Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Bio-hondakinak birziklatzea, autokonpostajearen eta hondakin berdeak metatu eta birrintzeko guneen bidez 

Hiri-hondakinen % 40 baino gehiago hondakin organikoak dira. Interesgarria da nabarmentzea hondakin horiek etxeko eta auzoko konpostajearen bidez kudeatzearen alde onak. Hondakinak bildu behar ez izateak ingurumenerako duen kostua murrizteaz gain, praktika honen sentsibilizazio alderdia nabarmendu behar da. Izan ere, parte hartzen duten familiek hobeki kudeatzen dituzte gainerako hondakinak eta hondakin organikoen ahalmenari garrantzia ematen diote. Ordain moduan, kalitate handiko konposta eskuratzen dute, eta euren baratze edo lorategietan medeagarri organiko gisa erabil dezakete.

Iruñerriko Mankomunitatearen esparruan argi eta garbi zehaztuta eta bereizita dauden bi eremu daude. Bata landa-eremua da, eta bertan gai organikoak kudeatzeko sistema nagusia etxeko eta auzoko konpostajea da (herritarrek beren kudeaketa egiteko eduki ditzaketen sistemez gain). Bestea hiri-eremua da, eta bertan gai organikoak kudeatzeko sistema nagusia bosgarren edukiontzia da. Gaineratu behar da hiri-eremuko zenbait etxebizitzak ere parte hartzen dutela etxeko eta auzoko konpostajean.

2025ean, etxeko konpostajea sustatzeko kanpaina orokor bat egin zen, kontuan hartuta 2026tik aurrera horretan parte hartzen duten etxebizitzek beren hondakinen fakturan murrizketa bat edukitzeko aukera izango dutela.

Horrez gain, 2025ean, bio-hondakinen 0 kilometroko kudeaketako ekintzak abian jartzeko jarduketak egin ziren landa-eremuan. Zehazki, jarduketa horiek herri hauetan ardaztu ziren:

- Elortzibar eta Etxauribar. Inauste-hondakinetarako eta hondakin organikoetarako edukiontziak kendu ziren. Aldi berean, etxeko eta auzoko konpostajea bultzatu zen, eta inauste-hondakinak kudeatzeko behar diren guneak, hondakin berdeak metatu eta birrintzeko guneak, egokitu ziren.  

- Atetz, Odieta, Txulapain, Ollo eta Goñi ibarrak. Nagusiki etxeko konpostajea bultzatu zen.

- Esteribar, Ultzama, Imotz, Lantz eta Basaburua. Etxeko eta auzoko konpostajea sustatu eta hondakin berdeak metatu eta birrintzeko guneak kokatzeaz gain, bilketa-sistema aldatu zen, atzetik biltzetik albo batetik biltzera igarota, eta errefusaren edukiontzia aldatu zen, osorik irekitzen den edukiontzia izatetik bi irekitze txikiago dituen edukiontzia izatera igarota. 

Aurreikusita dago 2026an Iruñerriko Mankomunitatea jarduketak garatzen jarraitzea, landa-arloko bio-hondakin guztien 0 kilometroko kudeaketa bermatzeko. 

Hartara, 2025aren amaieran, Mankomunitatearen esparru osoan, auzoko konpostajea egiteko 75 gune daude, eta denen arteko tratamendu-edukiera osoa 190,1 metro kubokoa da. 

Hondakin berdeen kudeaketari dagokionez, 2025aren amaieran, hondakin berdeak metatu eta birrintzeko 75 gune daude, landa-inguruneetan sortu diren inauste-hondakinak kudeatzeko. Hondakin organikoak kudeatzeko modu eraginkorragoa da. Sistema honekin, bio-hondakina aprobetxatu nahi da 0 kilometroko kudeaketa baten bidez, hau da, hondakin hori sortzen den tokian, lekualdaketarik gabe, berotegi-efektuko gasen isurpenak nabarmen murriztuz.

Taula honetan, parte-hartze datuak eta gai organikoak tratatzeko sistema deszentralizatu honen bidez 2025ean kudeatu dela kalkulatzen den gai organikoen kantitateak ageri dira. Zenbatesten da 2025aren amaieran hondakin organikoen 4.212 tona kudeatu direla bide honetatik.

2025eko hondakinen kalkulua

Familiak / Etxebizitzak
PertsonakInauste-hond. (t)GO (t)GUZTIRA (t)
ETXEKOA 3.781 12.477 1.697 1.023 2.720
AUZOKOA 600 1.740 56 127 183
AUTOGESTIOA 716 2.291 325 325
HONDAKIN BERDEAK METATU ETA BIRRINTZEKO GUNEAK 984
Guztira5.09716.5091.7531.4754.212

2006an etxeko konpostajearen jarduera hasi zenetik bide honetatik kudeatutako hondakinen zenbatespenaren bilakaera aintzat hartuta, jarraian erakusten den taula lortzen da (2013-2025 datuak):

Konpostaje deszentralizatuaren bidez (etxekoa, auzokoa, autogestioa, eta hondakin berdeak metatu eta birrintzeko guneak) kudeatutako hondakinen tonen zenbatespena

Hondakin-mota2013201420152016201720182019202020212022202320242025
Inauste-hondakinak 999 1.079 1.103 1.206 1.636 1.734 1.708 1.619 1.624 1.669 1.681 1.683 1.753
Gai organikoak 524 620 657 904 1.176 1.358 1.325 1.423 1.429 1.461 1.477 1.496 1.475
Inauste-hondakinak, haiek metatu eta birrintzeko guneetan 405 673 912 984
GUZTIRA1.5231.6991.7602.1102.8123.0923.0333.0433.0533.5353.8314.0914.212

Etxeko eta auzoko konpostajearen jarraipena

Etxeko konpostajean eta autogestioan parte hartzen duten pertsona horiei guztiei jarraipena egiteko eta aholkularitza emateko, 2025ean, 462 arreta telefoniko egin dira eta 298 bisita etxebizitzetara.

Konposta egitek prozesua gainbegiratze aldera, langile teknikoek erregulartasunez egin zituzten bisitak auzoko konpostajerako guneetara.

Konpostajearen alorreko 4 buletin edo aldizkari egin ziren, hondakin organikoak kudeatzeko jardunbide honi zabalkundea emateko.

Etxeko, auzoko eta eskolako konpost onenarendako laugarren sariketa 

2025ean, etxeko, auzoko eta eskolako konpost onena saritzeko laugarren lehiaketa (bi urtetik behin egiten da) egin da. Laugarren edizio horren garapena aurrekoaren antzekoa izan da. Prozesuak barne hartzen zuen sariketarako izen-ematean galdetegi bat, izena eman nahi zuten pertsonek bete beharrekoa. Galdetegi horren helburua da, izen-emate asko egonez gero, hurrengo faseetara igaroko diren pertsonak hautatzea. Horrez gain, parte-hartzaileek minutu bateko bideo bat bidaltzeko aukera zuten, konpostajearekin duten esperientzia kontatzeko. 

Hala, 2025eko martxoan Iruñerriko konpostajearen laugarren sariketa aurkeztu zen, eta, guztira, 24 eskaera aurkeztu ziren: 17 etxebizitzetakoak, 4 auzoko konpostajekoak eta 3 eskolakoak. Lagin guztiak aztertu ziren.

Sariak 2025eko urriaren 9an banatu ziren, 18:00etan, Salestarren egoitzako Pinaquy aretoan.