Laneko arriskuen prebentzioa

Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.

Enpresaren urteko prebentzio-programazioak hasiera batean 174 ekintza hartzen zituen barne. Prebentzio-kudeaketak berak ekintzak sortzen joatea eragiten du, ordea. Hala, % 66ko emendatzea izan da (114 ekintza) eta urte bukaeran 288 ekintza ziren. Haietatik, 205 (% 71) erabat ebatzita gelditu ziren, 194 amaituta eta 11 baztertuta hainbat arrazoirengatik 83 (% 29) martxan gelditu ziren.

Ekintza nabarmenenak hauek izan ziren:

  • Iruñerriko Ingurumen Zentroa laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sisteman sartzea. 2025ean aurrera egin da prozesuen eta instalazioen xehetasunak diseinatzean, eta prebentzio-jarduerak arreta jarri hartako beharrei aurrea hartzean.
  • Laguntza teknikoa internalizatzea CAErako. 2024ko abenduaren 31 arte, zerbitzuen eta horniduren 490 kontrataren baino gehiagoren laneko arriskuen prebentzioko gaiko kontrola kudeatzeko laguntza teknikoa kanpoko prebentzio-zerbitzu batekin kontratatuta zegoen. Hain zuzen, prebentzioko goi mailako teknikari bat jartzen zuen, eta haren lanaldia osoa zen. 
  • 2025eko urtarrilaren 1az geroztik, eginkizun hori enpresako prebentzio-zerbitzuak hartu zuen bere gain, eta horrek eskatu zuen pertsona bat kontratatzea. 
  • Lege-auditoretza: legeak aginduta, bi urtetik behin analisi zehatza egiten du egiaztatuta dagoen ikuskatze-enpresa batek, laneko arriskuen prebentzioaren gaian legezko betebeharrek duten ezarpen-mailaren gainean. Ikuskatzea egin zuen taldeak aldeko iritzia adierazi zuen enpresaren prebentzio-sistemaren integrazio-mailari eta prebentzio-sistema horren ezartze-mailari, dokumentazioari eta eraginkortasunari buruz.  
  • Arriskuen ebaluazioa: IZSAko arriskuen ebaluazio orokorra eguneratuta edukitzeaz gain, arriskuen ebaluazioen 24 ekintza amaitu dira.  

Laneko arriskuen prebentzioko prestakuntzari dagokionez, 130 ikastaro eman ziren. Guztira, 710,5 ordu eman ziren eta bertaratutakoak 782 izan ziren.

Enpresa-jardueren koordinazioari dagokionez, zerbitzuz eta hornigaiz hornitzen gaituzten 493 enpresen laneko arriskuen prebentzioari dagozkien alderdien koordinazioa eta kontrola egin da. Horretarako, lan puntualetarako 161 koordinazio-agiri egin dira eta in situ ikuskatzeko 113 bisita. IZSAk sustatutako eraikuntza-obra guztien segurtasuneko eta osasuneko koordinazioa ere egin da. 

Osasuna zaindu eta sustatzeari dagokionez, 2024-2025 denboraldiko azterketa medikoen kanpaina maiatzaren 31n amaitu zen, eta 415 pertsonak parte hartu zuten. Horrez gain, baja luze baten ondorengo 8 azterketa mediko egin ziren eta 40 lanean hasi behar zuten langileentzat.

Osasuna sustatzeko ekintzak direla-eta, desfibriladorea erabiltzeko 8 birziklapen-ikastaro eman ziren, eta bertaratutakoak 54 izan ziren. Desfibriladorea erabiltzen ikasteko hasierako egiaztapeneko ikastaro bat eman zen, eta parte-hartzaileak 8 izan ziren. 88 langilek enpresarekin batera finantzatu zituzten fisioterapiako 253 saio. Gripearen aurkako txertoa 77 pertsonari jarri zitzaien.

Larrialdiei dagokienez, nabarmendu behar da larrialdietako 15 simulakro egin zirela eta IIZko Autobabeseko Planaren hasierako bertsioa gauzatu zela.

Salgai arriskutsuen deskargari dagokionez, erreaktiboen 10 deskarga gainbegiratu ziren tokian bertan, eta enpresako langileek eta garraiolariek lana ongi egiten dutela egiaztatu zen. Halaber, lantoki bakoitzean dokumentuen bi auditoretza egin ziren, eta egiaztatu ahal izan zen ezarrita dauden jarraibideak maila handian betetzen direla

Prebentziozko behaketekin lotuta, IZSAko langileek eurek egindako lanei prebentziozko 151 behaketa egin zitzaizkien, eta behaketa horiek hobetzeko 27 ekintza eragin zituzten.  

Istripuak. Baja eragin zuten 30 istripu gertatu ziren. Aipamen berezia egin behar zaio langile batek Gongorako HHTZn maiatzaren 5ean izan zuen istripu larriari, orga jasotzaile batek harrapatu baitzuen. Urtea amaitzean txosten hau idaztean, langilea ongi sendatzen eta suspertzen ari zen.