Hiri hondakinak

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

2025ean sortutako etxebizitzetako eta merkataritzako hondakinen kantitatea 148.371 tonakoa izan zen, 2024an baino % 0,07 gehiago (148.264 t). Biztanle bakoitzeko sortu ziren hondakinen batezbestekoa 379 kg/bizt./urte izan zen, 2024an sortu ziren hondakinen 381 kg/bizt./urte batezbestekoaren aldean.

Gainerakoen edo errefusaren frakzioan 56.293 tona bildu ziren, 2024an bildu ziren 64.031 tonen aldean, hau da, % 12,08 gutxiago, Edukiontzietarako Sarbidea Kontrolatzeko Sistema (ESKS) zabaltzeari esker, proiektu horen IV. blokean, Iruñearen hiri-inguruneko udalerri nagusiak sartzen baitira bloke horretan. Gogora ekarri behar da ESKS sistema ezarri aurretik (2021eko udazkenean hasi zen ezartzen) biltzen zen errefus-frakzioak 80.000 tonak gainditzen zituela.

92.079 tona bildu ziren bereiz, sortutako hondakin guztien % 62,02. 2024an, 84.232 tona izan ziren, hondakin guztien % 56,81. Edukiontzietarako Sarbidea Kontrolatzeko Sistemaren I., II. eta III. blokeak 2021ean eta 2022an eta IV. blokea 2025eko udaberrian garatu izanari zor zaizkio gaika bereizteko balio handi horiek. Hartara, 7/2022 Legean (Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa, ekonomia zirkular baterako) udal-hondakinak bereiz biltzearen gainean dauden helburuak lortu dira (gutxienez, udal-hondakinen % 50 2035ean).

Paperaren eta kartoiaren kasuan, bilketa 21.821 tonakoa izan zen, aurreko urtean baino % 3,7 gehiago. Ontziei dagokienez, 18.273 tona ontzi bildu ziren, 2024an baino % 16 gehiago, hain zuzen, edukiontzi adimendunak dituzten eremuetako bilketaren emaitza moduan.

Azkenik, beirari dagokionez, 10.090 tona bildu ziren, aurreko urteko kantitatea baino % 1,8 gutxiago; tamaina handikoak eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak 4.115 tona izan ziren (% 5,9 gehiago); arropa, oinetakoak eta ehun-gaiak biltzeko edukiontzietan jasotakoak, 2.121 tona (% 7,7 gehiago); eta zura, 2.679 tona (% 10,6 gehiago).

Elikagaien Bankuaren jarduna ere aipatu behar da. Hain zuzen ere, elikagai freskoen 400 tona bildu ziren Iruñeko eta Iruñerriko 69 establezimendutan, banaketako 13 enpresatakoak direnetan.

2025ean, berreskuratutako hondakinen kantitatea 71.328 tonakoa izan zen, 2024an berreskuratu zirenak baino % 5,75 gehiago (67.451 tona izan ziren orduan). 2025ean, berreskuratze-portzentajea % 48,1ekoa izan zen, 2024ko % 45,5ekoaren aldean.

Bio-hondakinak berreskuratzea

Bio-hondakinak berreskuratzeari dagokionez (edukiontzi marroiko gai organikoak, etxeko eta auzoko konpostajea eta hondakin berdeak), nabarmendu behar da etxeko eta auzoko konpostajean, edukiontzietan gai organikoak bereiz biltzean eta HUAko lohiak eta hondakin berdeak kudeatzean lan egiten jarraitu zela.

Bio-hondakinen 29.815 tona bildu ziren, 2024an bildutako tonak baino % 10,6 gehiago, hain zuzen ere. Zehazki, sortutako hondakin organiko guztien % 47,9 izan zen hori.

Edukiontzi marroiko gai organikoen kasuan, 20.335 tonako bildu izana nabarmendu behar da. Aipatzekoa da 2025ean kantitate hori handitu egin zela, 4.100 tona gehiago bilduta, edukiontzi adimendunen sistema Iruñeko metropoli-eremuaren perimetroan hedatu zelako udaberrian (gutxi gorabehera 100.000 biztanle hartuz). Hala, horrek ekartzen du aurreikustekoa izatea 2026an gaikako bilketaren datuek hobetzen jarraituko dutela.

Landa-eremuan, hondakin organikoak in situ edo bertan kudeatzeko politikak jarraipena du, eta, gainera, bere garaian hondakin organikoak biltzeko 5. edukiontzia jarri zen baina orain erabilera hori egokia ez izateaz gain ingurumen-kostu handia duela ulertu den landa-herrietara zabaldu da. Hori dela-eta, herri horietan hondakin organikoen 0 kilometroko kudeaketa egitearen alde egin zen, hau da, bilketarik gabeko kudeaketaren alde.

2025ean, landa-arloan gai organikoak berreskuratzeko modu gisa, etxeko konpostajea ezarri zen toki hauetan: Elortzibar, Etxauri, Atetz, Goñi, Txulapain, Odieta, Basaburua, Imotz, Lantz, Ultzama eta Esteribar. Eta sistema hori eskatu eta erabiltzen dutenentzat 2026ko hondakinen tasa murriztea onartu zen.

Gaikako bilketa edukiontzi adimendunetan

Hiri-eremuan, behin amaituta txartel elektronikoarekin irekitzen diren edukiontzien (edukiontzi marroia eta grisa) sistema hedatzen horretarako aurreikusita zeuden lau faseetan, emaitza onak nabarmendu behar dira, sistema hori ezarri aurretik eremu horrek zituen datuen aldean:

ESKS eremuaren emaitzak (edukiontzietarako sarbidea kontrolatzeko sistema)

 Bilketa, ESKS gabeBilketa ESKSrekin*Gehikuntza
Gai organikoak % 18  % 43  % 124 
Papera-kartoia % 66  % 78  % 18 
Ontziak % 40  % 46  % 15 

* 2025eko urriko karakterizazio-azterlanaren emaitzak.


Sistema honekin, sortutako hondakinen % 60 baino gehiago gaika biltzen dira, aurretik lortzen zen % 40aren aurrean. Birziklagarriak diren frakzioen bilketa handitzeak berekin ekartzen du gainerakoen edo errefusaren frakzioaren bilketa modu esanguratsuan gutxitzea, % 40 inguru.

2025ean, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroko zabortegira etxebizitzetako eta merkataritzako hondakinen bilketa eta tratamenduko 74.671 tona eraman ziren. 2024ko kantitatearen aldean, % 4,7 gutxiago izan ziren, nagusiki, ESKS sistema abiarazi zelako Iruñearen herri mugakideetan 2025eko udaberrian, eta, ondorioz, gaikako bilketak handitu zirelako. Zabortegira bideratutako kantitate horretatik, 16.655 tona hondakin tratatuak izan ziren (isuritako guztizkoaren % 22,3), eta hori 2024an tratatutako kantitatea baino gehiago izan zen (14.306 tona, guztizkoaren % 18,26).

Jarduteko ildoak, hondakinen bilketan

2025ean, programa hauetan lan egin zen, eremuen arabera:

  • Poltsak edukiontzietatik kanpo botata uztearen aurkako txoke-plana - 2026ko lehen hiruhilekorako hainbat komunikazio-ekintza gauzatzen hastea prestatu zen, gaikako bilketa hobetzera eta hondakinak edukiontzietatik kanpo uztea murriztera bideratuta, Iruñerriko udalekin koordinatuta. Txoke-planak barne hartzen ditu bilketarako kontratu berria abian jartzearekin lotutako neurriak, komunikazio-ekintzak edukiontzien guneetan, eta in situ edo tokian bertan ikuskatze- eta kontrol-lanak indartzea.
  • Industria-eremua (atez ateko sistema) - 2024ko udazkenean, Landaben industrialdean hondakinak atez ate biltzeko esperientzia pilotua jarri zen martxan, eta 2026 honetarako ezarri dira hondakinak sortzeagatik ordaintzeko tasak. Halaber, 2026an bilketa hau Iruñerriko 1.300 enpresatara hedatzeko lan egin da, eta haiei 2027an aplikatuko zaie tasen sistema berri hau. Iruñerriko gainerako enpresetan bilketa ezartzeak 2027an jarraituko du.
  • Landa-eremua (gai organikoen 0 kilometroko kudeaketa) - Egun, Iruñerrian, 5.000 familia baino gehiago daude izena emanda konpostaje-programetan. Gainera, Iruñerriaren landa-eremuan, hondakin berdeak metatu eta birrintzeko 76 gune daude, landa-arloko etxebizitzetako hondakin organiko guztiak herrietan geldi daitezen eta ez ditzaten garraiatu Iruñearen inguruetan zentralizatutako balorizazio-instalazio bateraino.

Jarduteko ildoak, hondakinen tratamenduan

Iruñerriko Ingurumen Zentroa – 2025ean azken fasean daude jada Garraioaren Hirian ingurumen-zentro berria egiteko obrak, hartara, Iruñerriko etxebizitzetako eta merkataritzako hondakin guztiak bertan tratatzeko. Eraikuntza-lan horiek 2024ko irailean hasi ziren, eta aurreikusita dago 2026aren erdi aldera bukatzea eta abian jartzea.

Obra konplexua da, eta berekin ekarriko du edukiontzi marroiko gai organikoak balorizatzea, biometano eta konpost bihurtzeko, eta bai gainerako frakzioetako hondakinen gehieneko berreskuratzea ere, gero birziklatzeko. Aurreikusita dagoen inbertsioa gutxi gorabehera 90 milioikoa da, Mankomunitateak inoiz egin duen ingurumen-apustu handiena.

Gongorako zabortegia – 2025eko bigarren seihilekoan, Gongorako zabortegiko lehen fasea zigilatzeko obrak egin ziren, hau da, okupatuta dagoen azalera osoaren % 20 inguru zigilatzeko lanak. Isurketa-gelaxkak, egonkortuta eta bertako gasak kenduta, iragazkortuta eta lehengoratuta gelditu dira. Aurreikusita dago 2026an zigilatzearen bigarren fasea idaztea, hartara, 2027an gauzatzeko.

Ekoizpena

 20212022202320242025
Sortutako hondakinen kantitate osoa (t) 151.167 145.128 144.271 148.264 148.371
Kilogramoak biztanleko eta urteko 399,93 383,95 380,24 386,14 382,06

 Osaera

 202320242025
Papera-kartoia 21.561 % 14,94 21.552 % 14,54 20.801 % 14,02
Brikak 2.238 % 1,55 2.188 % 1,48 2.312 % 1,56
Plastikoa 13.471 % 9,34 13.319 % 8,98 14.035 % 9,46
Beira 14.067 % 9,75 14.034 % 9,47 13.181 % 8,88
Metalak 3.739 % 2,59 3.465 % 2,34 3.731 % 2,51
Ehun-gaiak 5.286 % 3,66 4.864 % 3,28 4.939 % 3,33
Tamaina handikoak 2.719 % 1,88 3.156 % 2,13 3.468 % 2,34
Zura 3.949 % 2,74 4.789 % 3,23 4.685 % 3,16
TEEHak 1.472 % 1,02 1.520 % 1,02 1.571 % 1,06
Pilak 68 % 0,05 68 % 0,05 80 % 0,05
Olioak 214 % 0,15 145 % 0,10 175 % 0,12
Beste produktu batzuk 10.363 % 7,18 12.724 % 8,58 12.413 % 8,37
Paper zikina, pixoihalak... 5.099 % 3,53 4.764 % 3,21 4.732 % 3,19
Etxebizitzetako+udaletako inauste-hondakinak 9.530 % 6,61 10.732 % 7,24 10.364 % 6,99
Gai organikoak 50.495 % 35,00 50.944 % 34,36 51.884 % 34,97
Guztira144.271% 100,00148.264% 100,00148.371% 100,00

Sortutako hondakinak, bilketa-motaren arabera (t)

 20212022202320242025
Gainerakoen frakziorako edukiontzian 83.483 70.742 62.863 64.031 56.293
Gai organikoetarako edukiontzian (5. edukiontzian) 9.521 13.619 16.419 16.222 20.335
Ontzietarako edukiontzian 9.852 11.681 14.525 15.758 18.273
Etxeko eta auzoko konpostajean 3.053 3.535 3.831 4.091 4.212
Material bakarreko bilketetan 37.114 37.037 38.187 39.451 39.539
Tamaina handikoen bilketan eta garbiguneetan 8.143 8.513 8.446 8.710 9.720

Hiri-hondakinen berreskuratze osoaren bilakaera

20212022202320242025
Hiri-hondakin berreskuragarriak (t) analisien arabera 129.270 125.173 125.768 126.420 127.326
Berreskuratutako hiri-hondakinak (t) 61.237 62.433 66.125 67.489 71.328
Hiri-hondakinen berreskuratze osoaren indizea % 47,37 % 49,88 % 52,58 % 53,35 % 56,02

Bio-hondakinen berreskuratze-indizea (t) (gai organikoak, inauste-hondakinak eta konpostajea)

20212022202320242025
Bio-hondakinak hondakinetan (t) 61.322 59.165 60.024 61.693 62.248
Berreskuratutako bio-hondakinak 20.888 23.014 25.995 26.952 29.816
Bio-hondakinen berreskuratze-indizea % 34,1 % 38,90 % 43,31 % 43,70 % 47,90

Bio-hondakinen berreskuratze-ehunekoa

Berreskuratzea, produktuen arabera (T)

 20212022202320242025
Tamaina handikoak 1.070 1.064 1.012 1.103 1.111
Berreskuratutako papera-kartoia, guztira 18.155 18.032 16.409 16.228 16.237
Beira, guztira 10.317    10.487 10.354 10.303 10.106
Metalak, guztira 1.343      1.472 1.436 1.355 1.772
Plastikoa, guztira 3.834 4.297 5.050 5.427 5.610
Brikak, guztira 727 744 848 865 900
Ehun-gaiak 1.139 1.350 1.411 1.452 1.643
TEEHak 1.116      1.117 1.096 1.226 1.258
Zura 2.475 2.442 2.357 2.421 2.679
Pilak 41 35 43 48 63
Olioa 130 118 115 108 136
Etxebizitzetako inauste-hondakinak 6.198 4.577 4.790 5.002 4.967
Udaletako inauste-hondakinak 2.526 2.416 2.386 3.136 2.660
Gai organikoak 9.112 12.564 14.988 14.724 17.977
Etxeko eta auzoko konpostajea 3.053 3.535 3.831 4.091 4.212
Berreskuratutako produktuak, guztira61.23764.24966.12567.48971.328
Berreskuratutako kilogramoak biztanleko eta urteko 162,01 169,98 174 176 184
Ontzien berreskuratze osoaren indizea % 55,6 % 60,6 % 64,5 % 67,3 % 68,4

Paperaren eta kartoiaren berreskuratze osoaren indizearen bilakaera

 20212022202320242025
Hiri-hondakinetan dagoen papera eta kartoia (t) 24.871 22.439 21.560 21.552 20.801
Berreskuratutako papera eta kartoia (t) 18.155 16.294 16.409 16.189 16.237
Paperaren eta kartoiaren berreskuratze osoaren indizea % 73,0 % 72,61 % 76,11 % 75,1 % 78,1

Zabortegira desbideratzea

 20212022202320242025
Zabortegira bideratutakoaren %
(bildutako zabor guztien %, zabortegira ez doazenak)
54,76 57,37 59,21 58,72 61,50