren arabera, eta, aldi berean, pasibo bat zenbateko berberean. Zenbateko hori hau izango da: txikiena errentan hartutako ondasunaren arrazoizko balioaren eta errentamenduaren hasieran hitzartutako gutxieneko kopuruek une horretan duten balioaren artean, erosteko aukera barne hartuta, gauzatzeari buruz arrazoizko zalantzarik ez dagoenean. Ez dira kalkuluaren barnean sartuko kuota kontingenteak, zerbitzuen kostua eta errentatzaileak jasanarazitako zergak.
Eragiketa-mota honengatik erregistratutako aktiboak aktibo material guztiei aplikatutako antzeko irizpideekin amortizatzen dira, haien izaera aintzat hartuta.
Errentamendu operatiboko eragiketetan, errentan hartutako ondasunaren jabetzak eta funtsean ondasunari dagozkion arrisku eta abantaila guztiek errentatzailearengan jarraitzen dute.
Errentamendu operatiboko akordioetatik eratorritako diru-sarrerak eta gastuak galeren eta irabazien kontuan kontabilizatzen dira, sortzen diren ekitaldian.
Errentamendu operatibo bat kontratatzean egiten den edozein kobrantza edo ordainketa aurreratutako kobrantza edo ordainketa gisa tratatzen da, eta emaitzei egozten zaie errentamenduaren aldian zehar, alokatutako aktiboaren etekinak uzten edo jasotzen diren heinean.
3.7) Finantza-tresnak
Taldeak finantza-tresnen atalean erregistratuta ditu enpresa batean finantza-aktibo bat eta, aldi berean, beste enpresa batean finantza-pasibo bat edo ondare-tresna bat sortzen duten kontratuak. Beraz, arau hau honako finantza-tresna hauei aplikatuko zaie:
- Finantza-aktiboak:
- Eskudirua eta beste aktibo likido baliokide batzuk;
- eragiketa komertzialengatiko kredituak: bezeroak eta hainbat zordun;
- beste batzuei emandako kredituak: hala nola emandako finantza-maileguak eta -kredituak, aktibo ez-korrienteen salmentatik sortutakoak barne;
- eskuratutako beste enpresa batzuen zorra adierazten duten baloreak: obligazioak, bonuak eta ordaindukoak;
- eskuratutako beste enpresa batzuen ondare-tresnak: akzioak, inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzak eta beste ondare-tresna batzuk;
- enpresaren aldeko balorazioa duten deribatuak: besteak beste, gerokoak edo eperako eragiketak, aukerak, finantza-trukeak eta eperako atzerri-monetaren salerosketa; eta
- beste finantza-aktibo batzuk: hala nola kreditu-erakundeetako gordailuak, langileentzako aurrerakinak eta kredituak, eratutako fidantzak eta gordailuak, kobratzeko dibidenduak eta ondare propioko tresnen gainean eskatutako ordainketak.
- Finantza-pasiboak:
- Merkataritza-eragiketengatiko zorrak: hornitzaileak eta hainbat hartzekodun;
- kreditu-erakundeekiko zorrak;
- jaulkitako obligazioak eta bestelako balore negoziagarriak: bonuak eta ordaindukoak;
- enpresaren aurkako balioespena duten deribatuak: besteak beste, gerokoak edo eperako eragiketak, aukerak, finantza-trukeak eta eperako atzerri-monetaren salerosketa;
- ezaugarri bereziak dituzten zorrak; eta
- beste finantza-pasibo batzuk: beste batzuekiko zorrak, hala nola kreditu-erakunde ez diren pertsona edo enpresetatik jasotako finantza-maileguak eta -kredituak, aktibo ez-korrienteak erostean sortutakoak barne, jasotako fidantzak eta gordailuak, eta beste batzuek partaidetzen gainean eskatutako ordainketak.
- Ondare propioko tresnak: funts propioetan sartzen diren finantza-tresna guztiak, hala nola jaulkitako akzio arruntak edo kapital sozialeko partaidetzak.
3.7.1. Epe luzerako eta laburrerako finantza-inbertsioak
Kostu amortizatuko finantza-aktiboak. Finantza-aktibo bat kategoria honetan sartzen da, baita merkatu antolatu batean negoziaziora onartuta dagoenean ere, enpresak inbertsioari eusten badio kontratua gauzatzetik eratorritako eskudiru-fluxuak jasotzeko helburuarekin, eta finantza-aktiboaren kontratu-baldintzek eragiten badituzte, zehaztutako datetan, eskudiru-fluxuak, soil-soilik printzipalaren kobrantzak direnak eta pendiente dagoen printzipalaren zenbatekoaren gaineko interesak. Soil-soilik printzipalaren kobrantzak eta pendiente dagoen printzipalaren zenbatekoaren gaineko interesak diren kontratuzko eskudiru-fluxuak mailegu arruntaren izaera duen akordio bati datxezkio, alde batera utzirik eragiketa zero interes-tasa edo merkatukoaren azpitik hitzartzen bada. Oro har, kategoria honetan sartzen dira merkataritza-eragiketengatiko kredituak (ondasunak saltzean eta zerbitzuak ematean sortzen diren finantza-aktiboak, enpresaren trafiko-eragiketengatik, kobrantza geroratuarekin), eta bai merkataritzakoak ez diren eragiketengatiko kredituak (ondare-tresnak eta deribatuak izan gabe, jatorri komertzialik ez duten finantza-aktiboak eta kobrantzak zenbateko jakin batekoak edo mugagarrikoak dituztenak, enpresak emandako mailegu- edo kreditu-eragiketetatik datozenak). Hau da, kategoria honen barnean kobratu beharreko kontuak eta maileguak egongo lirateke, eta bai zorraren balio adierazgarriak, mugaegun finkatua dutenak, zenbateko jakin edo mugagarriko kobrantzak, merkatu aktibo batean negoziatzen direnak eta Taldeak mugaeguna arte kontserbatzeko asmoa eta gaitasuna duenak.
- Hasierako balorazioa: hasiera batean beren arrazoizko balioaren arabera baloratzen dira, zuzenean egoztekoak dituzten transakzio-kostuak gehituta. Edonola ere, urtebete baino gutxiagoko mugaeguna duten eta kontratuzko interes-tasa esplizitua ez duten merkataritza-eragiketengatiko kredituak, eta bai langileentzako kredituak, kobratu beharreko dibidenduak eta ondare-tresnen gainean exijitutako ordainketak beren balio nominalaren arabera baloratu ahal izango dira, eskudiru-fluxuak ez eguneratzearen eragina esanguratsua ez denean.
- Ondorengo balorazioa: kostu amortizatuan egiten da eta sorrarazitako interesak galeren eta irabazien kontuan kontabilizatzen dira, benetako interes-tasaren metodoa aplikatuta.
Hala ere, urtebete baino gutxiagoko mugaeguna duten kredituak, aurreko atalean xedatutakoaren arabera, hasiera batean beren balio nominalaren arabera baloratzen direnak, zenbateko horren arabera baloratzen jarraituko dira, baldin eta ez badira narriatu.
Jaulkitzailearen finantza-zailtasunen ondorioz aldatzen direnean finantza-aktibo baten kontratuzko eskudiru-fluxuak, enpresak aztertuko du egokia den galera bat kontabilizatzea balioa narriatzeagatik.
- Narriadura: Taldeak egokiak diren narriadurak erregistratzen ditu, kobratu beharreko kontuen berreskuratu beharreko zenbatekoaren eta erregistratuta dauden liburuetako balioaren artean dagoen diferentziaren arabera.
Gutxienez ekitaldiaren itxieran, beharrezkoak diren balorazio-zuzenketak egiten dira baldin eta ebidentzia objektibo bat badago, kategoria honetan sartutako finantza-aktibo baten balioa, edo kolektiboki baloratutako arrisku-ezaugarri antzekoak dituzten finantza-aktibo batzuen multzoa, narriatu egin dela hasierako aitorpenaren ondoren gertatu den edo diren gorabehera baten edo batzuen emaitza moduan, eta etorkizunerako zenbatetsitako eskudiru-fluxuetan murrizketa edo atzerapena ekar dezaketenen emaitza moduan, zordunaren kaudimengabeziak eraginda etor daitezkeenak.
Finantza-aktibo horien balioa narriatzeagatiko galera hauen arteko aldean da: liburuetan duten balioaren eta etorkizuneko eskudiru-fluxuen une horretako balioaren artekoa, egokia bada, barne hartuta benetako bermeak eta pertsonala gauzatzetik datozenak, sortuko dela zenbatesten direnak, hasieran aitortzeko unean kalkulatutako benetako interes-tasan deskontatuta.
Narriaduragatiko balio-zuzenketak, eta bai ondorengo gorabehera batekin lotutako arrazoiengatik galera horren zenbatekoa gutxitzen bada egindako berrikuspenak ere, gastu edo diru-sarrera gisa aitortzen dira, hurrenez hurren, galeren eta irabazien kontuan. Narriaduraren itzulketaren muga da balioaren narriadura erregistratu ez balitz itzulketa-egunean aitortuta egongo litzatekeen aktiboaren liburuetako balioa.
Finantza-aktiboen birsailkapena
Taldeak aldatzen duenean bere finantza-aktiboak kudeatzeko duen modua eskudiru-fluxuak sortzeko, ukitutako aktibo guztiak birsailkatuko diru, arau honetako aurreko ataletan ezarritako irizpideekin bat eginez. Kategoria birsailkatzea ez da balantzeko baja baten kasua, baizik eta balorazio-irizpidean aldaketa bat egitea.
Birsailkapen hauek gerta daitezke:
- Kostu amortizatuko finantza-aktiboen birsailkapena arrazoizko balioko finantza-aktiboen kategoriara, galeren eta irabazien kontuan aldaketak izanda eta alderantziz.
- Kostu amortizatuko finantza-aktiboen birsailkapena arrazoizko balioko finantza-aktiboen kategoriara, ondasun garbietan aldaketak izanda eta alderantziz.
- Arrazoizko balioko finantza-aktiboen birsailkapena galeren eta irabazien kontuan aldaketak izanda, arrazoizko balioko finantza-aktiboen kategoriara ondasun garbietan aldaketak izanda eta alderantziz.
- Kostura baloratutako ondare-tresnetan egindako inbertsioen birsailkapena arrazoizko balioko finantza-aktiboen kategoriara galeretan eta irabazietan aldaketak izanda eta alderantziz.
Finantza-aktiboetatik jasotako interesak eta dibidenduak
Eskuratu ondoren sortutako finantza-aktiboen interesak eta dibidenduak sarrera gisa kontabilizatzen dira galeren eta irabazien kontuan. Kostu amortizatuan baloratutako finantza-aktiboen interesak aitortzen dira benetako interes-tasaren metodoaren arabera, eta ondare-tresnetan egindako inbertsioetatik datozen dibidenduetako diru-sarrerak aitortzen dira Taldeak haiek jasotzeko eskubideak sortu direnean.
Finantza-aktiboen hasierako balioespenean, une horretan sortu baina mugaeguneratu ez diren interes esplizituen zenbatekoa modu independentean erregistratzen dira, epemugaren arabera, eta bai eskuratzeko unean organo eskudunak hitzartutako dibidenduen zenbatekoa ere.
Halaber, banatutako dibidenduak eskuratzeko eguna baino lehen sortutako emaitzetatik badatoz, zalantzarik gabe, eskuratu ondoren partaidetutakoak sortutako etekinak baino handiagoak diren zenbatekoak banatu direlako, ez dira aitortzen diru-sarrera gisa, eta inbertsioaren kontabilitate-balioa gutxitzen dute.
Partaidetutakoak etekinak sortu dituen edo ez erabakitzea egiten da soil-soilik eskuratze-dataren ondoren galeren eta irabazien kontu indibidualean kontabilizatutako etekinak kontuan izanda, baldin eta zalantzarik gabe etekin horien konturako banaketa inbertsioaren berreskuratze gisa kalifikatu behar bada, dibidendua jasotzen duen erakundearen ikuspegitik.
Finantza-aktiboen baja
Taldeak baja ematen die finantza-aktiboei, dagokion finantza-aktiboari diru-fluxuen gaineko eskubideak amaitzen direnean edo laga direnean eta jabetzari datxezkion arrisku eta mozkinak funtsean transferitu direnean. Kobratu beharreko kontuen kasuan, kaudimengabezia- eta berandutza-arriskuak transmititu badira, oro har, gertaera hori gertatzen dela ulertuko da.
Finantza-aktiboari baja ematen zaionean, transakzio-kostu garbietatik jasotako kontraprestazioaren eta aktiboaren kontabilitate-balioaren arteko diferentziak, zuzenean ondare garbian kontabilizatutako zenbateko metatuak gehituta, aktibo horri baja ematean sortutako irabazia edo galera zehazten du, eta hori gertatzen den ekitaldiko emaitzaren parte da.
Aitzitik, Taldeak ez die baja ematen finantza-aktiboei, eta finantza-pasibo bat aitortzen du, jasotako kontraprestazioaren zenbateko berekoa, bere jabetzari datxezkion arrisku eta onurak funtsean atxikitzen diren finantza-aktiboen lagapenetan.
3.7.2. Eskudirua eta beste baliabide aktibo likido baliokide batzuk
Honekin batera doan egoera-balantzeko epigrafe honetan, kutxako eta bankuetako eskudirua, ageriko gordailuak eta likidezia handiko hiru hilabetetik beherako epemuga duten epe laburreko beste inbertsio batzuk erregistratzen dira. Horiek berehala egin daitezke kutxan eta ez dute baliorik aldatzeko arriskurik.
3.7.3. Finantza-pasiboak
Kostu amortizatuko finantza-pasiboak. Kategoria honen barnean finantza-pasibo guztiak sailkatzen dira, galeren eta irabazien kontuan aldaketak eginda arrazoizko balioan baloratu behar direnean izan ezik. Oro har, kategoria honetan sartzen dira merkataritza-eragiketengatiko zorrak eta merkataritzakoak ez diren eragiketengatiko zorrak.
Mailegu arrunt baten ezaugarriak dituzten partaidetza-maileguak ere kategoria honetan sartuko dira, alde batera utzirik eragiketa zero interes-tasa batean edo merkatutik behera hitzartzea.
- Hasierako balorazioa: hasiera batean beren arrazoizko balioaren arabera baloratzen dira, kontrako ebidentzia badago izan ezik, transakzioaren prezioa dena. Hain zuzen, prezio hori honen baliokidea da: jasotako kontraprestazioaren arrazoizko prezioa, zuzenean egoztekoak dituen transakzio-kostuek doituta. Dena den, urtebetetik beherako mugaeguna duten eta kontratuzko interes-tasarik ez duten merkataritza-eragiketengatiko zorrak, eta partaidetzen gainean beste batzuek exijitutako ordainketak, zenbatekoa epe laburrean ordaintzea espero denak, beren balio nominalaren arabera baloratu ahal dira, eskudiru-fluxuak ez eguneratzearen eragina esanguratsua ez denean.
- Ondorengo balorazioa: kostu amortizatuan egiten da. Sortutako interesak galeren eta irabazien kontuan kontabilizatzen dira, benetako interes-tasaren metodoa aplikatuta. Dena den, urtebetetik beherako mugaeguna duten zorrak, aurreko atalean xedatutakoaren arabera, hasiera batean beren balio nominalaren arabera baloratzen direnak, zenbateko horren arabera baloratzen jarraituko dira.
Finantza-pasiboen baja
Taldeak finantza-pasibo baten edo haren zati baten baja emango du betebeharra desagertu denean, hau da, ordaindu denean, baliogabetu denean edo iraungi denean.
Emandako eta jasotako fidantzak
Obligazio jakin batzuen berme gisa eratutako gordailuak edo fidantzak benetan ordaindutako zenbatekoan balioesten dira, eta zenbateko hori ez da arrazoizko balioaren oso desberdina.
Errentamendu operatiboengatik edo zerbitzuak emateagatik emandako edo jasotako fidantzetan, beren arrazoizko balioaren eta ordaindutako zenbatekoaren arteko diferentzia errentamenduarengatiko edo zerbitzua emateagatiko aurreratutako ordainketa edo kobrantzatzat hartzen da, eta galeren eta irabazien kontura egozten da errentamenduaren aldian edo zerbitzua ematen den aldian, salmentengatiko edo zerbitzuak emateagatiko diru-sarrerei buruzko arauaren arabera.
Fidantzen arrazoizko balioa zenbatestean, hondar-alditzat hartzen da konprometitutako kontratuzko gutxieneko epea, zeinetan ezin den zenbatekoa itzuli, aintzat hartu gabe itzulketaren estatistika-jokaera.
Fidantza epe laburrerakoa denean, ez da beharrezkoa eskudiru-fluxuen deskontua egitea, eragina ez bada esanguratsua.
Arrazoizko balioa
Arrazoizko balioa da aktibo baten salmentarengatik jasotzen den prezioa edo pasibo bat transferitu edo baliogabetzeko ordaintzen dena, balorazio-datan merkatuan parte hartzen dutenen arteko transakzio ordenatu baten bidez. Arrazoizko balioa erabakitzen da beste baliabide batzuk besterendu edo edukitzeko kausarengatik egin daitekeen transakzio kostuak kendu gabe. Ez da arrazoizko baliotzat hartuko inola ere ezinbesteko transakzio baten, urgentziazko baten edo nahi gabeko likidazio-egoera baten ondorioa den baten emaitza dena.
Oro har, arrazoizko balioan balioetsitako finantza-tresnak balioestean, merkatuko balio fidagarri bati erreferentzia eginez kalkulatzen du Taldeak balio hori, eta arrazoizko balio horren erreferentziarik onena merkatu aktibo batean kotizatutako prezioa da. Merkatu aktiborik ez duten tresnen kasuan, arrazoizko balioa balorazio-ereduak eta -teknikak aplikatuz lortzen da, hala badagokio.
Eragiketa komertzialengatiko kredituen eta zorren kontabilitate-balioa arrazoizko baliora hurbiltzen dela onartzen da.
3.8) Izakinak
Eskuratze-prezioan edo ekoizpen-kostuan balioesten dira. Eskuratze-prezioa hornitzaileak fakturatutako zenbatekoa da, deskontuak eta zorren nominalari erantsitako interesak eta izakinak saltzeko dauden gastu gehigarriak kenduta: garraioak, muga-zergak, aseguruak eta eskurapenari egotz dakizkiokeen beste batzuk. Ekoizpen-kostuari dagokionez, izakinak baloratzen dira lehengaiak eta beste gai kontsumigarri batzuk eskuratzeko kostuari produktuari zuzenean egoztekoak diren kostuak gehituta eta produktuei zeharka egozteko kostuei arrazoiz dagokien zatia.
Taldeak batez besteko kostu haztatua erabiltzen du izakinei balioa esleitzeko.
Izakinak zergapetzen dituzten zeharkako zergak eskuratze-prezioan edo ekoizpen-kostuan sartzen dira soilik Ogasun Publikotik zuzenean berreskuratu ezin direnean.
Izakinen etorkizuneko horniduren kontura hornitzaileei emandako aurrerakinak kostuaren arabera baloratzen dira.
Zaharkitutako produktuen, produktu akastunen edo mugimendu moteleko produktuen balorazioa haien balizko errealizazio-baliora mugatzen da.
Izakinen balio bihurgarri garbia eskuratze-prezioa edo ekoizpen-kostua baino txikiagoan denean, dagozkion balio-zuzenketak egingo dira, eta gastu gisa aintzatetsiko dira galeren eta irabazien kontuan.
Izakinen balioa zuzentzea eragin zuten inguruabarrak desagertzen badira, zuzenketaren zenbatekoa itzuli egingo da, eta diru-sarrera gisa kontabilizatuko da galeren eta irabazien kontuan.
3.9) Jasotako dirulaguntzak, dohaintzak eta ondareak
Jaso diren dirulaguntzak, dohaintzak eta ondareak erregistratzeko, ondoko irizpideak erabiltzen dira:
1) Itzuli behar ez diren kapitaleko dirulaguntzak, dohaintzak eta ondareak.
Hasiera batean ondasun garbiei zuzenean egotzitako diru-sarrera gisa kontabilizatzen dira, eta galeren eta irabazien kontuan hartzen dira oinarri sistematiko eta arrazoizko baten gaineko diru-sarrera gisa, dirulaguntza, dohaintza edo ondaretik eratorritako gastuekin korrelazioan jarrita, jarraian azaltzen diren irizpideekin bat:
- Ekitaldiko diru-sarrera gisa egozten dira gutxieneko errentagarritasun bat ziurtatzeko edo ustiapen-defizitak orekatzeko.
- Geroko ekitaldien ustiapen-defizitak finantzatzera bideratzen badira, ekitaldi horien diru-sarreratzat jotzen dira.
- Gastu espezifikoak finantzatzeko ematen badira, diruz lagundutako gastuak sortzen diren heinean egiten da egozpena.
- Aktiboak edo izakinak hartzeko ematen badira, emaitzetan egozten dira amortizazioaren proportzioaren arabera edo, bestela, bere besterentzea egiten denean, narriatzeagatiko balorazio-zuzenketa egiten denean edo balantzean baja ematen denean.
- Zorrak kitatzeko ematen badira, ezeztatze hori gertatzen den ekitaldiko diru-sarrera gisa egozten dira; salbuespena litzateke finantzaketa espezifiko bati lotuta ematea, orduan egozpena diruz lagundutako elementuaren arabera egiten baita.
- Helburu espezifiko bati esleitu gabe dauden jasotako zenbateko monetarioak ekitaldiko diru-sarrera gisa egozten dira.
Itzuli behar ez diren dirulaguntzen barnean, Taldeak bereizketa hau egiten du:
- Kapitaleko dirulaguntzak:
Hasiera batean ondasun garbiei zuzenean egotzitako diru-sarrera gisa kontabilizatzen dira, eta galeren eta irabazien kontuan hartzen dira oinarri sistematiko eta arrazoizko baten gaineko diru-sarrera gisa, dirulaguntza, dohaintza edo ondaretik eratorritako gastuekin korrelazioan jarrita, jarraian azaltzen diren irizpideekin bat:
- Aktiboak edo izakinak hartzeko ematen badira emaitzetan egozten dira amortizazioaren proportzioaren arabera edo, bestela, bere besterentzea balorazio-zuzenketa narriatzeagatik edo balantzean baja izateagatik.
- Helburu espezifiko bati esleitu gabe dauden jasotako zenbateko monetarioak ekitaldiko diru-sarrera gisa egozten dira.
2. Ustiapenari eta funtzionamenduari emandako dirulaguntzak:
Emaitzetan abonatzen dira eman ondoren, Taldeak horretan xedatutako baldintzak bete direla jotzen den unean, eta, horregatik, kobratuko direla zentzuzko zalantzarik ez da. Emaitzei egozten zaizkie, eta aldi bakoitzean, kontabilitateari dagokionez, ziurtatzen da dirulaguntzatik etorritako sarreren eta diruz lagundutako gastuen arteko korrelazio egokia.
3. Hondakin-uren saneamendua kudeatzeagatik jasotako dirulaguntzak:
Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduaren gaineko 10/1988 Foru Legeak, abenduaren 29koak, xedatzen du urez hornitzen duten erakundeek jasoko dutela saneamendu-kanona. Behar den epean, erakunde horiek emango diote kanona Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA) enpresa publikoari, Saneamendu Plana kudeatzeko sortua baita. Horrekin bat, 1997ko abenduaren 31 arte Mankomunitateak, eta data horretatik aurrera, Sozietateak, NILSAri eman dizkiote saneamendu-kanon gisa bildutako kopuruak, bi aldi horietan erakunde hornitzailea izan baita. Kopuru horiek 1989ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako fakturazioari dagozkio. 2005eko abenduaren 21ean, Mankomunitateak hitzarmen bat sinatu zuen NILSArekin, eta, 2005eko urtarrilaren 1ean eraginak izanik, 1989ko urriaren 19ko hitzarmena ordezkatu zuen, 2004ko abenduaren 31 arte indarrean egon zena. Hitzarmen hori dela-eta, Mankomunitateak, Mendeko Sozietatearen bidez, bere lur-eremuan (ikusi 1. oharra) ematen jarraitzen du Hondakin Uren Saneamenduaren (sare nagusiko saneamendua) kudeaketa eta ustiapenari lotutako zerbitzuak. Hiru hilean behin dirulaguntza bat ematen dio NILSAk (ikusi 13.c oharra). Horren zenbatekoak konpentsatzen ditu sare nagusiko saneamendua ustiatzeak eragindako kostuak. Halaber, benetan izandako zuzeneko kostuek gehi aipatutako hitzarmenean zeharkako kostu gisa aurrez finkatzen den kopuru batek zehazten dituzten kostuak.
Ustiapen-kostuei dagokien dirulaguntzaren zenbatekoa —kontzeptu berarengatik sortutako gastuen zenbateko bera da— emaitzetan abonatzen da sortzen den unean.
2) Itzultzekoak diren dirulaguntzak.
Taldearen pasibo gisa erregistratzen dira ez itzultzeko izaera hartzen duten arte.
Izaera monetarioko dirulaguntzak, dohaintzak eta ondareak onetsitako zenbatekoaren arrazoizko balioaren arabera baloratzen dira. Izaera monetarioa ez dutenak edo espezie gisakoak jasotako ondasunaren arrazoizko balioagatik baloratzen dira, bi balioen aitorpenaren uneko erreferentzia hartuta.
3.10) Eraisteagatiko hornidurak
Ekitaldiaren itxiera-datan, egiten den kalkulurik onenaren egungo balioan baloratzen dira eraisteko hornidurak, unean-unean eskura dagoen informazioarekin bat. Hornidura eguneratzeagatik izaten diren doitzeak finantza-gastu gisa erregistratuko dira, sortzen diren ahala.
“HHTZko hustuketa-gelak eraisteagatiko hornidurak" izeneko atalak kalkulu bat jasotzen du, Gongorako zabortegia itxi ondoko zigilatze- eta mantentze-lanak egiteko dauden kostuen egungo balioarena. Hornidura hori kalkulatzeko, egungo ingurunean aplikatu beharreko ingurumen-mugak eta -betebeharrak sartu dira.
3.11) Pentsioetarako eta antzeko betebeharretarako hornidurak
Mendeko Sozietateak pentsio-plan mistoa du ezarrita langileekin, prestazio zehatzekoa kontingentzia estalietarako eta ekarpen zehaztukoa Talderako, % 4an erabakitako ekarpen batekin pentsionagarria den lansarian. Bai erretiroko prestazioak, bai eta arriskuetakoak ere, pentsionagarria den lansariko urte-sari kopuru baten arabera zehazten dira. Erretiro-konpromisoarengatik egindako ekarpena dagokie Mendeko Sozietatean bi urte baino gehiagoko antzinatasuna duten enpresako langileei. Arrisku-prestazioek langile guztiak estaltzen dituzte, kontratatuta egoteagatik. Aseguru-prima baten bidez antolatuta daude.
Ezintasunetik eta heriotzatik eratorritako prestazioak dituzten pentsiodunentzat hitzartutako errebalorizazioa % 1,5ekoa da, eta pentsionagarria den soldataren bilakaera % 2koa da. Bi zifra horiek finkoak eta hitzarmenean berariaz hitzartuak dira.
Pentsio-plan hori, era berean, guztiz aseguratuta dago kanpoan, horretarako bi aseguru-poliza baitaude izenpetuta, 2023an izenpetuta, Vidacaixarekin eta SURNErekin, erretiroko eta arriskuetako prestazioak aseguratzeko, hurrenez hurren.
Sustatzaileak Iruñerriko Zerbitzuen eta Mendillorriko Ur Biltegiaren Pentsio Planera 2024an egindako ekarpena 539.210,78 eurokoa izan zen: 422.628,61 euro erretiroagatik eta 116.582,17 euro arriskuengatik.
Mendeko Sozietateak estatutu-hitzarmen kolektiboa dauka hitzartuta langileen legezko ordezkaritzarekin, eta 2024an indarrean dago aurreraeraginarengatik 2017-2021 aldirako Hitzarmen Kolektiboa. Bertan, langileentzako hainbat hobekuntza adostu dira, eta haien artean daude, ezintasun iraunkorra deklaratuta ez dagoen kasuetarako, “aldi baterakoa” izanik, soldata osatzeko konpromisoa. Sozietatearen Hitzarmen Kolektiboaren 70. artikuluan jasota dago.
2024ko abenduaren 20an, hitzarmen kolektibo berri baterako akordioa lortu dute, 2025ean, 2026an eta 2027an indarrean egoteko.
3.12) Etekinen gaineko zerga
Erakunde Menderatzaileak ez du sozietateen gaineko zergarik ordaindu behar. Hori dela-eta, Mendeko Sozietatea da aipatutako zergaren gaineko urteko aitorpena aurkezten duen bakarra.
Etekinen edo irabazien gaineko zerga zerga korriente edo arruntaren eta zerga geroratuaren gastua batuta zehazten da. Zerga korrientearen gastua irabazi fiskalari indarrean dagoen karga-tasa aplikatuta zehazten da, eta horrela lortutako emaitza ekitaldian aplikatutako hobari eta kenkari orokorren zenbatekoan gutxituta.
Zerga geroratuen ondoriozko aktiboak eta pasiboak etorkizunean ordaindu edo berreskuratu ahal izango direla aurreikusten diren eta aktiboen eta pasiboen kontabilitate-balioaren eta horien zerga-oinarriaren arteko diferentzietatik eratortzen diren denborazko diferentzietatik datoz. Zenbateko horiek erregistratzeko, berreskuratu edo likidatzea espero den karga-tasa aplikatzen zaio denbora-diferentziari.
Zerga geroratuen ondoriozko aktiboak, halaber, konpentsatzeko dauden zerga-oinarri negatiboen eta sortutako eta aplikatu gabeko zerga-kenkarien ondoriozko kredituen ondorioz sortzen dira.
Zerga geroratuen ondoriozko pasiboa aitortzen da denborazko diferentzia zergagarri guztietarako, salbu eta denborazko diferentzia merkataritza-funts baten hasierako aitorpenetik edo eragiketa batean beste aktibo eta pasibo batzuen negozio-konbinazio bat ez den transakzio baten hasierako aitorpenetik eratortzen bada, eta eragiketa egiten den unean zerga- eta kontabilitate-emaitzari eragiten ez badio.
Bestalde, zerga geroratuen ondoriozko aktiboak, denborazko diferentzia kengarriekin identifikatuak, Sozietateak etorkizunean horiek ordaintzeko adina zerga-irabazi izango dituela uste denean soilik aitortzen dira, eta negozio-konbinazioa ez den eta emaitza fiskalari eta kontabilitate-emaitzari eragiten ez dion eragiketa batean beste aktibo eta pasibo bazuen hasierako aitorpenetik ez badatoz. Zerga geroratuen ondoriozko gainerako aktiboak (zerga-oinarri negatiboak eta konpentsatzeko dauden kenkariak) Sozietateak etorkizunean horiek gauzatu ahal izateko behar adina irabazi fiskal izango dituela uste denean soilik aitortzen dira.
Kontabilitate-itxiera bakoitzean, erregistratutako zerga geroratuak (aktiboak eta pasiboak) berrikusten dira, indarrean jarraitzen dutela egiaztatzeko, eta dagozkien zuzenketak egiten zaizkie, egindako analisien emaitzen arabera.
Zerga geroratuen gastua edo sarrera bat dator zerga geroratuen pasiboak eta aktiboak aintzatestearekin eta kitatzearekin, bai eta, hala badagokio, zuzenean ondare garbira egotzitako diru-sarrerak aintzatestearekin eta galera eta irabazien kontura egoztearekin ere, baldin eta sarrera horiek dirulaguntzaren izaera ekonomikoa duten kenkari eta bestelako abantaila fiskalak kontabilizatzetik erator badaitezke.
2023ko ekitaldirako sozietateen gaineko zerga Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen arabera likidatu da, jarraian jasotako aldaketak kontuan hartuta.
3.13) Euroa ez den moneta batean egindako transakzioak
Atzerriko monetan egindako eragiketak Taldearen moneta funtzionalean (euroa) erregistratzen dira, transakzioa egin den unean indarrean dauden kanbio-tasetan. Ekitaldian zehar, kontabilizatutako kanbio-tasaren eta ordainketaren edo kobrantzaren egunean indarrean dagoenaren artean dauden aldeak finantza-emaitza gisa erregistratzen dira emaitzen kontuan. Taldeak ez du moneta funtzionala, euroa, aldatu ekitaldian zehar.
Halaber, urte bakoitzaren abenduaren 31n, itxierako kanbio-tasaren arabera atzerriko monetan jatorria duten kobratu edo ordaindu beharreko saldoak itzultzen dira. Gertatutako balorazio-diferentziak finantza-emaitza gisa erregistratzen dira emaitzen kontuan.
3.14) Kalte-ordainak, kaleratzeengatik
Indarrean dagoen lan-araudiari jarraikiz, Taldeak kalte-ordainak ordaindu behar dizkie nahitaez hainbat baldintzatan lan-harremanak eteten dizkien langileei. Ez da ohiz kanpoko kaleratzerik aurreikusten. Beraz, kontzeptu honengatik ez da hornidurarik egin erantsita dauden urteko kontuetan.
3.15) Diru-sarrerak eta gastuak
Alderdi komunak
Bere jardueraren garapen arruntarengatiko diru-sarrerak bezeroekin konprometitutako ondasunen edo zerbitzuen kontrol-transferentzia gertatzen denean aitortzen ditu Taldeak. Une horretan, Taldeak baloratuko du diru-sarrera ondasun edo zerbitzu horien truke eskubide izatea espero duen kontraprestazioa islatzen duen zenbatekoaren arabera.
Ez da aitortzen diru-sarrerarik elementu homogeneoen trukeetan, adibidez, produktu amaituen trukeetan, edo bi enpresaren artean trukagarriak diren salgaietan, dagozkien bezeroei produktua emateko merkataritza-lanean eraginkorragoak izateko helburuarekin.
Aitortzea
Taldeak kontratu batetik eratorritako diru-sarrerak aitortzen ditu konprometitutako ondasunen edo zerbitzuen (hau da, bete beharreko betebeharrak) gaineko kontrola bezeroari transferitzen zaionean (edo transferitzen doan neurrian).
Ondasun edo zerbitzu baten (aktibo bat) kontrolak aipamena egiten dio ondare-elementu horren erabilerari buruz osorik erabakitzeko eta gainerako etekin guztiak funtsean lortzeko gaitasunari. Kontrolak barne hartzen du beste erakunde batzuek aktiboaren erabilerari buruz erabakitzea eta etekinak lortzea eragozteko gaitasuna.
Identifikatzen den bete beharreko betebehar bakoitzerako (ondasunak ematea edo zerbitzuak ematea), Taldeak zehazten du kontratuaren hasieran bere gain hartutako konpromisoa beteko den denboran zehar edo une jakin batean.
Konpromisoetatik eratorritako diru-sarrerak (oro har, zerbitzuak ematetik edo ondasunak saltzetik), denboran zehar betetzen direnenak, kontratuzko betebeharrak osorik betetzerantz doan aurrerabidearen edo aurreratze-mailaren arabera aitortzen dira, baldin eta Taldeak informazio fidagarria badu aurreratze-mailaren neurketa egiteko.
Taldeak berrikusi egiten ditu, eta, beharrezkoa bada, aldatu egiten ditu aitortu beharreko diru-sarreraren zenbatespenak, bere gain hartutako konpromisoa betetzen doan neurrian. Berrikuspen horiek beharrezkoak izateak ez du adierazten nahitaez eragiketaren amaiera edo emaitza ezin zenbatetsi ahal izatea fidagarritasunez.
Data jakin batean, betebehar baten betetze-maila arrazoiz neurtzeko gai ez denean Taldea (adibidez, kontratu baten lehen etapetan), nahiz eta konpromiso horri erantzuteko egindako kostuak berreskuratzea espero duen, soil-soilik aitortzen dira diru-sarrerak eta dagokion kontraprestazioa, egun horretaraino egindako kostuen baliokidea den zenbateko batean.
Une jakin batean betetzen diren kontratuzko betebeharren kasuan, gauzatzetik eratorritako diru-sarrerak egun horretan aitortzen dira. Egoera hori gertatu arte, produktua (ondasunak edo zerbitzuak) ekoiztean edo egitean egindako kostuak izakin moduan kontabilizatzen dira.
Zerbitzuak saldu edo emateagatiko diru-sarrera moduan aurretik aitortutako kreditu-eskubidea kobratzeko zalantzak badaude, narriaduragatiko galera narriaduragatiko balio-zuzenketako gastu moduan erregistratuko da eta ez diru-sarrera txikiago gisa.
Balorazioa
Ondasunak saltzetik eta zerbitzuak ematetik datozen diru-sarrera arruntak diru-zenbatekoaren arabera baloratzen dira, edo, egokia bada, jasotako edo jasotzea espero den eta hartatik eratorria den kontrakontuaren arrazoizko balioaren arabera, kontrako ebidentzia bada izan ezik, bezeroari transferitu beharreko aktiboetarako hitzartutako prezioa dena, hauek kenduta: edozein deskonturen zenbatekoa, prezioan egindako beherapen batena edo antzeko partidak, Taldeak eman ditzakeenak, eta bai kredituen nominalari sartutako interesak ere. Edonola ere, sartu ahal izango dira urtebetetik beherako mugaeguna duten merkataritza-kredituen barnean sartutako interesak, kontratuzko interes-tasarik ez dutenak, eskudiru-fluxuak eguneratzearen eragina esanguratsua ez denean.
Taldeak beste batzuei jasanarazi behar dizkien ondasunak emateagatiko eta zerbitzuak emateagatiko eragiketak zergapetzen dituzten zergak ez dira diru-sarreren zati, adibidez, balio erantsiaren gaineko zerga eta zerga berezia, ez eta beste batzuen kontura jasotako kopuruak.
Diru-sarreraren balorazioan, Taldeak aintzat hartzen du kontraprestazio aldakorraren zenbatespen onena, oso litekeena bada ez gertatzea aitortutako diru-sarreraren zenbatekoaren itzulketa esanguratsua, kontraprestazio horri lotutako ziurgabetasuna ebazten denean gero.
Arau orokorraren salbuespen gisa, lizentziak lagatzeko akordioekin lotutako kontraprestazio aldakorra, salmentetan parte hartzearen edo aktibo horiek erabiltzearen moduan, soil-soilik aitortzen da gertaera hauen ondoren gertatzen denean (edo gertatzen doan heinean):
a) Salmenta edo ondorengo erabilera gertatzen da; edo
b) kontratua betez Taldeak bere gain hartzen duen eta kontraprestazio aldakor osoa edo zati bat esleitu dion betebeharra bete da (edo zati batean bete da).
Taldeak gauzatzen dituen zerbitzu nagusiak hauek dira:
Ura saltzea eta araztea.
Oro har, kontzeptu honengatik jasotako diru-sarrerak zehazteko oinarri gisa kontagailuen irakurketaren irizpidea erabiltzen da. 2,5 m3/ordu-tik gorako emari nominala duten kontagailuak hilero fakturatzen dira, eta, gainerakoak, lau hilabetetik behin, bezeroen populazioa taldeka banakatuz.
Ekitaldi bakoitza ixten denean diru-sarreren hornikuntza bat aurreikusten du Sozietateak. Kalkulua egiteko, ondoko eragiketa hartzen da oinarri: egunero kontsumitzen diren ur metro kuboen kopurua bider metro kuboaren batez besteko prezioa. Halaber, kontuan hartzen da zenbat egun iragan diren azken fakturaziotik, ondoko epigrafean erregistraturik: "Bezeroak, salmentak eta zerbitzuak emateagatik" (ikusi 8. oharra).
Hiri-hondakinak kudeatzea.
Hiri-hondakinak biltzeko eta tratatzeko zerbitzua emateak sortzen dituen diru-sarrerak horrela zehazten dira: alde batetik, hondakin-ekoizle handienentzat edukiontzien kopurua oinarri harturik, eta, bestalde, gainerakoentzat ondasun higiezinen katastro-balioen batura, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren zerga-erregistroan araututakoarekin bat.
Eskualdeko Hiri Garraioa.
Iruñerriaren eremuan bidaiarien garraio publikoaren zerbitzua kudeatzean Mankomunitateak izaten dituen gastuen finantzaketa-iturri nagusia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta zerbitzu horren esparruaren barnean dauden udalek egin behar dituzten ekarpenek eratzen dute. Ekarpen horiek dagokien Hiri Garraioko Planean zehazten dira (Iruñerriko Bidaiarien Garraio Erregularrari buruzko ekainaren 1eko 8/1998 Foru Legearen 8. artikulua), eta erakundeak ekarpen horien galdagarritasunaren irizpidea erabiltzen du diru-sarreren sortzapena zehazteko, hartara, haien egozpena ekitaldi bakoitzean bat dator benetan likidatutako ekarpenekin, une bakoitzean indarrean dagoen Garraio Planean dagokion anualitatearen babesean. Dagokien garraio-planetan ezarritako ekarpen horien zenbatekoak zerbitzuaren ustiapenaren defizitean oinarrituta zehaztu eta doitzen dira. Hala ere, ondoz ondoko planetan jasota dagoen zerbitzuaren ustiapenaren defizitaren kalkulua gastuen aurrekontu-sortzapenaren irizpideak aintzat hartuta egiten da, betebeharraren aitorpen formalarena dena, eta horrek berekin ekartzen ditu denbora-diferentziak, esanguratsuak izatera irits daitezkeenak ekarpenengatiko diru-sarreren kontabilitate-sortzapenaren eta finantzatu behar dituzten gastuenaren artean.
3.16) Ingurumen-izaera duten ondasun-elementuak
Ingurumen-gastu gisa hartzen dira aipatutako jarduerak egiteagatik sortutako zenbatekoak, Taldearen jarduerak ingurumenari eragindako kaltea arintzekoak, baita horren ingurumen-konpromisoetatik eratorriak ere. Gertatzen bada, beren zenbatekoa sartzen da galera eta irabazien kontuko epigrafe honetan: "Beste ustiapen-gastu batzuk".
Taldearen jardueran iraunkorki erabiliak izan daitezen, horren ondasunetan sartzen diren elementuak —baldin eta beren xede nagusia ingurumen-inpaktua gutxitzea eta ingurumena babestea eta hobetzea bada— egoera balantzeko "Ibilgetu material" gisa erregistratzen dira, beren erosketa-prezioan edo ekoizpen-kostuan, egokia den bezala. Horien amortizazioa egiten da kostu-balioen gainean, metodo linealari jarraikiz kalkulatutako balio-bizitzaren aldien barnean (3.4. oharrean zehazten dira).
4. Ibilgetu materiala
Taula honetan daude ibilgetu materialean eta bere amortizazio metatuetan 2024ko eta 2023ko ekitaldietan izandako kontuen xehetasunak eta mugimenduak:
| Saldoa | Saldoa | Saldoa | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2022/12/31 | Gehitzeak | Ateratzeak | Traspasoak | Doitzeak | 2023/12/31 | Gehitzeak | Ateratzeak | Traspasoak | 2024/12/31 | |
| BALIO GORDINA | ||||||||||
| Lursailak eta eraikuntzak | 120.201.686,79 | -67.925,92 | 13.234.485,14 | 133.368.246,01 | -29.485,35 | 133.338.760,66 | ||||
| Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu batzuk | 322.014.955,99 | 6.882.911,16 | -1.485.778,90 | 19.697.559,35 | -0,42 | 347.109.647,18 | 5.002.507,86 | -2.133.200,29 | 8.361.176,83 | 358.340.131,58 |
| Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak | 24.999.133,29 | 16.580.967,52 | 2.237,50 | -32.932.044,49 | 8.648.056,32 | 23.030.208,75 | -20.791,83 | 23.325.781,76 | ||
| BALIO GORDINA, GUZTIRA | 467.215.776,07 | 23.463.878,68 | -1.553.704,82 | -0,42 | 489.125.949,51 | 28.032.716,61 | -2.153.992,02 | 515.004.674,00 | ||
| AMORT. METATUA | ||||||||||
| Eraikuntzen amort. | 86.502.811,68 | 1.963.342,63 | 67.925,92 | 0,02 | 88.398.228,41 | 2.210.553,64 | -3.071,33 | 90.605.710,72 | ||
| Instalazio teknikoen eta beste ibilgetu batzuen amort. | 251.863.436,09 | 11.401.776,16 | 1.438.788,93 | -0,07 | 261.826.423,25 | 12.706.592,64 | 2.114.366,74 | 3.071,33 | 272.421.720,48 | |
| AMORT. METATUA, GUZTIRA | 338.366.247,77 | 13.365.118,79 | 1.506.714,85 | -0,05 | 350.224.651,66 | 14.917.146,28 | 2.114.366,74 | 363.027.431,20 | ||
| BALIO GARBIA | 128.849.528,30 | 10.098.759,89 | -46.989,97 | -0,37 | 138.901.297,85 | 13.115.570,33 | -39.625,38 | 151.977.242,80 |
2024ko urtarrilaren 1ean, helbide soziala aldatzean, Chinchilla Jeneralaren kaleko eraikina eta Julián Arteaga kaleko bulegoak izeneko higiezinek egindako atxikipenerako beharrezkoak izateari utzi diote, eta automatikoki itzuli dira Mankomunitatera.
2024ko ekitaldian ibilgetu materialaren elementuak besterendu ziren, 0,00 euroko kontabilitateko balio garbia zutenak (0,00 euro 2023ko ekitaldia ixtean); hartara, 47.450,00 euroko etekina lortu zen salmenta horren ondorioz (599,16 euroko etekina izan zen 2023an).
Hau da edukitako higiezinen kontabilitate-balio garbia, eraikuntzena eta lursailena bereizita:
| Saldoa, 2024/12/31n | Saldoa, 2023/12/31n | |
|---|---|---|
| Lursailak | 16.023.549,06 | 16.023.549,06 |
| Eraikuntzak | 26.709.500,88 | 28.946.468,56 |
| 42.733.049,94 | 44.970.017,62 |
2023ko ekitaldian, ez da balorazio berririk egin Gongorako zabortegiarekin lotutako desegite/zaharberritze/kentzeko kostuen gainean (11. oharra).
"Bidean dagoen ibilgetua" instalazio konplexu espezializatuei dagokie ia osorik. 2022ko eta 2023ko abenduaren 31n saldo hau osatzen zuten kontzeptu nagusiak hauek ziren:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| RU282093 Ingurumen-zentroa | 16.100.817,92 | 2.304.424,11 |
| AM273251 Garraioaren Hiriko hornidura | 3.118.109,30 | 3.106.338,94 |
| SM287063 Biurrun Olkotz-Tebas saneamenduko hodi biltzailea | 2.364.1162,47 | |
| AM273277 Artetako ubideak birgaitzea: IV. fasea | 345.668,48 | |
| AM273278 Garruesko hornidura (2. lizit.) | 337.357,26 | |
| 00000045 Unitarioa edo baterako ordeztea eta hornidura berritzea Maistren kalean | 255.057,63 | |
| 00000052 By-pass biologikoko uhatea berritzea (2. lizit.) | 196.770,11 | |
| AM273269 Goñiko ur-biltegia | 123.579,27 | |
| SM287044 Ziritza, Etxarriko arazketa | 1.306.449,8 | |
| AM273238 Urtasungo EUTEko erreaktiboen gela edo aretoa | 689.942,69 | |
| GR000031 Klimatizazioa Agustindarren industrialdeko SIMZen | 298.834,04 | |
| Martxan dauden beste lan batzuk, zenbateko txikiagokoak | 942.066,66 | |
| Egiten ari diren lanak, guztira | 23.235.781,44 | 8.648.056,32 |
"Bidean dagoen ibilgetua" instalazio konplexu espezializatuei dagokie ia osorik. 2024ko eta 2023ko abenduaren 31n saldo hau osatzen zuten kontzeptu nagusiak hauek ziren:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| RU282093 Ingurumen-zentroa (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 13.796.393,82 | 1.699.493,92 |
| 2022ASU0013 Hiri-hondakinetako ibilgailuak (Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu material batzuk) | 2.465.800,00 | |
| SM287063 Biurrun Olkotz-Tebasko saneamenduko hodi biltzailea (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 2.165.470,82 | |
| AM273238 Urtasungo EUTEko erreaktiboen gela (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 2.001.675,32 | 672.433,30 |
| AM273273 Zandio eta Otsakaingo hornidura (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 1.012.162,38 | |
| 00000087 Beriaingo euri-uretarako hodi biltzailea handitzea (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 575.463,54 | |
| 2022ASU0012 Sareen mantentze-lanetarako ibilgailuak (Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu material batzuk) | 548.930,00 | |
| AM273272 Usiko hornidura (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 518.686,11 | 249.031,42 |
| SM287062 Ubaniko arazketa handitzea (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 404.281,00 | |
| 00000265 Hondakinak biltzeko ibilgailuak 2024 (Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu material batzuk) | 396.950,00 | |
| GR000031 Klimatizazioa Agustindarren industrialdeko SIMZen (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 383.673,68 | 294.534,04 |
| AM273278 Garrueko hornidura (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 337.357,26 | |
| AM280000 IMren egoitza berria (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 5.310.208,73 | |
| SM286961 Campanas Tebas saneamendua (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 3.600,00 | 1.986.417,72 |
| AM273251 Garraioaren Hiriko hornidura (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 11.770,36 | 961.235,73 |
| ECAS sarrailak (Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu material batzuk) | 784.104,00 | |
| Edukiontziak (Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu material batzuk) | 1.871.000,00 | |
| SM286983 Digestore berria HUAn (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 904.607,29 | |
| SM286979 Elkarte, Ballariaingo saneamendua (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 14.846,61 | 872.965,93 |
| Ibilgailuak (Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu material batzuk) | 2.190.191,58 | |
| PF000011 Ibai Parkea (Bidean dagoen ibilgetua eta aurrerakinak) | 4.946,81 | 967.033,26 |
| AM273274 Egillor-Etxauri ur-biltegiko ponpaketa | 451.464,42 | |
| 00000224 Edukiontziak (Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu material batzuk) | 439.600,00 | |
| 2022ASU0014 Red CPD Salesas (Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu material batzuk) | 366.866,33 | |
| 2021ASU0013 Kromatografoa (Instalazio teknikoak eta beste ibilgetu material batzuk) | 220.596,02 | |
| Beste gehitze batzuk, zenbateko txikiagokoak | 3.390.708,90 | 4.221.800,74 |
| Gehitzeak, guztira | 28.032.716,61 | 24.463.584,43 |
Hiri Hondakinen Bilketa Pneumatikoko Sistema instalatzearekin lotuta, Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzordearen bi ebazpen daude eta horien bidez hitzartuta dago Iruñerriko Mankomunitateari bi lursailen erabilera lagatzea (UI VII.eko TP-3 \"Trinitarios\" eta 5. poligonoko 2.529. zenbakikoa, katastroan). Hain zuzen, erabilera esklusiboa da Alde Zaharreko eta Lezkairuko Zalduko eta Mutiloarteko sektoreetako hiri-hondakinen bilketa pneumatikoko zerbitzurako harrera zentroa hartzea, hurrenez hurren. Uharteko Udalaren beste erabaki baten bidez, hitzartuta dago Uharteko udal barrutiko 1. poligonoko 105. lursaileko erabilera lagatzea. Aipatutako lagatzeetan, uztearen hartzailearen jakinaren gainen jarrita dago lagatzea eraginik gabe geldituko dela –eta horrenbestez lagatzaileak lursailaren gaineko jabetza osoa berreskuratuko duela– behin Mankomunitateak ez duenean erabiltzen lagatzeko hitzarmena eragin duen erabilerarako. Lagatzea doakoa denez eta aipatutako hitzarmena eragin duen erabilerarako erabiltzen ez den unean udaletara itzuliko denez, erabaki da Balantzean ez jasotzea.
Taldearen politika da aseguru-polizak formalizatzea, bere ibilgetu materialen elementuek izaten ahal dituzten arriskuak estaltzeko. Aipatutako arriskuen estalduran ez dago defizitik.
Ibilgetu materialarekin lotutako dirulaguntzak, dohaintzak eta ondareak 259.597,69 eurotan kuantifikatuta daude (10. oharra), eta diruz lagundutako aktiboen zenbatekoa 356.387.439,33 euro da.
2024ko eta 2023ko abenduaren 31n, erabat amortizatu ziren elementuak eta erabiltzen ari zirenak, guztira, zenbateko hauetakoak ziren:
| 2024/12/31 | 2023/12/31 | |
|---|---|---|
| Lursailak eta eraikuntzak | 72.094.660,56 | 68.987.701,87 |
| Beste ibilgetu material bat | 184.926.117,82 | 172.663.493,27 |
| Guztira | 257.020.778,38 | 241.651.195,14 |
5. Ibilgetu ukiezina
2024ko eta 2023ko ekitaldietan, ibilgetu ukiezinaren kontuetan eta zegozkien amortizazioetan izandako xehetasunak eta mugimenduak hauek izan ziren:
| Saldoa | Saldoa | Saldoa | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2022/12/31 | Gehitzeak | Bajak | Traspasoak | Doitzeak | 2023/12/31 | Gehitzeak | Bajak | Traspasoak | 2024/12/31 | |
| BALIO GORINA | ||||||||||
| Kontzesioak | 3.819.279,43 | 3.819.279,43 | 3.819.279,43 | |||||||
| Aplikazio informatikoak | 6.621.586,08 | -776.470,64 | 1.544.158,15 | 7.389.273,59 | -1.376.735,96 | 102.868,44 | 6.115.406,27 | |||
| Bidean dauden aplikazio informatikoak | 607.225,68 | 1.005.383,89 | -1.544.158,15 | 68.451,42 | 205.264,06 | -4.642,84 | -102.868,44 | 166.205,00 | ||
| Beste ibilgetu ukiezin bat | 10.936.620,46 | 10.936.620,46 | 10.936.620,46 | |||||||
| BALIO GORDINA, GUZTIRA | 21.984.711,65 | 1.005.383,89 | -776.470,64 | 22.213.624,90 | 205.264,06 | -1 381.377,80 | 21.037.511,16 | |||
| AMORT. METATUA | ||||||||||
| Kontzesioen amortizazioa | 3.819.279,43 | 3.819.279,43 | 3.819.279,43 | |||||||
| Aplikazio informatikoen amortizazioa | 5.794.786,31 | 434.850,62 | 751.598,31 | 5.478.038,62 | 679.966,73 | -1.255.533,03 | 4.902.452,32 | |||
| Beste ibilgetu ukiezin baten amortizazioa | 1.041.203,58 | 0,01 | 1.041.203,58 | 1.041.203,59 | ||||||
| AMORT. METATUA, GUZTIRA | 10.655.269,32 | 434.850,62 | 751.598,31 | 0,01 | 10.338.521,64 | 679.966,73 | -1.255.533,03 | 9.762.935,34 | ||
| BALIO GARBIA | 11.329.442,33 | 570.333,27 | -24.872,33 | 0,01 | 11.875.103,26 | -474.702,67 | -125.824,77 | 11.274.575,82 |
"Aplikazio informatikoak" eta "Bidean dauden aplikazio informatikoak" izeneko gehitzeetan 2024ko eta 2023ko ekitaldietan erregistratu ziren mugimenduak aplikazio informatikoak garatzeari dagozkio. "Beste ibilgetu ukiezin bat" epigrafea Ibai Parkearen atxikitzeari dagokio (1.1 oharra ikusi).
Ez da gertatu gorabeherarik, ekitaldi honetan edo etorkizunekoetan hondar-balioei, bizitza erabilgarriei edo amortizazio-metodoei eragiten dionik.
Ez da balorazio-zuzenketarik egin ibilgetu ukiezineko ondasunetan.
Ez dago bizitza erabilgarria fidagarritasunez zehaztu ezin den ibilgetu ukiezinik.
2024ko abenduaren 31n, erabat amortizatuta dauden eta erabiltzen diren elementuak 18.617.298,40 euro dira (19.555.272,71 euro, 2023an).
Sozietateari atxikitako lursailak direla-eta (1.1) oharrean aipatzen direnak), beren arrazoizko balioa lortzea ezinezkoa denez, erabaki da lagatze horiek ez sartzea balantzean.
Ibilgetu ukiezinarekin lotutako dirulaguntzak, dohaintzak eta ondareak 765.706,25 eurotan kuantifikatuta daude (10. oharra), eta diruz lagundutako aktiboen zenbatekoa 3.475.139,46 euro da.
6. Errentamenduak eta antzeko izaera duten beste eragiketa batzuk
Errentari moduan, errentamendu operatiboko kontratuak dira bulegoak, aparkalekuko tokiak, edukiontzietarako zelai bat, ibilgailu elektrikoen karga-tresnak eta harpidetza informatikoak alokatzekoak. Kontratu guztiek urte bateko iraupena dute.
Taldea errentari den errentamendu horien gaineko xehetasuna hau da:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Higiezinak | 25.195,39 | 213.001,01 |
| Softwarearen harpidetza | 507.088,96 | 427.545,25 |
| Beste batzuk | 64.413,55 | 77.159,78 |
7. Izakinak
Izakin hauek zeuden 2024ko eta 2023ko abenduaren 31n:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Eskualdeko Hiri Garraioko txartelak | 28.173,01 | 41.710,88 |
| Kontagailuak | 131.768,81 | 48.626,53 |
| Hodiak | 223.167,79 | 219.664,08 |
| Balbulak | 278.697,83 | 284.465,37 |
| Obretako beste material batzuk | 854.000,51 | 863.788,60 |
| GUZTIRA | 1.515.807,95 | 1.458.255,46 |
Ekitaldiko kontsumoen xehetasunak 13 b) oharrean daude.
Taldearen politika da aseguru-polizak formalizatzea, bere izakinek izan ditzaketen arriskuak estaltzeko.
8. Finantza-tresnak
8.1 Finantza-tresnek finantza-egoeran eta enpresaren emaitzetan duten garrantziari buruzko informazioa
8.1.1 Finantza-aktiboen eta finantza-pasiboen kategoriak
Bederatzigarren erregistro- eta balorazio-arauan adierazitako finantza-aktiboetako eta -pasiboetako bakoitzaren liburuetako balioa jarraian aurkezten da:
8.1.1.1 Finantza-aktiboak
Finantza-aktibo ez-korrienteen mota bakoitzak ekitaldian zehar izan dituen mugimenduen analisia hau da:
| Kredituak, deribatuak eta beste batzuk | GUZTIRA | |
|---|---|---|
| 2023ko ekitaldiko hasierako saldoa | 1.607.049,26 | 1.607.049,26 |
| (+) Altak | 1.000.785,63 | 1.000.785,63 |
| (-) Irteerak eta murrizketak | -904.182,84 | -904.182,84 |
| 2023ko ekitaldiko amaierako saldoa | 1.703.652,05 | 1.703.652,05 |
| (+) Altak | 871.676,73 | 871.676,73 |
| (-) Irteerak eta murrizketak | -973.359,14 | -973.359,14 |
| 2024ko ekitaldiko amaierako saldoa | 1.601.969,64 | 1.601.969,64 |
Finantza-aktiboen sailkapena, kategorien eta moten arabera, abenduaren 31n, eskudirua eta beste aktibo likido baliokide batzuk aintzat hartu gabe, hau da:
| Kredituak, deribatuak eta beste batzuk | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Ez-korrientea, 2024/12/31n | Ez-korrientea, 2023/12/31n | Korrientea, 2024/12/31n | Korrientea, 2023/12/31n | Guztira, 2024/12/31n | Guztira, 2023/12/31n | |
| Kostu amortizatuko finantza-aktiboak | 1.601.969,64 | 1.703.652,05 | 40.169.553,84 | 42.197.379,87 | 41.771.523,48 | 43.901.031,92 |
| Guztira | 1.601.969,64 | 1.703.652,05 | 40.169.553,84 | 42.197.379,87 | 41.771.523,48 | 43.901.031,92 |
2023ko eta 2024ko abenduaren 31n, zordunen xehetasuna hau da:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Bezeroak, salmentengatik edo zerbitzuak emateagatik | 22.879.415,01 | 20.793.604,25 |
| Hainbat zordun | 84.043,75 | 68.464,01 |
| Langileak | -394,45 | -1.531,54 |
| Aktiboak, zerga arruntengatik | 82.829,70 | 22.798,47 |
| Beste kreditu batzuk administrazio publikoekin | 13.513.374,78 | 16.959.660,55 |
| Guztira | 36.559.268,79 | 37.842.995,74 |
“Bezeroak, salmentengatik edo zerbitzuak emateagatik” atalak barne hartzen du 2.719.001,13 euroko zenbatekoa (2.629.284,94 euro 2023an), jaulkitzeko zain dauden fakturengatiko diru-sarrerei dagokiena, nagusiki ur-kontsumoengatiko diru-sarreren kontzeptuan, 3.15) oharrean deskribatutakoaren arabera.
Epigrafe berberak ekitaldiko kaudimengabeziengatiko hornidura ere barne hartzen du, sei hilabete baino gehiagoko abonatu-bezeroen zorra barne hartuta. Hau izan da mugimendua zehazki:
| Euroak | |
|---|---|
| Saldoa, 2022ko abenduaren 31n | 1.741.295,21 |
| Ekitaldiko hornidurak |
63.596,39 |
| Ekitaldiko berreskuratzeak | -2.752,36 |
| Saldoa, 2023ko abenduaren 31n | 1.802.139,24 |
| Ekitaldiko hornidurak | 42.815,97 |
| Ekitaldiko berreskuratzeak | -59.097,05 |
| Saldoa, 2024ko abenduaren 31n | 1.785.858,16 |
2024ko ekitaldian, kreditu kobraezinen galdera gisa 191.185,93 euro erregistratu dira (151,866,65 euro 2023an).
Epe laburrerako finantza-aktiboen banakatzea 2023ko eta 2024ko abenduaren 31n hau da:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Epe laburrerako gordailuak | 17.118.458,63 | 21.228.225,20 |
| Eratutako fidantzak | 87.636,45 | 107.086,41 |
| KOSTU AMORTIZATUKO AKTIBOAK EPE LABURRERA, GUZTIRA | 17.206.095,08 | 21.335.311,61 |
Aktibo horien arrazoizko balioaren eguneratzea ekitaldian zehar aitortu da osorik, eta, beraz, ez dago aurreko ekitaldietako aldakuntzarik.
Eskudiruaren eta beste aktibo likido baliokide batzuen informazioa hau da:
| 2024/12/31 | 2023/12/31 | 2022/12/31 | |
|---|---|---|---|
| Altxortegia | 6.485,02 | 7.733,90 | 6.552,00 |
| Beste aktibo likido baliokide batzuk | 9.454.493,02 | 8.400.472,19 | 20.536.222,96 |
| GUZTIRA | 9.460.978,06 | 8.408.206,09 | 20.542.774,96 |
8.1.2 Finantza-pasiboak
Sozietatearen balantzeko pasiboaren finantza-tresnak, kategorien arabera sailkatuta, hauek dira:
|
Deribatuak eta beste batzuk Ez-korrientea |
Deribatuak eta beste batzuk Korrientea | |||
|---|---|---|---|---|
| 2024/12/31 | 2023/12/31 | 2024/12/31 | 2023/12/31 | |
| Kostu amortizatuko finantza-pasiboak | 3.350.486,57 | 3.756.577,85 | 23.031.602,34 | 27.783.068,31 |
| Guztira | 3.350.486,57 | 3.756.577,85 | 23.031.602,34 | 27.783.068,31 |
2023ko eta 2024ko balantzeko "Hornitzaileak" epigrafeko kontu-sail nagusiak hauek dira:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Canal de Navarra, S.A. | 320.051,25 | 341.735,22 |
| Beste batzuk | 443.471,69 | 234.792,25 |
| GUZTIRA | 763.522,94 | 576.527,47 |
Zor horien guztien mugaeguna urte batetik beherako epean dute eta haietako bakar bat ere ez dago benetako berme baten inolako motaren mende.
2023ko eta 2024ko balantzeko "Hainbat hartzekodun" epigrafeko kontu-sail nagusiak hauek dira:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| NILSA | 3.594.828,06 | 3.638.303,52 |
| Fomento de Construcciones y Contratas, Medio Ambiente S.A. | 2.747.547,67 | 3.139.425,46 |
| Transports Ciutat Comtal, S.A. (15. oharra) | 985.181,41 | 2.043.221,41 |
| Fundación Traperos de Emaús | 687.689,25 | 647.620,09 |
| Visalia Energía, S.L. | 295.753,70 | |
| Envac Iberia, S.A. | 223.114,05 | 220.581,95 |
| UTE Orgánica MCP Caparroso | 215.825,46 | |
| Neumática Casco Antiguo UTE | 103.530,09 | |
| Arazuri 2020, UTE | 87.509,29 | 61.569,72 |
| Lavola 1981, S.A. | 70.116,28 | 147.590,87 |
| Vanagua S.L.U. | 62.522,73 | 97.196,83 |
| Jenbacher, S.L. | 20.681,80 | 291.494,67 |
| Algoritmia Business | 2.420,00 | 123.199,33 |
| Syder Comercializ Verde S.L. | 224.781,07 | |
| ID&A S.R.L. | 5.636,00 | |
| Beste batzuk | 2.767.855,95 | 3.381.081,56 |
| GUZTIRA | 12.164.712,32 | 14.145.513,37 |
Bezeroen aurrerakinak:
2023ko eta 2024ko abenduaren 31n, kontu-sail hauek osatzen zuten bezeroen aurrerakinen saldo hartzekoduna:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Abonatutako bezeroenak | 33.200,38 | 11.045,35 |
| Bezeroenak, azpiegituren hitzarmenengatik | 937.931,61 | 843.434,43 |
| GUZTIRA | 970.931,99 | 854.479,78 |
Azpiegituren hitzarmenengatik izandako aurrerakinak dira etxebizitzen eraikitzaileek-sustatzaileek ordaindutako zenbatekoak beharrezkoak diren azpiegitura orokorrak handitzeagatik halakorik egitea behar zuten Iruñerriko hainbat tokitan –edateko uraren hornidura-zerbitzua eta hondakin-uren saneamendua emateko azpiegiturak–.
Epe luzerako zorrak
2023ko eta 2024ko abenduaren 31n, xehetasuna hau da:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Epe luzerako zorrak, dirulaguntza bihur daitezkeenak | 3.350.486,57 | 3.756.577,85 |
| GUZTIRA | 3.350.486,57 | 3.756.577,85 |
Epe laburrerako zorrak
2023ko eta 2024ko abenduaren 31n, xehetasuna hau da:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Ibilgetuen hornitzaileak epe laburrera | 4.281.697,71 | 4.186.678,27 |
| Eskualdeko Hiri Garraioko txartelen soberakinak | 3.788.758,61 | 3.024.782,23 |
| Epe laburrera jasotako fidantzak eta gordailuak | 644.179,45 | 680.336,75 |
| Dirulaguntza bihur daitezkeen zorrak | 219.113,60 | 4.121.821,42 |
| Aplikatzeke dauden kontu-sailak | 426,86 | 233,21 |
| GUZTIRA | 8.934.176,23 | 12.013.851,88 |
8.2 Finantza-tresnen izaerari eta arrisku-mailari buruzko informazioa
Taldeko finantza-arriskuen kudeaketa Mendeko Sozietateko finantza-zuzendaritzak eta Erakunde Menderatzaileko kontu-hartzailetzak egiten dute, eta haiek interes-tasetako aldakuntzekiko esposizioa eta kreditu- eta likidezia-arriskuekikoa kontrolatzeko beharrezkoak diren mekanismoak ezarrita dituzte.
Jarraian, Taldeari eragiten dioten finantza-arrisku nagusiak ageri dira:
a- Likidezia-arriskua.
Taldeak likidezia-arriskuaren kudeaketa zuhurra egiten du, eskudiru nahikoa mantentzean eta finantzaketa eskuragarri edukitzean oinarritutakoa, konprometitutako kreditu-erraztasunen zenbateko nahiko baten eta merkatuko posizioak likidatzeko gaitasun nahiko baten bidez.
b- Kreditu-arriskua.
Kreditu-arriskua da kontratu baten kontrapartidak bere kontratu-betebeharrak ez betetzea, Taldeari diru-galera eraginez. Taldearen finantza-aktiboak nagusiki merkataritza-zorrak osatzen ditu.
Taldeak zenbatesten du ez duela kreditu-arrisku esanguratsurik bere finantza-aktiboen gainean.
c- Merkatu-arriskua.
Finantzetakoak ez diren aktiboak direla-eta, Taldea ez dago merkatu-arriskuen pean.
9. Funts propioak
Hona hemen epigrafearen banakatzea, 2024ko eta 2023ko abenduaren 31n:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Funts soziala | 43.319.183,59 | 40.919.156,76 |
| Erreserbak sozietate bateratuetan | 61.593.041,36 | 60.390.389,84 |
| Etekina | 7.386.508,48 | 3.659.176,06 |
| GUZTIRA | 112.298.733,43 | 104.968.722,66 |
a) Funts soziala
Hauek osatzen dute gizarte fondoa: udal, kontzeju eta beste erakunde batzuek egindako ekarpenek —eskudiruzko entregetan gauzatuak—, ondasun ibilgetuen ekarpenek eta beste kontu-sail zordun eta hartzekodun batzuek, eta aurreko ekitaldietan Mankomunitateak eta Mendeko Sozietateak izandako emaitzek.
b) Erreserbak sozietate bateratuetan
2024ko eta 2023ko abenduaren 31n, erreserba hauen saldo osoa Mendeko Sozietateak, Iruñerriko Zerbitzuak SAk, emandakoei zegokien.
c) Ekitaldiko emaitza (etekina)
Ekitaldiko emaitza bateratua 7.386.508,48 euroko etekina izan da.
10. Jasotako dirulaguntzak, dohaintzak eta ondareak
2023ko eta 2024ko ekitaldietan xehetasuna eta mugimenduak hauek izan dira:
2024
| Saldoa, 2023/12/31n | Gehitzeak | Bajak | Traspasoak | Saldoa, 2024/12/31n | |
|---|---|---|---|---|---|
| Dirulaguntzak | |||||
| Udalak | 16.781.955,42 | 16.781.955,42 | |||
| Estatua | 641.250,35 | 641.250,35 | |||
| NILSA | 76.996.359,22 | 871.175,62 | -22.628,65 | 1.795.463,94 | 79.640.370,13 |
| Nafarroako Gobernua | 132.588.258,81 | 179.146,52 | -1.356.700,79 | 1.098.547,42 | 132.509.251,96 |
| Europar Batasuna | 12.975.256,80 | 15.661,25 | 12.990.918,05 | ||
| Beste batzuk | 370.707,66 | 15.385,19 | 386.092,85 | ||
| Bidean dauden dirulaguntzak | |||||
| Udalak | 12.909,70 | 12.909,70 | |||
| NILSA | 2.958.346,33 | -454.738,38 | 2.503.607,95 | ||
| Nafarroako Gobernua | 3.216.927,61 | 5.238.541,40 | -2.439.272,98 | 6.016.196,03 | |
| Beste batzuk | 3.207.162,32 | 168.599,06 | -15.385,19 | 3.360.376,19 | |
| Zerga-ondorioa | -160.498,69 | -29.353,90 | 16.580,40 | -173.272,19 | |
| GORDINA, GUZTIRA | 246.617.379,50 | 10.454.187,88 | -1.362.749,04 | 255.708.818,34 | |
| Emaitzetara transferituak | -193.959.343,46 | -5.921.571,98 | 1.379.329,44 | -198.501.586,00 | |
| GARBIA, GUZTIRA | 52.658.036,04 | 4.532.615,90 | 16.580,40 | 57.207.232,34 |
2023
| Saldoa, 2022/12/31n | Gehitzeak | Bajak | Doitzeak | Traspasoak | Saldoa, 2023/12/31n | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Dirulaguntzak | ||||||
| Udalak | 16.276.240,07 | 505.715,35 | 16.781.955,42 | |||
| NILSA | 70.686.373,59 | 567.010,68 | -13.102,50 | 5.756.077,45 | 76.996.359,22 | |
| Nafarroako Gobernua | 130.672.339,21 | 709.904,05 | -94.504,22 | 1.300.519,77 | 132.588.258,81 | |
| Estatua | 641.250,35 | 641.250,35 | ||||
| Europar Batasuna | 12.975.256,80 | 12.975.256,80 | ||||
| Beste batzuk | 370.707,66 | 370.707,66 | ||||
| Bidean dauden dirulaguntzak | ||||||
| Udalak | 313.887,01 | 191.828,34 | -505.715,35 | |||
| NILSA | 1.042.153,81 | 4.713.923,64 | -5.756.077,45 | |||
| Nafarroako Gobernua | 1.873.708,36 | 2.954.474,53 | -310.735,51 | -1.300.519,77 | 3.216.927,61 | |
| Beste batzuk | 1.795.508,98 | 1.411.653,34 | 3.207.162,32 | |||
| Zerga-ondorioa | -148.489,74 | -29.536,62 | 16.657,61 | 870,06 | -160.498,69 | |
| GORDINA, GUZTIRA | 236.498.936,10 | 10.519.257,96 | -90.949,11 | -309.865,45 | 246.617.379,50 | |
| Emaitzetara transferituak | -188.117.803,94 | -5.949.146,24 | 107.606,72 | -193.959.343,46 | ||
| GARBIA, GUZTIRA | 48.381.132,16 | 4.570.111,72 | 16.657,61 | -309.865,45 | 52.658.036,04 |
Dirulaguntzak multzokatzeko irizpidea aldatu egin da 2023an: jatorriaren arabera gauzatzera igaro da.
Bajen zutabea ekitaldian baja emandako aktiboei lotutako dirulaguntzei dagokie (1.379.329,44 euro 2024an eta 107.606,72 euro 2023an).
2043ko abenduaren 31n, kobratu gabe zeuden dirulaguntza hauen 5.927.544,77 euro (7.056.026,94 euro 2023an), "Administrazio publikoak" epigrafean erregistraturik, aipatutako datan balantze bateratuaren aktiboarena (ikusi 12.1. oharra).
11. Hornidurak eta kontingentziak
Epigrafe honetan ondoko mugimenduak izan ziren 2024an eta 2023an:
2024
| Saldoa, 2023/12/31n | Finantza-eguneratzea | Espero zen etekina | Defizita aitortzea | Horniduraren zuzkidura | Hornidura aplikatzea | Saldoa, 2024/12/31n | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hornidurak, langileei epe luzerako ordainsariak emateagatik (3.11 eta 13.d oharrak) | 0,00 | 973.059,14 | -928.333,08 | -44.726,06 | 0,00 | ||
| Hornidura, erantzukizunarengatik | 953.342,42 | 320.000,00 | -437.342,42 | 800.000,00 | |||
| HHTZko gelaxkak eraisteagatiko hornidura (4. eta 16. oharrak) | 28.800.877,12 | 806.424,56 | 29.607.301,68 | ||||
| GUZTIRA | 29.754.219,54 | 1.779.483,70 | -928.333,08 | -44.726,06 | 320.000,00 | -437.342,42 | 30.407.301,68 |
2023
| Saldoa, 2022/12/31n | Finantza-eguneratzea | Espero zen etekina | Defizita aitortzea | Horniduraren zuzkidura | Saldoa, 2023/12/31n | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Hornidurak, langileei epe luzerako ordainsariak emateagatik (3.11 eta 13.d oharrak) | 0,00 | 904.182,84 | -920.367,70 | 16.184,86 | 0,00 | |
| Hornidura, erantzukizunarengatik | 320.000,00 | 633.342,42 | 953.342,42 | |||
| HHTZko gelaxkak eraisteagatiko hornidura (4. eta 16. oharrak) | 27.934.895,36 | 865.981,76 | 28.800.877,12 | |||
| GUZTIRA | 28.254.895,36 | 1.770.164,60 | -920.367,70 | 16.184,86 | 633.342,42 | 29.754.219,54 |
2024an, "Hornidurak, langileei epe luzerako ordainsariak emateagatik" epigrafean erregistratutako mugimenduek ondokoak jaso zituzten: hornidura eguneratzeari dagozkion finantza-gastuak (973.059,14 euro), pentsio-planari lotutako aktiboetatik espero zen mozkina (-928.333,08 euro) eta defizita aitortzea (-44.726,06 euro).
2024ko abenduaren 31n, Pentsio Planak 1.581.109,16 euroko soberakina zuen (1.682.491,57 euro 2023an), balantzean epe luzerako finantza-inbertsioen epigrafean ageri dena. Aktibo horren (1.581.109,16 euro) eta erreserba aktuarialen arteko diferentzia (1.531.557,55 euro 2024an eta 1.588.055,26 euro 2023an) azaltzen du urte bakoitzeko superabitaren/defizitaren zerga-ondorioak, zerga-ondorioaren garbiak.
| Aktiboa | 1.581.109,16 |
| Erreserba aktuarialak | 1.531.557,55 |
| Diferentzia | 49.551,61 |
| Superabitaren zerga-ondorioa | 4.427,11 |
| P eta G 2012 | 7.402,22 |
| P eta G 2013 | 90.598,62 |
| P eta G 2014 | 89.143,30 |
| P eta G 2015 | 71.231,01 |
| P eta G 2016 | 58.540,04 |
| P eta G 2017 | 18.247,32 |
| P eta G 2018 | 43.617,50 |
| P eta G 2019 | -97.066,41 |
| P eta G 2020 | -64.500,19 |
| P eta G 2021 | -77.044,62 |
| P eta G 2022 | -66.582,99 |
| P eta G 2023 | 16.139,54 |
| P eta G 2024 | -44.600,83 |
| GUZTIRA | 49.551,61 |
|---|
2024an bi ikuskatze egin dira zabortegira, maiatzaren 30ean eta azaroaren 13an, eta 320.000 euro sartu dira ingurumen-erantzukizunarengatiko hornidurara.
2024ko ekitaldian ez da Gongorako zabortegia eraisteko / birgaitzeko / materialak kentzeko kostuen balorazio berririk egin (4. oharra).
Finantza-eguneratzea bai egin dela, eta zenbatekoa 806.424,56 euro izan da.
2022ko abuztuaren 9an, zehapen-prozedura bat hasteko ebazpen bat igorri zuen Landa Garapenerako eta Ingurumenerako Departamentuak. Zehazki, ebatzi zuen zehapen-espedientea abiaraztea IRUÑERRIKO ZERBITZUAK SAri, administrazioko arau-hauste larri baten ustezko erantzule moduan. Arau-haustea jarraitua zen eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integraturako legearen testu bateginaren 31.3 artikuluan sailkatua, b) letran, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsian.
Zegokion prozedura izapidetu ondotik, 2023ko uztailaren 18an, Ingurumeneko zuzendari nagusiak 699E/2023 Ebazpena eman zuen, uztailaren 14koa, eta haren bidez IRUÑERRIKO ZERBITZUAK SAri 160.000 euroko isuna ezarri zitzaion, 17/2020 Foru Legean, abenduaren 16koan, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituenean, jasota dagoenaren aurkako arau-hauste larri baten erantzule moduan; eta berehala bere ontzi edo tokietan aurretik tratamendu-prozesurik egin ez zaien hondakinak isurtzeari uzteko betebeharra, eta bai hondakin biodegradagarriak ere.
2023ko otsailaren 18an, IZSAk gora jotzeko helegitea aurkeztu zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 699E/2023 Ebazpenaren aurka. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 12ko 91E/2024 Aginduaren bidez gaitzetsi zen.
2024ko maiatzaren 10ean 160.000 euroko isuna ordaindu egin zen.
2024ko irailaren 25ean, IZSAk administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean (0000262/2024 ohiko prozedura), Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 12ko 91E/2024 Aginduaren kontra, zeinak gaitzetsi egin zuen Iruñerriko Zerbitzuak SA Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 699E/23 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko helegitea.
Errekurtsoan (oraindik ez da ebatzi) eskatzen da hitzartzeko onartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 12ko 91E/2024 Foru Agindua baliogabetuta eta adostuta zehapena ezartzea arau-hauste larri batengatik eta maila minimoan, hau da, 20.001 euroko isuna.
2023an, 586/2022 Prozedurako epaiari dagokion erantzukizunengatiko hornidura egin zen, eta epai horri helegitea aurkeztu zitzaion. 2024ko urriaren 18ko epaiaren ondotik, zeinak gaitzetsi egiten duen aurkeztutako erregutze-errekurtsoa, ordaindu egin zen eta 2023an egindako hornidura indargabetu zen.
Mendeko Sozietateak abalak ditu aurkeztuta zenbait erakunde publiko eta sozietateren aurrean, xehetasun hauen arabera:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Canal de Navarra, S.A. | 250.000,00 | 250.000,00 |
| Tren-azpiegituretako administratzailea | 220.000,00 | 110.000,00 |
| Beste batzuk | 55.000,00 | 55.000,00 |
| GUZTIRA | 525.000,00 | 415.000,00 |
12. Zerga-egoera
12.1 Saldoak administrazio publikoekin
Administrazio publikoekin dauden saldoen osaera hau da:
| Zordunak, 2024/12/31n | Zordunak, 2023/12/31n | Hartzekodunak, 2024/12/31n | Hartzekodunak, 2023/12/31n | |
|---|---|---|---|---|
| Isurketen gaineko zergarengatik | 872.629,90 | 832.376,00 | ||
| Energia-zergengatik | 66.590,68 | |||
| Udalak, EHGaren eta Ibai Parkearen ekarpenengatik | 8.023.901,61 | 7.876.128,13 | ||
| NILSA | 662.042,05 | 3.498.649,87 | ||
| Ogasun Publikoa, atxikipenengatik | 988.609,17 | 945.880,22 | ||
| Nafarroako Gobernua eta udalak, dirulaguntzengatik | 3.570.461,51 | 4.509.802,33 | ||
| Estatua, dirulaguntzengatik | ||||
| Ogasun Publikoa, sozietateen zergarengatik | 82.829,70 | 22.798,47 | ||
| Ogasun Publikoa, BEZarengatik | 55.241,69 | 316.691,52 | 33.431,67 | |
| Gauzatu gabeko BEZa | 1.201.727,92 | 758.388,70 | 1.368.122,15 | 915.407,28 |
| Gizarte Segurantzako organismoak | 725.742,76 | 694.434,91 | ||
| Guztira | 13.596.204,48 | 16.982.459,02 | 4.055.126,33 | 3.388.098,61 |
NILSAren saldoa, 662.042,05 euro, 2024ko dirulaguntzei dagokie (3.498.649,87 euro 2023an), hondakin-urak saneatzea kudeatzeko eta ustiatzeko kontzeptupean ordaintzeko daudenak (3.9.1.3 oharra) eta goi-saneamendurako kapitaleko dirulaguntzak.
12.2. Etekinen gaineko zergak
2024ko ekitaldian, Sozietatearen etekinen gaineko zerga kalkulatu da indarrean dagoen araudiaren arabera lortutako kontabilitateko emaitza ekonomikoan oinarrituta. Emaitza horrek ez du nahitaez bat etorri behar zerga-emaitzarekin, azken hori zergaren zerga-oinarri moduan ulertua.
Etekinen gaineko zergagatiko gastuak barne hartzen du zerga arrunt edo korrientearengatiko gastuari dagokion zatia eta bai zerga geroratuarengatiko gastuari dagokiona. Etekinen gaineko zergagatiko gastuaren osaera hau da:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Ekitaldiko kontabilitate-emaitza, zergen aurretik | 6.151.359,67 | 1.329.656,64 |
| Kontabilitatetik kanpoko doitzeak | -835.777,57 | -715.500,14 |
| Zerga-oinarria, konpentsazioen aurretikoa | 5.315.582,10 | 614.156,50 |
| BIN konpentsazioa (zerba-oinarri negatiboa) | -259.568,65 | |
| REI 2024 hornitzeagatiko murrizketa (10.8 oharra) | -2.126.232,84 | |
| Oinarri likidagarria | 3.189.349,26 | 354.587,85 |
| Kuota osoa % 28an | 893.017,80 | 99.284,60 |
| % 99ko hobaria, zerbitzu publikoen kuotaren gainean | 727.083,40 | |
| Kuota likidoa | 165.934,40 | 99.284,60 |
| Kenkaria KL % 25 | -41.483,60 | -24.821,15 |
| Kenkaria SL | -17.778,70 | -10.637,64 |
| Kuota efektiboa | 106.672,10 | 63.825,81 |
| Atxikipenak eta kontura egindako ordainketak | -189.501,80 | -86.624,28 |
| Ogasun Publikoa zorduna/hartzekoduna zergengatik | -82.829,70 | -22.798,47 |
Sozietateen gaineko zerga arautzen duen 26/2016 Foru Legean, abenduaren 28koan, xedatutakoarekin bat, Sozietateak % 99ko hobaria du zerbitzu publikoetatik —udalen eskumenekoak— etorritako errentei dagokien kuota osotik.
Kuota likidoaren eta sozietateen gaineko zergarengatik izandako gastuaren arteko berdinkatzea hau izan zen:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Zerga korrientea edo arrunta | 106.774,88 | 63.825,81 |
| Zerga geroratua | 7.422,34 | 6.681,60 |
| Sozietateen gaineko zergaren gastua, guztira | 114.197,22 | 70.507,41 |
Ondokoak dira denbora-desberdintasunen xehetasunak gastuak eta diru-sarrerak aitortzean, kontabilitate- eta zerga-ondorioetarako. Xehetasun hauetan ere agertzen da behar den zerga-ondorio metatua, aurreratua edo geroratua, behin kontuan harturik denbora-desberdintasunen zerga-ondorioaren gaineko % 99ko hobaria. Denbora-desberdintasun hauek sortu dira zerbitzu publiko eta minizentral elektrikoetatik etorritako errenten ondorioz. Hona hemen:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Aktiboak zerga geroratuarengatik | 46.434,87 | 53.698,57 |
| Dirulaguntzak | 29.192,55 | 35.861,28 |
| Hornidurak zabortegia eraisteagatik | 21.669,49 | 21.669,49 |
| Pentsio-plana | -4.427,17 | -4.711,05 |
| Beste batzuk | 878,85 | |
| Pasiboak zergei lotutako denbora-desberdintasunengatik | 173.271,37 | 160.497,87 |
| Dirulaguntzak | 173.271,37 | 160.497,87 |
Indarrean dagoen legediari jarraiki, zergak ezin dira behin betiko likidatutzat hartu, harik eta aurkeztutako aitorpenak agintari fiskalek ikuskatu arte, edo lau urteko preskripzio epea iragan arte. 2024ko abenduaren 31n, Mendeko Sozietateak irekita zituen 2021eko urtarrilaren 1etik (2020ko urtarrilaren 1etik, sozietateen gaineko zergarako) ezarri ahal zitzaizkion zerga nagusi guztiak, agintari fiskalek ikuska zitzaten. Ikuskapena eginez gero, Mendeko Sozietateko administratzaileen ustez ez da pasibo garrantzitsu gehiagorik agertuko.
Aurkeztutako sozietateen gaineko zergaren aitorpenekin eta 2025ean aurkeztuko den horrekin bat, Sozietateak aplikatzen ahal diren kenkariak ditu inbertsioengatik, babesletzarengatik, pentsio-planarengatik eta enplegua sortzeagatik, ondoko xehetasunaren arabera:
| Jatorrizko urtea | Inbertsioak | Babesletza | Pentsio-plana | Enplegua sortzea | Inbertsioak energia berriztagarrietako instalazioetan | Aplikagarriak urte hau arte |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 2010 | 90.553,71 | - | 2025 | |||
| 2011 | 1.379.972,37 | - | 2026 | |||
| 2012 | 306.165,64 | - | 2027 | |||
| 2013 | 947.942,38 | 11.436,67 | 2028 | |||
| 2014 | 23.463,48 | 33.867,78 | 2029 | |||
| 2015 | 373.483,88 | 2030 | ||||
| 2016 | 320.650,22 | 2031 | ||||
| 2017 | 363.857,33 | 2032 | ||||
| 2018 | 476.559,76 | 2033 | ||||
| 2019 | 881.367,94 | 2034 | ||||
| 2020 | 768.245,94 | 14.637,26 | 2035 | |||
| 2021 | 1.661.332,11 | 900 | 2036 | |||
| 2022 | 1.640.029,22 | 2037 | ||||
| 2023 | 1.798.562,02 | 31.390,90 | 2038 | |||
| 2024 | 2.393.838,23 | 31.817,02 | 18.583,77 | 2039 | ||
| 13.356.928,28 | 900 | 108.512,37 | 14.637,26 | 18.583,77 |
Taldeak, zerbitzu publikoen kuotaren gaineko % 99ko hobaria izateagatik zerga-erregimen berezia duela kontuan harturik, erabaki du aipatutako zerga-kredituak ez aktibatzea, beren konpentsazio-aldian ziur aplikatuko diren zehazterik ez baitago.
Taldeak konpromisoa du inbertsioengatik izandako zerga-arintzeari lotzen zaizkion aktibo finkoak bost urtez mantentzeko.
12.3 Beste zerga batzuk
Ikuskatzeko zabalik dauden ekitaldiak azkeneko laurak dira. Zergen aitorpenak ezin dira behin betikotzat jo preskribatu arte edo zerga-agintariek onartu arte, eta alde batera utzirik zerga-legeriari interpretazioak egin ahal zaizkiola. Administratzaileek uste dute agerian jar daitekeen edozein zerga-pasibo gehigarrik, egin litekeen ikuskatzen baten ondorioz, ez duela eragin esanguratsurik izango urteko kontuetan, oro har hartuta.
13. Diru-sarrerak eta gastuak
A) "Negozio-zifraren zenbateko garbia” epigrafeak, 2024ko eta 2023ko ekitaldietako galera eta irabazien kontu bateratukoak, xehetasun hauek ditu:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Hornidura-zerbitzuak | 22.239.474,11 | 20.368.952,38 |
| Saneamendu-zerbitzuak | 8.414.805,85 | 7.704.676,50 |
| Kontratazio- eta lotura-zerbitzuak | 685.998,91 | 883.329,11 |
| Kontagailuen alokairua | -12,87 | |
| Zaborrak biltzeko zerbitzuen fakturazioa | 44.079.536,69 | 40.338.576,73 |
| Materialak eta zerbitzuak saltzea beste batzuei | 16.192,75 | 10.391,48 |
| Konponketa-lanak eta instalazio berrietakoak partikularrei | 558.770,13 | 357.149,88 |
| Diru-sarrerak, zabortegien ustiapena eta material berreskuragarria dela-eta | 1.612.808,86 | 1.157.326,50 |
| Lohiekin lotutako diru-sarrerak | 180.002,24 | 154.729,85 |
| Aprobetxamendu elektrikoa | 2.977.326,14 | 3.629.018,55 |
| Taxiengatiko diru-sarrerak | 84.966,00 | 54.762,75 |
| Hainbat tasa | 303.630,40 | 104.234,50 |
| GUZTIRA | 81.153.499,21 | 74.763.148,23 |
B) 2024ko eta 2023ko ekitaldietako "Ur-kontsumoa” eta “Izakin komertzialen kontsumoa eta beste hornidura batzuk” epigrafeetan ondoko kontzeptuak jaso dira:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Ur-kontsumoa | ||
| - Ebroko Ur Konfederazioari erositako ura | 460.119,79 | 398.250,61 |
| - Nafarroako Ubideari erositako ura | 1.363.202,57 | 1.327.052,10 |
| Izakin komertzialen kontsumoa eta beste hornidurak batzuk | ||
| - Izakin komertzialak erostea | 28.175,00 | 50.235,13 |
| - Erreaktibo kimikoak erostea | 1.109.608,83 | 1.108.748,46 |
| - Obretako materialak erostea | 547.882,63 | 665.120,44 |
| - Energia erostea ekoizpen-prozesurako | 1.769.525,03 | 2.250.218,83 |
| - Beste hornidura batzuk erostea | 293.365,42 | 305.796,63 |
| - Eskualdeko Hiri Garraioko txartelak erostea | 15.972,00 | 33.541,20 |
| - Izakinen aldaketak | 19.803,26 | -145.248,56 |
| GUZTIRA | 5.607.654,53 | 5.993.714,84 |
C) Ondoko kontu-sailek osatzen dute 2023ko eta 2024ko ekitaldietako "Ustiatzetik etorritako beste diru-sarrera batzuk" epigrafea (3.9.1.3 eta 3.15 oharrak:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Eskualdeko Hiri Garraioa, ekarpenak | 28.179.281,42 | 31.617.831,20 |
| NILSAren transferentzia, goi-saneamendua ustiatu eta kudeatzeagatik | 10.284.026,74 | 10.407.932,87 |
| Ibai Parkea, ekarpenak | 547.646,52 | 468.412,30 |
| Beste diru-sarrera batzuk | 646.103,09 | 612.214,95 |
| Beste dirulaguntza batzuk | 1.283.555,43 | 569.241,00 |
| Aparteko diru-sarrerak | 63.185,96 | 28.077,08 |
| GUZTIRA | 45.078.799,16 | 43.703.439,40 |
D) "Langileen gastuak" atalaren 2023ko eta 2024ko ekitaldietako kontuak honela banakatu dira:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Langileen soldatak | 21.757.400,81 | 21.003.569,97 |
| CARMA eta PERTE soldatak eta lansariak | 355.903,20 | |
| Langileen antzinatasuna | 1.058.248,31 | 1.021.082,55 |
| Aparteko orduak | 21.302,84 | 39.299,58 |
| Plusak | 825.131,10 | 730.857,48 |
| Telelana | 10.278,00 | 10.142,00 |
| Langileen garraioa | 9.526,25 | 8.038,13 |
| Gizarte Segurantzaren konturako prestazioak | -932.336,83 | -859.870,09 |
| Kalte-ordainak | 38.215,47 | 19.946,10 |
| Lansariak, soldatak eta antzekoak, guztira | 23.143.669,15 | 21.973.065,72 |
| Langile lan-kontratudunen Gizarte Segurantza | 8.321.388,16 | 7.892.514,03 |
| Administrazio-organoetako kideen ordainsariak (14. oharra) | 92.715,28 | 122.711,40 |
| Beste gastu sozial batzuk | 255.487,64 | 289.737,35 |
| Karga sozialak, guztira | 8.669.591,08 | 8.304.962,78 |
| Pentsio-funtserako hornidura | 539.210,78 | 523.604,32 |
| Hornidurak, guztira | 539.210,78 | 523.604,32 |
Langileen ordainsariak igotzearekin lotuta, Ukraina eta Ekialde Hurbileko gatazketatik eratorritako ondorio ekonomikoei eta sozialei aurre egiteko zenbait neurri luzatzeko eta zerga-, energia- eta gizarte-gaietan urgentziazko neurriak hartzeko ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretuak, ekainaren 27ko 155. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialean kaleratutakoak, II. kapituluan (Sektore publikoaren zerbitzura aritzen diren langileen ordainsari-neurriak), 6. artikuluan, hau ezarri zuen:
6. artikulua. Sektore publikoaren zerbitzura aritzen diren langileen ordainsari-gehikuntza 2024rako.
1. 2024an, sektore publikoaren zerbitzura aritzen diren langileen ordainsariek, 2023ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean, gehienez ere ehuneko 2ko gehikuntza globala edukiko dute, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 19.Bi.2 artikuluan jasotakotik eratorritako gehikuntzak barne hartuta azken horietan, alderaketaren bi aldietarako homogeneotasun-baldintzetan, bai langile-kideei dagokienez eta bai haren antzinatasunari dagokionez ere. Ordainsari-gehikuntza honek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu eragin ekonomikoak.
2. Halaber, 2024ko urtarrilaren 1eko eraginekin, egokia bada, ehuneko 0,5eko ordainsari-gehikuntza gehigarria eta kontsolidagarria aplikatuko da, 2023ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsarien aldean, 2022, 2023 eta 2024 urteetako Kontsumoko Prezioen Indize Bateratuaren aldakuntzaren baturak 2022ko, 2023ko eta 2024ko ordainsari-gehikuntza finko metatua gainditzen badu.
Eragin horietarako, behin kaleratuta Estatistikako Institutu Nazionalak 2024ko Kontsumoko Prezioen Indize Bateratuaren datuak, gehikuntza hori aplikatzea onartuko da Ministroen Kontseiluaren akordioaren bidez, eta akordio hori Estatuko Aldizkari Ofizialean emango da argitara.
3. Gizarte-ekintzako gastuak ezin izango dira emendatu, termino globaletan, 2023koei dagokienez.
4. Sektore publikoan, ekarpenak egin ahal izango dira enpleguko pentsio-planei edo aseguru-kontratu kolektiboei, baldin eta ez bada gainditzen atal honetan finkatutako gehikuntza globala.
5. Langile lan-kontratudunen soldata-masa artikulu honetako 1. eta 4. atalen artean jasotako gehieneko ehunekoan handitu ahal izango da, alderaketaren xede diren bi aldietarako homogeneotasun-baldintzetan.
6. Artikulu honetako 1. eta 4. atalen artean xedatutakoari kalterik egin gabe, gizarte-ekintzako gastuak eta langile lan-kontratudunen ordainsari aldakorra eta produktibitatea homogeneotasun-baldintzetan zehaztuko dira kide-kopuruari dagokionez.
7. 2024ko urtarrilaren 1eko eraginekin, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 14. artikuluan, III. tituluko I. eta II. kapituluetan, 31. artikuluan, 32.Bat artikuluan, eta hogeita seigarren, hogeita zazpigarren eta hogeita bederatzigarren xedapen gehigarrietan jasotako kopuruak artikulu honetako 1. eta 4. atalen artean ezarritako baldintzetan gehituko dira.
Bere aldetik, aipatutako abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 13. artikuluan eta IV. eta V. eranskinetan jasotako kopuruak, abenduaren 27ko 8/2023 Errege Lege Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriaren arabera eguneratutako kopuruak, 2024ko urtarrilaren 1eko eraginekin emendatuko dira, artikulu honetako 1. eta 4. atalen artean ezarrita dauden baldintzetan. Zenbateko horiek Belaunaldiarteko Zuzentasun Mekanismoko kuotaren zatiarekin emendatuko dira, enplegatzaileari dagokionarekin, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko berrogeita hirugarren xedapen iragankorrean eta 127 bis artikuluan jasota dagoena aplikatuta, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitakoan.
8. Artikulu honek oinarrizko izaera du, 8. atalak izan ezik, eta Espainiako Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluen babesean eman da.
Arautik ondorioztatzen zen IZSAren zerbitzura aritzen diren langileen ordainsarien gehikuntza % 2ra mugatuta zegoela, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarritako gehikuntza posiblea pendiente geldituta, 2022ko, 2023ko eta 2024ko KPIaren (% 0,5) bilakaerara baldintzatuta. IZSAk ehuneko hori (% 2) handitu zuen bertako langileen ordainsaria 2024rako, nahiz eta hitzarmeneko akordioen urteko aplikazioak berekin ekarriko zuen gehikuntza handiagoa (% 3,23, Nafarroako 2023ko KPItik lortutakoa, % 2,9a lortu zuena gehi 2023ko ekitaldiko kudeaketa-helburuak betetze-maila, % 79,65era igo zena).
Erakunde Menderatzaileko langileen kasuan, 2023ko urtarrilaren 1eko eraginarekin, eta lehenbizi "Nafarroako Gobernuaren AKORDIOA, 2024ko martxoaren 20koa, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileei ehuneko 0,5 emendatzen zaizkien 2022rako ezarritako ordainsariak, 2023ko urtarrilaren 1eko eraginekin" eta ondoren "Nafarroako Gobernuaren AKORDIOA, 2024ko uztailaren 24koa, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileei ehuneko 2 emendatzen zaizkien 2023rako ezarritako ordainsariak, 2024ko urtarrilaren 1eko eraginekin" izenekoetan xedatutakoaren arabera, ekitaldiaren amaieran, Iruñerriko Mankomunitateko langileen ordainsari-oinarriak % 2,5 emendatu ziren 2023ko abenduaren 31n indarrean zeudenekin alderatuta.
Erakunde Menderatzaileko langileek ez dute parte hartzen Pentsio Planean.
e) 2024ko eta 2023ko ekitaldietako "Ustiapeneko beste gastu batzuk" epigrafean ondoko kontzeptuak jaso dira:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Kanpoko zerbitzuak: | ||
| - Errentamenduak eta kanonak | 1.466.881,73 | 1.651.947,21 |
| - Konpontze-, kontserbatze- eta berriztatze-lanak | 4.429.456,90 | 5.310.164,30 |
| - Profesional independenteek emandako zerbitzuak | 2.147.286,91 | 1.846.174,69 |
| - Garraioak | 429.867,16 | 452.360,06 |
| - Aseguru-primak | 859.911,32 | 558.749,17 |
| - Banku-zerbitzuak eta antzekoak | 38.354,52 | 35.637,97 |
| - Publizitatea, propaganda eta harreman publikoak | 1.470.451,66 | 1.730.931,20 |
| - Hornidurak | 416.062,63 | 507.207,86 |
| - Beste zerbitzu batzuk | 3.160.766,33 | 3.469.661,20 |
| Zergak | 3.315.743,42 | 3.115.688,27 |
| Hornidurak galtzea, narriatzea eta aldatzea, eragiketa komertzialengatik (9. oharra) | ||
| - Ekitaldiko hornidurak | 42.815,97 | 63.596,39 |
| - Ekitaldiko berreskuratzeak | -59.097,05 | -2.752,36 |
| - Kobraezinak diren kreditu komertzialen galerak | 191.185,93 | 151.866,65 |
| Kudeaketa arrunteko beste gastu batzuk | ||
| - Garraio publikoaren transferentziak | 25.072.887,48 | 27.461.418,42 |
| - Beste ekarpen batzuk | 4.075.000,00 | |
| - Iberdrolaren kanona | 535.743,90 | 638.793.96 |
| - Beste batzuentzako kalte-ordainak | 15.059,12 | 8.399,99 |
| - Ibai Parkeko kontzejuak, konpentsazioa | 8.399,99 | 35.200,91 |
| - Jatorri-bermeak | 31.922,00 | |
| - CO2 xurgapenak eskuratzea | 14.932,50 | 28.945,00 |
| Aparteko gastuak |
322.595,52 | 634.309.36 |
| GUZTIRA | 48.145.055,46 | 47.698.300,25 |
"Errentamenduak eta kanonak" epigrafeak 596.697,90 euro jasotzen ditu, nagusiki, ondokoak alokatzeari dagozkionak: aparkalekuak eta harpidetza informatikoak (ikusi 6. oharra).
“Garraio publikoaren transferentziak” atalak barne hartzen du, likidazioaren estimazioan emandako eta jasotako kalitatearengatik, pizgarrien eta zigorren aurreikuspena enpresa kontzesiodunarekin.
"Finantzetakoak ez diren ibilgetuen dirulaguntzak egoztea eta beste batzuk" atalean sartutako epigrafeek, 2024ko ekitaldian, 5.921.571,98 euroko kopurua hartu zuten (ikusi 10. oharra) (5.949.146,24 euro 2023an).
14. Administrazio-organoei dagokien informazioa
Mankomunitateko eta Mendeko Sozietateko administrazio-organoetako kideek 2023ko ekitaldian hainbat ordainsari jaso dituzte, saioetan benetan egoteagatik ematen den ordainketa gisa (Batzarrak eta Administrazio Kontseiluak, edo Erakunde Menderatzailearen edo Mendekoaren ohiz kanpoko bilerak) (13.d) oharra). Horrez gainera, Erakunde Menderatzailean ordainsariak daude, soldata gisa.
Hona hemen Taldean kontzeptu hauengatik sortutako zenbateko osoa:
| 2024 | 2023 | 2022 | |
|---|---|---|---|
| Dietak | 92.715,28 | 122.711,40 | 112.388,06 |
| Goi-kargudunen soldatak | 59.625,34 | 54.395,92 | 56.577,79 |
| GUZTIRA | 152.340,62 | 177.106,92 | 168.965,85 |
Taldeak aseguru-poliza bat du kontratatuta, Administrazio Kontseiluko kide guztien erantzukizun zibila estaltzen duena, beren eginkizunek sortzen ahal dituzten erantzukizunei —Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean jasoak— aurre egiteko. Gainera, administrazio-organoetako kide hauek bizi- eta istripu-aseguru bat dute. Hori dela-eta, 3.930,75 euro ordaindu ziren 2024an (3.338,56 euro 2023an).
Administrazio-organoko egungo edo lehengo kideekin Taldeak ez du beste inolako betebeharrik hartu (pentsioak, etab). 2024an kide hauei ez zaie inolako aurrerakinik edo mailegurik eman inolako kontzepturengatik.
2024ko abenduaren 31n, Urteko Kontuak formulatzearen arduradunek eta haiei lotutako pertsonek (231. artikuluak aipatzen dituenak) ez dute jakinarazi gatazka-egoerarik, zuzenik edo zeharkakorik, Taldearen interesa dela-eta egon daitekeenik.
Taldeko goi-zuzendaritza administrazio-organoekin bat dator.
15. Ekitaldia itxi ondorengo gertakariak
Egun oraindik ez da behin betiko likidatu enpresa kontzesiodunak (TCC) 2024ko ekitaldian bidaiarien garraio publikoko zerbitzuak emateagatiko konpentsazioa. Kontzesioari dagozkion plegu edo agirian eta kontratuan bildutako xedapenetan oinarrituta egindako kalkuluen arabera, aurreikusten da 982.229,54 euroko ordainketa gehigarri bat egiteko beharra kontzeptu honen arabera (8.1.2 oharra).
16. Ingurumenari buruzko informazioa
Taldearen jardueren zerrendan (1. oharrean egina) antzematen ahal den bezala, jarduera askoren berehalako helburua da ingurumen inpaktua gutxitzea, jarduketa berberek eragindakoa izan ezik, Iruñerriko esparruan gauzatutakoek sortu dutena ere. Horrela, nolabaiteko lotura antzeman liteke Taldearen ia gastu eta inbertsio guztien eta ingurumena babesteko jardueraren artean.
Taldeak 29.607.301,68 euroko hornidura bat zuzkitu du 2024an (28.800.877,12 euro 2023an), Gongorako zabortegia itxi, zigilatu eta bertan berriz landatzeagatik (ikusi 11. oharra).
17. Bestelako informazioa
17.1 Langileen egitura
Hona hemen enplegatuen kopurua, 2024ko eta 2023ko ekitaldien bukaeran, talde profesionalen arabera banatuta:
| Talde profesionala | Enplegatuen kopurua | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2023 | 2024 | |||||||
| Guztira | Emakumeak | Gizonak | Desgait. ≥ 33% | Guztira | Emakumeak | Gizonak | Desgait. ≥ 33% | |
| IZSA | ||||||||
| Zuzendaritza | 14 | 5 | 9 | 14 | 5 | 9 | ||
| Espezialista | 136 | 29 | 107 | 3 | 136 | 29 | 107 | 2 |
| Tarteko burutza | 22 | 5 | 17 | 25 | 5 | 20 | ||
| Burutza operatiboa | 26 | 2 | 24 | |||||
| Profesionala | 289 | 104 | 185 | 230 | 84 | 147 | ||
| Unibertsitate-teknikaria | 73 | 32 | 41 | |||||
| Teknikaria | 87 | 26 | 61 | |||||
| Tituluduna edo parekatua | 88 | 33 | 55 | |||||
| IM | ||||||||
| Unibertsitate-teknikaria | 6 | 3 | 3 | 6 | 4 | 2 | ||
| Guztira | 566 | 180 | 386 | 3 | 525 | 165 | 360 | 2 |
Enplegatuen batez besteko kopurua ekitaldian zehar hau izan da, kategorien arabera adierazita:
| Talde profesionala | 2024 | 2023 | 2022 |
|---|---|---|---|
| Zuzendaritza | 13,48 | 15,98 | |
| Espezialista | 123,99 | 110,23 | 111,27 |
| Tarteko burutza | 27,54 | 22,22 | |
| Burutza operatiboa | 30,48 | 23,32 | |
| Profesionala | 260,67 | 265,83 | 220,74 |
| Unibertsitate-teknikaria | 67,02 | 63,98 | 87,85 |
| GUZTIRA | 523,18 | 501,56 | 497,57 |
17.2 Auditoretza-ordainsariak
Mankomunitatearen urteko kontu bateratuen auditoretza egin duen enpresak eta horrekin loturaren bat duten beste enpresa batzuek —Finantza Sistema Berritzeko Neurrien gaineko Legearen hamalaugarren xedapen gehigarriak aipatutako loturaren bat— ebatzi dute Erakunde Menderatzaileari, zerbitzu sari eta gastu gisa, 19.602 euro fakturatzea 2023ko eta 2024ko ekitaldietan Taldeari emandako auditoretza-zerbitzu profesional guztiengatik. Aipatutako zenbatekoak 2024ko ekitaldiari dagozkion zerbitzu-sari guztiak hartzen ditu barne, beren fakturazioaren unea edozein izanik ere. Auditoreak eta hari lotutako sozietateek ez dute kopuru gehigarririk jaso, emandako beste zerbitzu batzuengatik.
2024an, gainera, Mendeko Sozietateari 800 euro fakturatu zaizkio (gehi BEZa), "Hondakinen kudeaketarako dirulaguntza, MITERD Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren funtsak enpresa publikoetan" dirulaguntzari dagozkion gastuak justifikatzeko kontuaren berrikuspena egiteagatik.
18. Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldiari buruzko informazioa. Hirugarren xedapen gehigarria. Uztailaren 5eko 15/2010 Legearen "Informazio-betebeharra"
2024ko eta 2023ko fakturen zenbatekoak eta ordainketa-ratioak hauek izan dira:
| 2024 | 2023 | |
|---|---|---|
| Egunak | Egunak | |
| Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia | 38,63 | 37,41 |
| Ordaindutako eragiketen ratioa | 39,53 | 39,26 |
| Ordaintzeke dauden eragiketen ratioa | 27,21 | 22,40 |
| Zenbatekoa | Zenbatekoa | |
| Egindako ordainketak, guztira | 46.141.529,12 | 48.754.106,39 |
| Ordaintzeko dauden ordainketak, guztira | 3.660.715,70 | 5.993.129,73 |
Ordaintzeko epea ezartzeko erabilitako irizpidea desberdina da Mendeko Sozietatearen -haren epea zenbatzen hasten da fakturaren datatik aurrera- eta Erakunde Menderatzailearen artean -haren epea zenbatzen hasten da faktura FACe faktura elektronikoak igortzeko puntu orokorrean erregistratzen den egunetik aurrera, administrazio publiko izateagatik dagokion moduan-.
Modu gehigarrian, 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera (irailaren 28ko 18/2022 Legeak aldatu zuen), ezarritako epe maximoa baino laburragoa den aldi batean ordaindutako fakturei buruzko informazioa hau da:
| 31/12/2024 | 31/12/2023 | |
|---|---|---|
| Eurotan ordaindutako moneta-bolumena | 45.572.356,10 | 48.129.839,52 |
| Hornitzaileei egindako ordainketen moneta-guztizkoaren gainean dakarren ehunekoa | % 98,77 | % 98,72 |
| Ordaindutako fakturen kopurua | 9.526 | 9.006 |
| Hornitzaileei ordaindutako fakturen guztizkoaren gainean dakarren ehunekoa | % 97,01 | % 95,87 |
