Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Iruñerriko Ibai Parkea

2024an Ibai Parkea mantentzeko egin ohi diren jarduerak egin dira, bai hiri-ingurunean bai eta landa-ingurunean ere, eta mantentze-lanak eta zerbitzua era egokian garatu dira.    

Uraldiekin lotuta, 2024an bi erregistratu ziren: bat ohiz kanpokoa izan zen, otsailean, eta bestea arrunta, abenduan.   

  • Lehenbizikoak kalteak eragin zituen bide-zoruan, Oltzako udal-barrutian. Apirilean konpondu ziren kalte horiek, eta, gainera, garbiketa-lanak, zaborrak biltzekoak eta altzariak berritzekoak egin behar izan ziren.  
  • Bigarrengoa, arrunta, abenduan gertatu zen. Ez zuen kalterik eragin pasealekuan, nahiz eta Elortz ibaiaren emaria handitzeak garraiaketa txikiak eragin zituen bideko-zoruan, Galarko udal-barrutian, Ezkirozko baratzeen parean. 

Urtarrila eta otsaila baliatu dira hainbat lan egiteko: inausketa-lanak, landatzeak eta hutsuneak ordezkatzea, putzuak errepasatzea, garbiketa orokorra egitea udazkeneko hostoak erori ondoren, hainbat gorabeheratan hautsitakoak konpontzea, adibidez, Arreko Hirutasuneko Zubiko zubi-begia garbitzea, erabat buxatuta baitzegoen Ultzama ibaiko urak herrestan eramandako enborrak eta adarrak pilatuta zeudelako. 

Ibai Parkeko fauna aztertzen jarraitzen da. Hain zuzen ere, arreta berezia jarri da alderdi hauetan: Asiako liztortzarraren presentzia, habia-kutxak jartzea apo-hontzentzako eta jarraipena egitea kastore europarrari, Arga eta Ultzama ibaiertzetako zuhaitzetan dituen ondorioengatik. Zehazki, kalte gehien erregistratu dituzten udalerriak Atarrabia, Uharte, Barañain eta Ezkabarte izan dira. 

Apiril, maiatz eta ekainean, ibai-parkeko belarra mozteko lanak egiten jarraitu da. Denbora gehien eskatzen duen lana izan da, kontuan izanda, gainera, udaberria oso euritsua izan dela. Txakurrak aske ibiltzeko guneei errepaso orokor bat eman zaie, berariazko zakarrontziak kokatuta, eta arratoientzako zepoak jarri dira Orikaingo hondartza edo eremuan. Martiket-Atarrabiako gunean kokatutako plaza txiki bat ere birgaitu da. 

Horrez gain, Burlatako Udalarekin elkarlanean aritu gara Intxaurdiko lubeta kentzeko (atzeraemangunea) proiektua idazten ari baita, proiektua abuztuan itxi eta obrak 2024aren amaieran hasteko helburua izanda. 

Ibai Parkean egindako obrak direla-eta, hauek nabarmendu behar dira:  

  • Irailean eta urrian, bioingeniaritzako lanak egin ziren Arga ibaiaren ertzetan, Uharteko udal-barrutian. Rebutozarko baratzeen parean, zenbait zati lehengoratu zituzten, krainer hormak eginda, eta harri-lubeta konpondu zen Ugarrandia etorbidean, kirol-instalazioen ondoan, dagoen beheko igarobidean. Eraikuntza-lan horiek egin bitartean, Nekazaritza eta Basogintzako Eskolako ikasleek bisita egin zuten, bioingeniaritzako teknika horiek in situ ikusteko. Obra horiek Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Departamentuaren dirulaguntza eduki zuten, 15.148,41 eurokoa. 
  • Azaroan eta abenduan, Elortz ibaiaren ertzak lehengoratzeko lanak egin ziren, Galarko udal-barrutian. Zehazki, Ezkiroztik urari beheiti, Quiñones inguruan, eta Getzeko zubitik urari beheiti, Sotoaldea inguruan, egin ziren. Europar Batasunak NextGenerationEU funtsen bidez finantzatutako  Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik etorritako diruarekin finantzatu ziren bi obra horiek, eta eraikuntza-lanak gauzatzeko zenbatekoa 160.000 eurokoa izan zen. 
  • Ibero eta Etxauri artean Ibai Parkea handitzeko obrak Mariezcurrena enpresari esleitu zitzaizkion, eta 2025eko urtarrilean hastea aurreikusita. 

Ibero eta Etxauri artean Ibai Parkea handitzeko obrak Mariezcurrena enpresari esleitu zitzaizkion, eta 2025eko urtarrilean hasiko dira.

Ezkabako Eskualde Parkea

Proiektu hau abian jarri da, behin Mankomunitateak esparruko udalerrien eskumenak kudeatzea IZSAri agindu dionean, ekainaren 20an Batzar Nagusiak egin zuen saioan hartu zen akordioaren ondoren. 

Zehazki, urtean zehar jarduketa hauek egin dira:  

  • Bideak, nagusiki bizikletaz ibiltzekoak, garbitzeko eta mantentzeko lan-saioak antolatzea. 
  • Bideen homologazioa berritu da, seinaleak berriro jarri eta garbiketak egin ondoren, Nafarroako Mendi Federazioaren eskariz.  
  • Artikan, ibilgailuak, bizikletak eta oinezkoak zenbatzeko neurketa-sentsore bat jarri da, errepidearen erabileraren benetako datuak edukitzeko eta etorkizunari begira kudeaketa bat zehazteko. 
  • Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, suteen azterlan osoa egin da Ezkabako Eskualde Parkerako. 
  • Lantalde bat sortu da Ezkabako Eskualde Parkearen mugakide diren laborantza-lursailetako nekazariekin, uztaren ondoren mendia babesteko, sute-arriskuaren aurrean. Babes-perimetro bat egin da, 8 metroko zerrenda batean, Ezkabako Eskualde Parkeko baso-masaren mugakide diren nekazaritza-lursailen ertzean.  
  • Urrian, urteko bilera egin zuten Ezkabako Eskualde Parkearen esparruko kide diren udal eta kontzejuekin. 

Azaroaren 3an, Ezkaba mendia garbitzeko auzolana egin zen. Hain zuzen ere, 160 pertsonak parte hartu zuten eta 410 kilogramo zabor bildu ziren.