Ingurumenarekiko konpromisoa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Iruñerriko Mankomunitateak garatzen duen jarduera osoak ingurumenarekiko lotura handia dauka, herritarren bizi-kalitatea hobetzeaz gain, baliabide hidrikoak kutsatzea saihesten baitu, garraio publikoa erabiltzea sustatzen baitu, eta abar. Hala ere, jardunak berak inpaktu batzuk eragiten ditu, eta erakundea inpaktu horiek murrizten saiatzen da.

Iruñerriko Mankomunitatearen ingurumen-konpromisoa Plan Estrategikoan jasotzen da. Hartara, plan horretan markatutako jardute-ildoei jarraituta, 2025ean jarduera hauek gauzatu dira, besteak beste:

Arintze-proiektuak

  • Hondakinen kudeaketa
    Gai organikoak jatorrian bereiztea (ez botatzea zabortegira). ESKS edukiontzi adimendunen sistema ezarri eta ustiatzea, I., II., III. eta IV. blokeak. 
    Bio-hondakinen 0 kilometroko kudeaketa landa-eremuan.
    Kamioien flota berritzeko plan estrategikoa eta bilketarako kontratu berria.
    Iruñerriko Ingurumen Zentroa abian jartzea.
    HHTZren zigilatze partziala eta progresiboa.
  • EHG
    Plangintza jarraitzea autobusen flota berritzean.
    Garaje berrien proiektua jarraitzea, erregai iraunkorren flota osoari euskarria emango baitio. 
  • UZI
    Prozesuak optimizatzen jarraitzea, berotegi-efektuko gasen emisioen mailan. 
  • MANCOENER
    IM eta IZSAren instalazioetan panel fotovoltaikoak hedatzen jarraitzea.
    Lortutako biogasaren aprobetxamendua hobetzeko eta mugikortasunean erabiltzeko azterlanak (Aratzuriko HUA eta IIZ). 

Egokitze-proiektuak

  • Iruñerrian karbono-hustuleku berriak sortzeko estrategia garatzen jarraitzen da. Une honetan, sortu eta erregistratutako hustuleku bat dago, Areatzekoa. Zoliako idoiaren inguruko lekua ere badago, non lurzoruaren erabilera aldatzeak, alorretik bazkaleku iraunkorrera aldatuta, CO2 gehiago xurgatzeko aukera ematen duen. Horren alde egin da, nahiz eta egun ezin den erregistratu Ministerioan. 2025ean, era berean, Adiosko karbono-hustulekua sortzeko jarduketa ere gauzatu zen. Han, zabortegi zaharraren lekua lehengoratu da, olgetarako ingurune bat eta Adiosko herritarrentzako babesleku klimatiko bat sortzeko. Hustuleku berri hau MITECO ministerioan 2026an inskribatzea aurreikusita dago.

  • Berdeguneak kontserbatu, mantendu eta hobetzeko jarduketak indartzean garrantzia jartzen jarraitzen da, arreta berezia jarrita Iruñerriko Ibai Parkean eta Ezkabako Eskualde Parkean. Izan ere, toki horiek eginkizun giltzarria dute bai karbonoa harrapatzean, bai eta muturreko egoera eta gertaera klimatikoen aurrean egokitzean, biodibertsitatea hobetzean eta biztanleriaren ongizatean.