Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
Araztegiko lohiak nekazaritzan birziklatzea
Aratzuriko HUAn araztegiko lohiekin egiten den birziklapena 1990ean hasi zen. Urtez urte, instalaziotik nekazaritzan erabiltzeko helburuarekin ateratzen den lohi tona bakoitza erregistratzen da, eta bai xede diren lursail guztiak, aplikatzen diren lohi dosiak, lursailaren jabea eta abar.
2025ari dagozkion datu orokorrak hauek dira:
- 43.967 tona lohi digeritu sortu dira.
- 31.946 tona, % 72, nekazaritzan erabili dira (laboreetan, artoan eta ekiloreetan, nagusiki).
- 12.021 tona, % 28, konposta egiteko erabili dira (lohien tratamendu aurreratua), hondakin berdeen 7.627 tonarekin batera (tona horietatik 245,9 tona Gongorara doan errefusa dira).

HUAn jasotzen diren inauste-hondakinek bi jatorri dituzte: etxebizitzak eta udalak. Jarraian, Aratzuriko HUAn jasotzen diren inauste-hondakinek 2010-2025 aldian urtez urte izan duten bilakaera erakusten da:

Jasotako inauste-hondakinek, lehen adierazi den moduan dakartzaten errefusa gabe (245,9 tona), bi jatorri dituzte: udalak eta etxebizitzak. Jarraian, jatorri bakoitzaren datuak biltzen dituen grafikoa dago, 2010etik 2025era:

- 3.636 tona konpost merkaturatu dira. Haietatik 2.224 tona Aratzuriko konpostari dagozkio, 637 tona konpost begetalari eta 293 tona nekazaritzarako Aratzuriko konpostari. Gainera, 444 tona sustapeneko konpost moduan atera dira. Txikizkako salmentan 20.781 zaku saldu dira, aurreko urtearen antzera.
Araztegiko lohiak hondakin berdeekin batera konpost bihurtzea konpostajerako tunelen plantan egiten da. Planta modernoa da, ingurumenerako kalterik ez duena, eta kalitate handiko konposta lortzen da. Planta horretan, hain zuzen, Aratzuriko konposta egiten da (B klasea).
2014az geroztik, gainera, konpost begetala (A klasea) ere egiten da, bezeroen eskaerei erantzun nahian. A klasearen ezaugarriak ditu. 2014an inskribatu zen Ongarrien Erregistroan, eta egun arrakasta handiz merkaturatzen da, lorezaintzan eta baratzezaintzako mota guztietako laboreetan erabiltzeko ezaugarri ezin hobeak baititu.
2025ean, araztegiko lohia eguzkitan lehortzeko planta pilotuak lanean jarraitu du. Zentrifugoetatik irtendako 3.449 tona lohi lehortu zituen. Lohia 24 sailetan lehortu zen, eta batez besteko aldia 17 egunekoa izan zen sail bakoitzeko. % 37ko batez besteko lehortasunera iritsiz, eta horrek % 51ko pisuaren murrizketa dakar. Lohi lehortuaren sail guztien azken helburua konposta egitea izan da. Lohiak eguzkitan lehortuta kudeatzeak ekidin du 20,46 tona CO2 baliokide isurtzea, landara ez garraiatzean.
Lohiak eguzkitan lehortzeko sistema handitzeko lehen fasea hasi zen 2025ean, eguzkitan lehortzeko bost nabe gehiago eraikiz, eta lursaila erregularizatu zen. Aurreikusita dago 2026ko ekainaren amaierarako martxan egotea nabe horiek.
Lohia eta konposta aplikatzeak ingurumenean duen eraginari jarraipena egitea:
Duela 30 urtetik hona ohikoa den moduan, lohia aplikatzearen gaineko saioak edo probak egiten ditugu Instituto Técnico de Gestión Agrícola, SA (ITGA, orain INTIASA) Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoarekin batera. Hain zuzen ere, saio horiek Aratzuriko lursail esperimentalean eta lohia erabiltzen duten Komunitateko beste toki batzuetan egiten ditugu.
2025ean, lehorreko laborantzan (laboreak) araztegiko lohia erabiltzeko saiakuntzak egiten jarraitu dugu, Aratzuriko finka esperimentalean. Aratzuriko konposta erabiltzen hasi gara "Lur landuen erantzun agronomikoa" saiakuntzan, konposta hiru urtean behin aplikatuta lur landuak duen erantzuna ebaluatzeko.
2025eko klimatologiaren ondorioz (euriak eta ekaitzak udaberrian), garia lurrean ezarri da, eta horrek ekarri du alearen errendimenduari eta kalitateari dagozkion uzta-laginketak egiteko aukerarik ez izatea.
2025ean, lohia artoaren laborantza estentsiboko sail ureztatuetan (aspertsioa) aplikatzeko saiakuntzak ere egin dira, Miranda Arga herrian. Nitrogenoan exijentea den labore baten laborantzan duen jokaera aztertzea da asmoa, ongarri organiko desberdinak aplikatzearen bidez.
