Lurralde esparrua
Para ver el contenido completo de las tablas, desplácelas horizontalmente.
Zerbitzu bakoitza emateko esparrua modu honetan zehazten da:
- Uraren Ziklo Integrala (43 udalerri). Nafarroako Gobernuak Nafarroa Hornitzeko Plan Zuzentzailean emandako lurralde-mugapeak edo -demarkazioak zehazten du zerbitzu hori emateko esparrua.
- Hiri-hondakinak (48 udalerri). Nafarroako Hiri Hondakinen Plan Zuzentzaileak zehazten du zerbitzu hori emateko esparrua.
- Hiri-garraioa (18 udalerri). Iruñerrian bidaiariak garraiatzeko zerbitzu erregularra arautzen duen 8/1998 Foru Legeak, ekainaren 1ekoak, zehazten du horren esparrua. 2013an zerbitzu horretan parte hartu duten udalerriak 18 izan ziren.
- Taxi-zerbitzua (30 udalerri). Taxiei buruzko 9/2005 Foru Legeak, uztailaren 6koak, zehazten du horren esparrua.
- Eskualde-parkeak:
- Ibai Parkea. 2000. urtean NILSArekin eta Nafarroako Gobernuarekin partzuergoa osatu zuten zortzi udalerrik osatzen dute esparrua. 2007an partzuergo hori deuseztatu egin zen, eta Iruñerriko Mankomunitateak hartu zuen kudeatzeko ardura. Egun, 11 udalerrik eratzen dute esparrua.
- Ezkabako Eskualde Parkea. 2022aren amaieran onartua. Gutxi gorabehera 1.000 hektareako hedadura du, eta bere garapen-esparruak zortzi udalerritako lurrak hartzen ditu barne.

