Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Klima-aldaketa eta karbono-aztarna

Klima Aldaketarako eta Energiarako Estrategiaren barnean, 2025ean zehar gauzatu diren jarduketa nagusiak hauek izan dira:

IM eta IZSAren karbono-aztarna ebaluatu eta zertifikatzea

2014az geroztik, IM eta IZSAren karbono-aztarna kalkulatzen ari gara, klima-aldaketaren kontrako borrokan laguntzeko helburuarekin. Funtsezkoa da sortzen diren isurpenak ezagutu eta kuantifikatzea, isurpen horiek murriztera bideratutako neurriei ekin ahal izateko.

Hori dela-eta, urtero, lehen seihilekoan, IM eta IZSAren jarduerarengatik sortutako CO2 isurpenak kalkulatzen dira. Prozesu hori, zehazki, MITECOk zertifikatzen du eta bertan erregistratzen da.

2019an, bere jarduerarengatik sortutako isurpenak konpentsatu zituzten IMk eta IZSAk lehenbiziko aldiz, eta hori hala egitean, 2019ko aztarnan, Kalkulatzen dut/Murrizten dut/Konpentsatzen dut zigilu hirukoitza lortu zuten.

2024ko eta 2025eko karbono-aztarnaren datuak hauek dira:

2024 2025
1. norainokoa HORNIKUNTZA 21,49 17,15
ARAZKETA 1.155,36 1.151,67
IBILGAILUEN FLOTA  182,52 181,31
BILKETA 0,00 4,54
SAREAK - MANTENTZEA 15,92 16,24
ZERBITZU NAGUSIAK 0,00 0,00
TRATAMENDUA 21.934,49 21.567,57
1. norainokoa, guztira23.309,7822.938,48
2. norainokoa0,000,00
3. norainokoa HORNIKUNTZA 8,93 10,22
ETXEBIZITZETAKO KONTAGAILUAK 25,83 23,83
ARAZKETA 245,15 236,12
IBAI PARKEA 19,37 15,48
BILKETA 3.802,13 4.080,39
SAREAK - MANTENTZEA 59,50 77,32
TRATAMENDUA 939,84 1.201,32
ESKUALDEKO HIRI GARRAIOA 9.986,82 8.994,62
BERDEGUNEAK 15,97 14,44
3. norainokoa, guztira15.103,5414.653,64
TCO2 baliokide, guztira
38.413,32 37.592,12


Jarraian, IM eta IZSAren karbono-aztarnaren bilakaeraren grafikoa dago, norainokoen arabera. Hala dira:

-        1. norainokoa: erakundearen isurpen zuzenak (errekuntza, prozesuak eta abar), IM eta IZSAk zuzenean kontrolatuak.

-        2. norainokoa: elektrizitate-kontsumoari lotutako isurpenak.

-        3. norainokoa: gure zerbitzuak egiten dituzten kontraten isurpenak.

  

 

Jarraian, IM eta IZSAren jarduera nabarmenenen isuri-ratioen bilakaera erakusten da:

202020212022202320242025
Hornikuntza CO2 kg hornitutako pertsona bakoitzeko 0,20 0,10 0,09 0,10 0,10 0,09
CO2 kg ekoitzitako 1.000 m3 ur bakoitzeko 2,60 1,40 1,00 1,40 1,40 1,13
Aratzuriko HUA CO2 kg biztanle baliokide bakoitzeko 2,74 2,57 2,45 3,64 3,70 2,77
Hondakinen kudeaketa CO2 kg hartutako Nm3 bakoitzeko 3,94 3,51 3,83 3,85 3,64 4,38
CO2 kg bildutako hondakinen 10 kg bakoitzeko 0,28 0,27 0,29 0,27 0,26 0,28
Eskualdeko Hiri Garraioa CO2 kg 10 bidaiari bakoitzeko 4,63 4,03 3,28 2,68 2,17 1,96

Gainera, 2030ean karbonoari dagokionez neutroa izateko helburua lortze aldera, kontratatutako enpresekin egiten diren kontratu berrietan, klausula bat gehitzen da: IM eta IZSAren zerbitzuak gauzatzeko garatzen duten jardunean sortzen duten karbono-aztarna konpentsatzeko betebeharra dute.

IM eta IZSAren emisioen konpentsazioen bilakaera