2025eko kudeaketa txostena

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

1.- Negozioen bilakaera eta Taldearen egoera

Taldearen kudeaketa 2025ean Mankomunitateko Batzar Nagusiak 2017-2030 aldirako Plan Estrategikoan eta haren ondoriozko Urteko Kudeaketa Planean ezarri zuena gauzatzera bideratuta egon da.

Zehazkiago azalduta, gure jarduera nagusietako bakoitzaren garapena ezaugarritu duten bereizgarriak hauek izan dira.

Emandako zerbitzuen gaineko alderdi esanguratsuenak Informazio Ez Finantzarioaren Egoeran jasota daude, eta egoera hori kudeaketa-txosten honen parte da.

Emaitza ekonomikoak

Ekitaldiko emaitza ekonomikoei dagokienez, Taldearen galera eta irabazien kontuak 12.709 m€-ko (mila euro) saldo positiboa izan du 2025eko ekitaldian.

Emaitza horrek islatzen du Iruñerriko Mankomunitatearen galera eta irabazien kontuek eskaintzen dituzten emaitzen saldo gehitua, 295 m€, eta Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearena, 7.914 m€, eta eraikin bat saltzeagatik egindako 4.500 m€-ko baterakuntza-doitzea. Bi erakundeen jarduera desberdinak, eta, zehatzago, bakoitzak emandako zerbitzuen finantzabide-sistemen berezitasunak kontuan harturik, hona hemen bi erakundeei dagozkien emaitzen azalpen-azterketak.

IZSA

Aurretik esan den moduan, Mendeko Sozietatearen galeren eta irabazien kontuak 7.914 m€-ko (mila euro) saldo positiboa izan du 2025eko ekitaldian. Sozietatearen izaera eta helburuak kontuan harturik, emaitza ekonomikoak azaltzen ahal dira aurrekontu-desbideratzeetan oinarriturik. Bestalde, hasierako aurrekontu-aurreikuspenek bideratzen dute bere ekonomia-jarduera. Aurreikuspen horiek —zuhurtasun-irizpideei jarraiki eginak— ekonomia kontabilitate orekaren helburua dute abiapuntu (galera eta irabazien kontuaren "zero" emaitza). Hartaz, honako hauek izaten ahal dira ekitaldiaren garapen ekonomikoaren alderdirik esanguratsuenak eta emaitzaren arrazoi nagusiak:

  • Dirulaguntzen periodifikatzeen efektua kenduta, ustiatzetik etorritako diru-sarrerek, oro har, aurretik aurreikusita zegoena baino 4.865 m€ handiagoa izan den errealizazioa izan dute, hau da, % 4,84 gehiago. Beste batzuentzako obrengatik eskuratutako 914 m€-ez gain, hurrengo paragrafoan jasota dauden eta zenbateko berberekoak diren beste batzuentzako gastuekin konpentsatzen direnak, hondakinak kudeatzeko sistema integralaren zerbitzuetan lortutako diru-sarrera handiagoak nabarmentzen dira (1.381 m€), hornidurako kuota aldakorrean (703 m€), ustiapeneko dirulaguntzetan (603 m€) eta paper-salmentan (435 m€).
  • Ustiapen-gastuetan, amortizazioen efektua alde batera utzita, oro har hartuta, 603 m€-ko aurrezkia izan dute, % 0,7, hasierako aurreikuspenen gainetik. Atal honetan, nabarmendu beharrekoak dira kanpoko zerbitzuetan egindako gastu txikiagoak (992 m€, profesional independenteen zerbitzuetan egindako gastua nabarmenduta), soldata, lansari eta antzekoetan (466 m€), eta izakin komertzialetan eta beste hornidura batzuetan egindako gastu handiagoak (463 m€), eta beste enpresa batzuek egindako lanetan (375 m€, behin kenduta beste batzuentzako gastuak, zenbateko berbereko diru-sarrerekin konpentsatuak).
  • Amortizazioen eta periodifikatzeen desbideratze garbiak gastu txikiagoa ekarri du (691 m€).
  • Finantza-emaitzak aurreikusitakoak baino hobeak izan dira, 1.869 m€ hobeak.

Laburbilduz, zerbitzuen ikuspegitik, esan daiteke zerbitzuen ekonomia-egitura eta kudeaketa-irizpideak mantendu direla, besteak beste, zuhurtasun-printzipioa aurrekontuak egiterakoan, betiere zerbitzuen nahikotasun ekonomikoa bermatze aldera. Hartara, ekitaldiko emaitzen kontuek diru-sarrera korrienteak sortzeko gai diren jarduera batzuk aurkezten dituzte, behar bezala estaltzen dituztenak zerbitzuen eta sozietatearen funtzionamendurako gastuak.

IM

Hasteko aipatu behar da Mankomunitatearen administrazio-izaerak eta bai gauzatzen dituen jarduerek ere berekin dakartela aurrekontu-irizpideen lehentasuna, administrazio-adieran, ekonomikoen gainean, orekaren zehaztean eta analisian eta, ondorioz, fluxu desberdinen denbora-egozpenean dauden diferentziekin, haien artean, garraio-zerbitzuarena. Horrenbestez, emaitza 295.405,29 eurokoa izan da.

Azken beltzean, errepikatu behar da Iruñerriko Mankomunitateak zuzenean garatutako jarduerek eta haiek finantzatzeko formulek ekartzen dutela zaila izatea diru-sarrerak aitortzearen eta gastuak aitortzearen artean denborazko orekarik ez edo desdoitze hutsen arrazoia ez diren emaitza esanguratsuak agertzea.

2.- AURREIKUS DAITEKEEN BILAKAERA

Ekitaldi honetako alderdirik nabarmenenek –memoria honen hasieran azaltzen dira– oso argi adierazten dituzte talde honen jarduera bideratzen duten ildo nagusiak: teknologia aurreratua duten azpiegitura eraginkorrak, agindutako zerbitzuen kudeaketa eta ustiapena etengabe hobetzea. Hori dela-eta, esaten ahal da aurrez ikusten ahal den talde honen bilakaerak honako ezaugarri hauek izango dituela:

  • Hartutako kudeaketa-formulak indarrean egotea eta bai zerbitzuen oinarrizko helburuak betetzeko duten gaitasuna ere.
  • Egungo beharrak estaltzen ahal dituzten azpiegitura materialak izatea. Azpiegitura hauek kalitatekoak, ongi zainduak, eta nahiko berriak izateaz gainera, instalazio berriak etengabe garatzen ari direnez, egungo estaldura-mailak behar den aldian bermatzen ahal dira, baldin eta kaptazio edo biltze berrien gaineko aurreikuspenak betetzen badira.

Tokiko maparekin lotuta, 25. zenbakiko NAOn, 2019ko otsailaren 6an, kaleratu da 4/2019 Foru Legea, otsailaren 4koa, Nafarroako Toki Administrazioa Eraberritzekoa.

Foru-lege horrek planteatzen du udalez gaindiko antolaketa, “eskualdearen” figuraren bidez. Hartara, aurrerantzean bera arduratuko da orain arte udalek, arloz arloko mankomunitateek eta antzeko beste erakunde batzuek, gure Foru Komunitatean azken urteetan eratutakoek, gauzatzen zituzten zenbait eginkizun egiteaz.

Eskualdeak garatzeak foru-lege berria exijituko du, eta lege horrek ezarriko ditu zerbitzuak ematea zein baldintzatan garatuko den.

Mankomunitateari eragiten dion neurrian, gerta liteke Taldea eraldatzea ematen dituen zerbitzuak aldatuko direlako eta/edo haiek emateko esparrua aldatuko delako. Eraldatze horrek ez lioke eragin behar funtzionamenduan dagoen enpresa-printzipioari.

Nafarroako Gobernuaren legegintzaldi honetan, orain arte behinik behin, ez dira garatu Nafarroako Toki Administrazioa Eraberritzeko Foru Legean jasotako terminoak.

3.- KARBONOARI DAGOKIONEZ, NEUTROAK DIREN ZERBITZU BATZUEN ALDEKO APUSTUA

2017-2030 aldirako Plan Estrategikoan eta Klima Aldaketarako eta Energiarako Estrategia 2030ean, 2021ean onartuan, jasotako helburuetako bat betetzeko, 2030ean Mankomunitatea neutroa izatea karbonoari dagokionez, hainbat ekintza garatzen ari dira. “Ingurumen-alderdiak” atalean zehaztu eta azalduta daude, kudeaketa-txosten honen zati den Informazio ez Finantzarioaren Egoeran.

4.- ARRISKUAK ETA ZIURGABETASUNAK

Taldeak ezagutzen ditu bere negozioen bilakaerari eragiten ahal dioten arriskuak eta ziurgabetasunak, eta ezarrita ditu haiek detektatu eta kontrolatzeko beharrezkoak diren mekanismoak.

5.- FINANTZA-TRESNAK

Taldeak ez du kontratatuta finantza-tresna deribaturik.

6.- HORNITZAILEEI ORDAINTZEKO BATEZ BESTEKO ALDIA

2025eko ekitaldian, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia 39,86 egunekoa izan da.

7.- INFORMAZIO EZ FINANTZARIOAREN EGOERA

Txosten bereizia egin da, eta txosten horrek Informazio Ez Finantzarioaren Egoera du. Horrek, funtsean, IZSA sozietatearen informazioa dauka, eta kudeaketa-txosten bateratu honen zati da.