Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
Itxitako zabortegien jarraipena
Argiñarizko zabortegia zigilatzea
Argiñarizko zabortegia 1977. urtean hasi zen ustiatzen. 1992an, hau da, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa inauguratu zenean, itxi eta zigilatu zen.
Egun, zigilatuta 25 urte baino gehiago eman ondoren mantentze-lanak eginik, gunea erabat lehengoratu dela esan daiteke. Zeuden tximiniak kendu ziren eta tokia eman zitzaion Girgillaoko Udalari, ehizaren eta abeltzaintzaren arloko aprobetxamendua egin dezan. Dena den, zabortegian sortutako lixibiatuen eta bertan dagoen istilean jasotakoen kontrolak egiten jarraitzen da, eta bai zabortegiaren urari beheiti dagoen errekan jasotakoenak ere. Izan ere, Ebroko Ur Konfederazioak emandako azken baimenarekin lotutako eskakizuna da.
Gongorako zabortegia zigilatzea
Gongorako zabortegia 1992. urtean hasi zen ustiatzen, eta Iruñerriko hondakinak hartzen ditu.
Ustiatu den bitartean, optimizatzen joan da eta onar zitezkeen hondakinak legeria berrira egokitzen, lehengoratzea sustatzeko moduan, eta hondakinak sortzea minimizatzen eta hondakinak birziklatzen joan da. Oraindik ustiatzen dela, bere ustiapen-moduarengatik, HHTZk ahalbidetzen du gelaxka zaharrenak partzialki zigilatzea (1.1 fasea). 2025-2026an gauzatu da zigilatzea, eta 2026an 1.2 fasea zigilatzeko proiektua idatziko da.
HHTZren ingurumen-kontroleko neurriak gauzatzen jarraitzen da, behar bezala funtzionatzen duela ziurtatu eta bermatzeko, bai urari dagokionez (bai lurgainekoak, bai lurpekoak eta lixibiatuak), bai gasei eta usainei dagokienez, beste neurri batzuen artean.
